Eka
02
17
Chiapasko lehen emakume idazletzat aurkeztu ohi da Rosario Castellanos. Poeta eta eleberrigilea, familia onekoa inguru behartsuan, indigenismoa landu zuen eta haren lan eta begirada Chiapasko lurrari ez ezik lur horretako bizilagunei eskaini zien. Mexikoren enbaxadore Israelen, hantxe hil zen etxeko istripu baten ondorioz, 49 urte zituela. “Udaberria bezala, berriro itzuliko gara” idatzi zuen. Bera akaso ez, bere poemak bai. Iñigo Aranbarrik euskarara ekarritako hamahiru poema eskaintzen dizkizuegu.
Eka
01
17
Patxi Larrionekin Feriatzaileak nobelaz solas egingo dute ekainaren 1ean (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.

Eka
01
17
39 idazle nafar ipuin bilduma aurkeztuko du Fertxu Izquierdok ekainaren 1ean (osteguna) 19:30ean Iruñean, Euskaldunon Biltokian.
maiatza
31
17
Kattalin Minerren Nola heldu naiz ni honaino nobelaz ariko dira maiatzaren 31n (asteazkena) 19:00etan Irungo CBA kultur gunean.
maiatza
31
17
Aitziber Etxeberriaren Nomada nobelaz jardungo dute maiatzaren 31n (asteazkena) 19:00etan Baztango Anizen.
maiatza
30
17
Monique Wittigen Pentsamendu heterozuzena artikulu bilduma aurkeztuko dute Lisipe bilduman maiatzaren 30ean (asteartea) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.
maiatza
30
17
Svetlana Aleksievitxen Gerrak ez du emakume aurpegirik liburua aurkeztuko du Iker Sanchok maiatzaren 30ean (asteartea) 10:30ean Donostiako Elkar aretoan.
maiatza
30
17
Lisipe bildumak hirugarren liburua argitaratu berri du, Monique Wittig (1935-2003) idazle feministak 1992an argitaratutako saiakera sorta bat: Pentsamendu heterozuzena (The Straight Mind and Other Essays), sarean osorik eskaintzen dizuguna. Teoria politikoak eta praktika sozial-pertsonalak bat egiten duten tokian, hortxe dabil Wittig; militantziaren eta aktibismoaren parte bat dira haren artikuluak. Gaztigatzen digu, erregimen politiko eta ekonomiko bat dela heterosexualitatea. Emakumea, mito gisa; Heterosexualitatea, sistema gisa; biak suntsitu nahi ditu. Ez du planteatzen sistema honetan boterea gizonen eskuetatik emakumeenetara pasatzea, ezta boterea banatzea ere, baizik eta sistema bera suntsitzea.
maiatza
29
17
Alaine Agirrek Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama nobela aurkeztuko du maiatzaren 29an (astelehena) 10:00etan Donostiako Elkar aretoan.
maiatza
28
17
Itxaro Borda, Jule Goikoetxea, Tere Irastortza, Miren Agur Meabe eta Arantxa Urretabizkaiaren poemak errezitatuko eta musikatuko dituzte maiatzaren 28an (igandea) 19:00etan Donostiako Antzoki Zaharrean. Musika. Antton Valverde.
maiatza
28
17
Amagoia Gurrutxagak zuzendutako “Sakaponetara memoriaren ispiluarekin” ikuskaria izango da maiatzaren 28an (igandea) 19:00etan Zarauzko Modelo aretoan.
maiatza
28
17
Txillardegiren Elsa Scheelen nobelaren irakurketa dramatizatua egingo dute maiatzaren 28an (igandea) 17:00etan Zarauzko Modelo aretoan. Irakurleak: Dorleta Urretabizkaia, Ramon Agirre, Asier Hernandez, Fito Rodriguez eta Joseba Urzelai.
maiatza
28
17
Iban Zaldua eta Miren Gorrotxategi elkarrizketatuko ditu Mikel Ayerbek maiatzaren 28an (igandea) 12:00etan Zarauzko Modelo aretoan.
maiatza
28
17
Mikel Etxabururekin Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak poema liburuaz solas egingo dute maiatzaren 28an (igandea) 11:00etan Ondarroako Arrigorrin.
maiatza
27
17
Gaizka Amondarainek eta Manex Agirrek “Aginako zero bat” ikuskaria eskainiko dute maiatzaren 27an (larunbata) 20:00etan Zarauzko Modelo aretoan.