Urr 19 17
Itzulera Bermeon
Martin Bidaurrek Itzulera poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du urriaren 19an (osteguna) 19:30ean Bermeoko Talako kantinan.

Urr 19 17
Martin Bidaurrek Itzulera poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du urriaren 19an (osteguna) 19:30ean Bermeoko Talako kantinan.

Urr 19 17
Uxue Alberdik Jenisjoplin nobela aurkeztuko du Unai Villenarekin eta Amoranterekin urriaren 19an (osteguna) 19:00etan Elgoibarko Pitxintxun.

Urr 19 17
Juanjo Olasagarreren Poz aldrebesa nobelari buruz berba egingo dute urriaren 19an (osteguna) 18:45ean Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.

Urr 19 17
1945ean aire bonbardaketen eragina bizi izan zuen Inge Müllerrek, 1925ean jaioterri eta 1966an heriotza leku izan zuen Berlinen, hondakin artean hiru egun harrapatua ere geratu zela. Gerraostean kazetari, idazkari… jardundako idazleak bere obrara ekarri zituen, besteak beste, gerra garaian eta Alemania suntsituan bizi izandako esperientziak, bere poemetara. Elena Martinez Rubiok haietako hamasei euskaratu ditu, eta hemen eskaintzen dizkizuegu.
Urr 18 17
Uxue Alberdik Jenisjoplin nobela aurkeztuko du urriaren 18an (asteazkena) 19:00etan Getariako Alondigan.

Urr 17 17
Arantxa Iturberekin Koadernoa zuri liburuaz jardungo dute urriaren 17an (asteartea) 18:00etan Iruñean, Erraldoien Txokoan.
Urr 16 17
Gabriel Arestiri buruz mintzatuko dira Karmelo Landa, Josu Torre eta Angel Zelaieta urriaren 16an (astelehena) 19:30ean Bilboko Bidebarrieta liburutegian.
Urr 15 17
Lola Sarrateak Lolita ipuin liburua aurkeztuko du urriaren 15ean (igandea) 18:00etan Iruritako Jauregiarte tabernan. Argitaletxea: Maiatz.
Urr 11 17
Patxi Larrionekin Feriatzaileak nobelari buruz solas egingo dute urriaren 11n (asteazkena) 18:00etan Leitzako liburutegian.

Urr 11 17
Andoni Egañak “Aresti, ahozko tradizioa / modernitatea” hitzaldia eskainiko du urriaren 11n (asteazkena) 13:00etan Bilbon, Euskaltzaindian.
Urr 11 17
Gabriel Arestiren Hernaniko hitzaldia (1967) dramatizatuko du Mikel Markez aktoreak urriaren 11n (asteazkena) 11:15ean Bilbon, Euskaltzaindian.
Urr 11 17
Nikolas Kazantzakisen Alexis Zorbaren hitzak eta egintzak aurkeztuko du Luis Berrizbeitiak urriaren 11n (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.
Urr 11 17
Jon Kortazarrek “Mailu batekin: biola batekin” hitzaldia egingo du urriaren 11n (asteazkena) 10:45ean Bilbon, Euskaltzaindian.
Urr 11 17
Xabier Kintanak “Aitaren etxeko atea mundura ireki zigun poeta” hitzaldia eskainiko du urriaren 11n (asteazkena) 10:15ean Bilbon, Euskaltzaindian.
Urr 11 17
Itu bandako kidea da Martin Bidaur, eta Lekore literatur aldizkarian irakurtzen dizkiogu bere lanak. Urriaren 10ean lehendabiziko liburua aurkeztu du: Itzulera, haurtzarotik gaztarora egindako bidaia poetiko bat: Okzitaniatik Euskal Herrira, hemendik Parisera, eta handik itzulera. Esperientzia intimo baten kontaketa egiten du Martin Bidaurrek, biltzeko oroitzapenak, bisitatzeko berriz lekuak, ulertzeko iragan nolabait hautsia, nahiz eta jakinaren gainean egon ia dena aldatuta eta ezberdin kausituko duela. Nork bere burua onartzetik datorren identitate bilaketaren hasiera da poemetan ageri duena.