Ots 15 17
Katilinarenak Durangon
Amelie Nothomben Katilinarenak aztertuko dute otsailaren 15ean (asteazkena) 19:00etan Durangoko liburutegian.
Ots 15 17
Amelie Nothomben Katilinarenak aztertuko dute otsailaren 15ean (asteazkena) 19:00etan Durangoko liburutegian.
Ots 15 17
Audre Lorde eta Ingeborg Bachmann idazleen poesiaz solas egingo dute otsailaren 15ean (asteazkena) 18:15ean Arrasateko liburutegian.
Ots 14 17
Xabier eta Martin Etxeberriaren Gizon gogorraren sekretua nobelaz ariko dira otsailaren 14an (asteartea) 20:00etan Oiartzungo liburutegian.
Ots 14 17
Joxe Austin Arrietaren Abuztuaren 15eko bazkalondoa nobelaz jardungo dute otsailaren 14an (asteartea) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Ots 14 17
Anjel Lertxundiren Zu liburuaz jardungo dute otsailaren 14an (asteartea) 17:30ean Iurretako liburutegian.
Ots 13 17
Oier Guillanekin Mr Señora antzerki liburuaz solastatuko dira otsailaren 13an (astelehena) 17:00etan Igorreko kultur etxean.
Ots 10 17
Miren Agur Meabek hitzaldia eta poemen irakurraldia egingo du otsailaren 10ean (ostirala) 19:00etan Durangoko Arte eta Historia Museoan.
Ots 09 17
Koldo Izagirreren Lorea Gernika, andrazko bat nobelaz solas egingo dute otsailaren 9an (osteguna) 19:00etan Donostian, Intxaurrondoko kultur etxean.

Ots 09 17
Goiatz Labandibarren Fotogramak ipuin liburuaz ariko dira otsailaren 9an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.
Ots 07 17
Bea Salaberriren Baionak ez daki ipuin liburuaz berba egingo dute otsailaren 7an (asteartea) 19:00etan Eibarko liburutegian.

Ots 06 17
Leire Bilbao, Itxaro Borda, Juan Kruz Igerabide, Gracia Jimenez, Esteve Plantada eta Beñat Sarasolak poeta katalan eta euskaldunen arteko errezitaldian parte hartuko dute otsailaren 6an (astelehena) 16:00etan Gasteizen, EHUko Letren Fakultatean.
Ots 05 17
Iñigo Aranbarrirekin Txanton Garrote agertokitik jaitsi zen eguna liburuaz berba egingo dute otsailaren 5ean (igandea) 11:00etan Ondarroako Arrigorrin.
Ots 05 17
Txileko musikaren eta musikarien eguna da urriaren 4a, Violeta Parraren jaioteguna. Halakoa da haren lanaren garrantzi eta oihartzuna. Aurten mendea egingo du jaio zela, eta gaur, otsailak 5, 50 urte hil zela. Hainbat sormen-eremu landutakoa, kantari eta kantu-egile gisa egin zen munduan ezagun, eta hainbat lurraldetara iritsi ziren haren ahotsa eta haren kantuak. Baita euskarara ere, Ez Dok Amairuren bitartez, Julen Lekuonarekin-eta. Eskerrak bizitzari kantu ezagunaren bi bertsio dakartzagu, Amets Arzallusena bata —Aire ahizpek kantatua— eta Garazi Arrularena bestea. Eta, urteurrenaren karietara, Josu Landak euskaratutako sei kantu. Hemen eskaintzen dizkizuegu denak.
Ots 03 17
Kirmen Uriberekin Elkarrekin esnatzeko ordua nobelari buruz hitz egingo dute otsailaren 3an (otsirala) 18:00etan Zarauzko Photomuseumen.

Ots 02 17
Hogeita bost antzerki obra idatzi zituen Ugo Betti italiarrak 1926-1953 urte bitartean, bi hauek ezagunenak: Corruzione al Palazzo di Giustizia (1944) eta Delitto all’isola delle capre (1946). Bigarren hori euskaratu zuen Gabriel Arestik, baina ez dakigu zehazki noiz; makinaz jotako kopia Gabi del Moralengandik eskuratu zuen Karmelo Landak, eta Susak plazaratu zuen 1986an. Ugo Betti jaio zela 125 urte beteko direnez otsailaren 4an, Arestik itzulirik Ahuntz-herriko bidegabea antzezlana eskaintzen dizugu sarean. Misterio honekin hasten da: etxalde bakarti batean hiru emakumezko bizi dira, haietako bat alarguna; halako batean gizonezko arrotz bat iritsi da urrundik, esanez duela bost urte hil zen Henriko irakaslea ezagutu zuela preso zeudenean, eta haren azken hitzak eta mandatu bat jaso zituela alargunarentzat.