maiatza 06 16
Alaine Agirreri elkarrizketa Donostian
Alaine Agirreri jendaurreko elkarrizketa egingo dio Jasone Osorok maiatzaren 6an (ostirala) 19:30ean Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean.
maiatza 06 16
Alaine Agirreri jendaurreko elkarrizketa egingo dio Jasone Osorok maiatzaren 6an (ostirala) 19:30ean Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean.
maiatza 05 16
Rikardo Arregik eta Mikel Etxaburuk errezitaldia egingo dute maiatzaren 5ean (osteguna) 19:00etan Durangoko Arte eta Historia museoan.
maiatza 05 16
Katherine Mansfielden Lorategiko festa aztertuko dute maiatzaren 5ean (osteguna) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.
maiatza 05 16
Gaur 40 urte eraman zuten, gaur arte. Argentinako Armadaren Inteligentziako 601 Batailoiak hartu zuen preso Haroldo Conti idazle eta irakaslea, eta desagerrarazi. Hainbat eleberriren egilea (En vida; Mascaró), bere belaunaldiko idazle aipagarrienetako bat da. Idazlea eta ezkerreko militantea, Argentinako diktadurak jasaten ez zuen konbinazioa. Haren omenez, idazle buenosairestarraren eguna da Maiatzaren 5a, eta guk Anaia baten heriotza narrazioa eskaintzen dizuegu, Gotzon Barandiaranek euskaratua.
maiatza 04 16
Mariama Baren Hain gutun luzea aztertuko dute maiatzaren 4an (asteazkena) 19:15ean Durangoko liburutegian.
maiatza 04 16
Aintzane Galardik eta Karmele Jaiok errezitaldia egingo dute maiatzaren 4an (asteazkena) 19:00etan Durangoko Arte eta Historia museoan.
maiatza 03 16
Bea Salaberriren Baionak ez daki ipuin liburuaz jardungo dute maiatzaren 3an (asteartea) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

maiatza 03 16
Audre Lorderen Munduko Poesoa Kaiera aurkeztuko du Danele Sarriugartek maiatzaren 3an (asteartea) 19:30ean Donostiako Rekalde tabernan.
maiatza 03 16
Katixa Agirreren Atertu arte itxaron nobelaz mintzatuko dira apirilaren 3an (asteartea) 19:30ean Ermuko Lobiano kultur etxean.
maiatza 03 16
Jasone Osororen 12etan bermuta nobelaz jardungo dute maiatzaren 3an (asteartea) 19:00etan Eibarko liburutegian.
maiatza 03 16
1916ko maiatzaren 3an, gaur 100 urte, fusilatu zituzten Dublinen Tomas O Cleirig, Tomas Mac Donnchadha eta Padraig Mac Piarais, Pazkoko Altxamenduko buruzagietarik hiru. Altxamendua amaitu eta astebetera exekutatu zituzten matxinadaren lehenengo buruzagiak. Politikariak, iraultzaileak eta langile mugimenduko liderrak izateaz gain, haietako batzuk idazleak ere baziren. Inoizko iraultza literarioentzat joa izan da Irlandakoa. Eta haien artean, nabarmen, Padraig Mac Piarais, izen ingelesarekin ezagunagoa, Patrick H. Pearse (Thomas Clarke eta Thomas MacDonagh, kideenak). Poeta eta antzerkigilea (MacDonnchadha ere hala zen), euskaraz paratu ditugu haren hamar poema.
Api 30 16
Iñigo Aranbarrirekin Apirila nobelari buruz solas egingo dute apirilaren 30ean (larunbata) 10:00etan Ondarroako liburutegian.

Api 29 16
James Cainen Postariak bi aldiz deitzen du beti aztertuko dute apirilaren 29an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Katakraken.
Api 29 16
Goizalde Landabasoren Babeserako kopia poema liburuan oinarritutako performancea egingo dute apirilaren 29an (ostirala) 19:30ean Donostiako Garoa Kultur-Laben.
Api 29 16
Joseba Sarrionandiaren Narrazio guztiak liburuaz berba egingo dute apirilaren 29an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.