Aza 29 17

Hirutter, Nerea Arrien

Nerea Arrienek Hirutter nobela aurkeztuko du azaroaren 29an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.

Aza 29 17

Danba!, John Andueza

John Anduezak Danba! nobela aurkeztuko du azaroaren 29an (asteazkena) 11:00ean Donostiako Elkar aretoan.

Aza 29 17

Honetara ezkero, Arantxa Iturbe

Arantxa Iturbek Honetara ezkero ipuin liburu berria aurkeztuko du azaroaren 29an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.

Aza 28 17

Jenisjoplin Sopelan

Uxue Alberdirekin Jenisjoplin nobelaz berba egingo dute azaroaren 28an (asteartea) 19:00etan Sopelako Kurtzio kultur etxean.

Aza 28 17

Honetara ezkero, Arantxa Iturberen ipuin berriak

Esan gabekoek, isilik gordetakoek, erdizka adierazitakoek irteera gabeko kalezulo batera eraman ditzakete jende arteko harremanak, ez aurrera ez atzera, krisiak bueltarik ia ez daukan tokira. Arantxa Iturberen Honetara ezkero ipuin liburuko 29 kontakizunotan ustekabeko asko izango dira, pertsonaiak eta gertakariak katramilatzen ikusiko dituzu isilpekoen kariaz, oker ulertuak bezainbat agertuko dira susmoak. Umorezkoak batzuetan, gaiztoak sarritan. Denak osorik eskaintzen dizkizugu Susaren webgunean.

Aza 28 17

Mendi-joak, Aingeru Epaltza

Aingeru Epaltzak Mendi-joak ipuin liburua aurkeztuko du azaroaren 28an (asteartea) 10:30ean Donostiako Elkar aretoan.

Aza 27 17

Jenisjoplin Santurtzin

Uxue Alberdiren Jenisjoplin nobelaz berba egingo dute azaroaren 27an (astelehena) 20:00etan Santurtzin, AEK euskaltegian.

Aza 25 17

Poesia errezitaldia Errenterian

Felipe Juaristik, Juan Ramon Makusok, Pello Otxotekok eta Aritz Gorrotxategik errezitaldia egingo dute azaroaren 25ean (larunbata) 12:00etan Errenteriako Noski! liburudendan.

Aza 25 17

Feriatzaileak Iruñean

Patxi Larrionekin Feriatzaileak nobelako lekuetan barrena ibiliko dira azaroaren 25ean (larunbata) 11:00etatik aurrera Iruñeko Gazteluko Plazatik abiatuta.

Aza 23 17

Elur bustia Gasteizen

Pello Lizarralderekin Elur bustia nobelari buruz jardungo dute azaroaren 23an (osteguna) 19:30ean Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.

Aza 23 17

Azeri-dantza, Mila Salterain

Mila Salterainek Azeri-dantza nobela aurkeztuko du azaroaren 23an (osteguna) 19:00etan Durangoko Kurutzesantu museoan. Argitaletxea: Txalaparta.

Aza 23 17

Ez naiz ni Zarautzen

Karmele Jaioren Ez naiz ni ipuin liburuaz mintzatuko dira azaroaren 23an (osteguna) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

Aza 23 17

Shuntaro Tanikawaren poemak

Hirurogeitik gora poema-liburu idatzitakoa, Shuntaro Tanikawa egungo poeta japoniar handienetakoa dugu, hainbat hizkuntzetara itzulia izan dena. Euskarara ere bai, orain, zazpi poema hauetan, Iñigo Astizi esker. Japoniako lirikaz izan ditzakegun estereotipoetatik urrun —berriki euskaratutako Chuya Nakahararekin ere ezagutu ahal izan duguna—, bere aroko, egungo alegia,  ahots indartsu bat aurki daiteke Tanikawaren poemotan.

Aza 22 17

Nola heldu naiz ni honaino Tolosan

Kattalin Minerrekin Nola heldu naiz ni honaino nobelaz solastatuko dira azaroaren 22an (asteazkena) 19:00etan Tolosako kultur etxean.

Aza 22 17

Aristi eta Egia solasean Oiartzunen

Pako Aristi eta Lutxo Egia idazleen arteko solasaldia izango da azaroaren 22an (asteazkena) 19:00etan Oiartzungo Udal Aretoan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak