Api 22 16
Poesia errezitaldia Bilbon
Aresti, Otero, Celaya eta Figueraren poemez errezitaldi musikatua egingo dute apirilaren 22an (ostirala) 19:00etan Bilboko Azkuna Zentroan.
Api 22 16
Aresti, Otero, Celaya eta Figueraren poemez errezitaldi musikatua egingo dute apirilaren 22an (ostirala) 19:00etan Bilboko Azkuna Zentroan.
Api 22 16
Goiatz Labandibarrek Fotogramak ipuin liburua aurkeztuko du apirilaren 22an (ostirala) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Elkar.
Api 21 16
Ixiar Rozasen Beltzuria liburuaz jardungo dute apirilaren 21ean (osteguna) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.
Api 21 16
Katixa Agirrek Atertu arte itxaron nobelako pasarteak irakurriko ditu apirilaren 21ean (osteguna) 19:00etan Bilbon, Zamudio kaleko Elkar liburu-dendan.
Api 21 16
Anjel Lertxundirekin Zu liburuaz berba egingo dute apirilaren 21ean (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.
Api 20 16
Harry Crewsen Autoa nobela aztertuko dute apirilaren 20an (asteazkena) 19:00etan Tolosako kultur etxean.
Api 20 16
Iban Zalduaren Inon ez, inoiz ez ipuin liburuaz jardungo dute apirilaren 20an (asteazkena) 18:15ean Arrasateko Kulturaten.
Api 19 16
Patxi Zubizarretarekin 50 nobelaz jardungo dute apirilaren 19an (asteartea) 19:30ean Las Karrerasko Haritzalde aretoan.
Api 19 16
Karmele Jaiok Orain hilak ditugu poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du apirilaren 19an (asteartea) 19:30ean Gasteizen, Aldabe gizarte etxeko antzokian.
Api 19 16
Eduardo Galeanoren Ispiluak aztertuko dute apirilaren 19an (asteartea) 18:30ean Lasarte-Oriako liburutegian.
Api 18 16
Bernardo Atxagaren Nevadako egunak liburuaz ariko dira apirilaren 18an (astelehena) 19:45ean Trintxerpeko liburutegian.
Api 18 16
Iñaki Petxarromanen Kearen fiordoa nobelaz ariko dira apirilaren 18an (astelehena) 18:00etan Azpeitiko liburutegian.
Api 18 16
Mundua aldatzeko tresna zuen poesia Gabriel Celayak, eta hala erabili nahi izan zuen, elite eta goi tokietatik urrun, humanizatuta, behe munduetara ekarrita. Baina konpromisoarena eta ikuspuntu sozialarenaz gain, gizakia ardatz hartzen duen kantua ere bada Gabriel Celayarena. Hainbatek euskaratua (Gabriel Aresti, Pello Zabaleta, Felipe Juaristi…), poetaren heriotzaren 25 urte betetzen diren honetan Koldo Izagirrek zazpi poema euskaratu ditu. Hementxe dituzu.
Api 17 16
Juan Bautista Bilbao Batxi idazlea gogoan, “Lehen Mundu Gerra Bilbon zehar” ibilbidea egingo dute Edorta Jimenezekin apirilaren 17an (igandea) 12:00etan, Bilboko Plaza Barritik abiatuta.
Api 15 16
Harkaitz Canok eta Mursegok “Porto” ikuskizuna eskainiko dute apirilaren 15ean (ostirala) 19:00etan Bilboko Azkuna Zentroan.