Abe 04 17

Barbaroak baratzean Donostian

Luis Gardek errezitaldia egingo du Barbaroak baratzean poema liburuan oinarrituta, abenduaren 4an (astelehena) 19:00etan Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean.

Abe 04 17

Malagon eta Zaldua Donostian

Ana Malagonek eta Iban Zalduak “Zure bilaketak ez du emaitzarik itzuli” hitzaldia egingo dute abenduaren 4an (astelehena) 19:00etan Donostiako Victoria Eugenian.

Abe 04 17

Tristezia, zer berri? Donostian

Françoise Saganen Tristezia, zer berri? aztertuko dute abenduaren 4an (astelehena) 17:00etan Donostiako Lugaritz kultur etxean.

Abe 04 17

Hitzontziak, Xabier Montoiaren nobela

Langile borroka, sabotajeak, lapurretak, drogak, negozioak, hilketak, adiskidantza, amodio harremanak dira Xabier Montoiaren zortzigarren nobelako adarrak. Kontakizun durduzagarri honetako protagonistak memoriaren menpe bizi dira neurri handi batean, oinaze lauso batek inguratzen ditu etengabe. Iraganeko mamuek ez diete bakerik ematen, kontu eske etorri izan balitzaizkie bezala. Hitzontziak nobela berria osorik eskaintzen dizugu sarean. Oihane filosofo gazteak, Biteri tabernariak, Gloria alargunak eta Goietxe ugazabak Iturri tabernan topo egiten dute aldian behin; ez dira laurak elkarren lagunak, baina elkarren berri izaten hasiko dira pixkanaka, zu bezala.

Abe 01 17

Barbaroak baratzean Donezteben

Luis Garderekin Barbaroak baratzean poema liburuaz solas egingo dute abenduaren 1ean (ostirala) 19:30ean Doneztebeko liburutegian.

Abe 01 17

Meabe eta Lertxundi Bilbon

Miren Agur Meabek eta Anjel Lertxundik irakurraldia egingo dute abenduaren 1ean (ostirala) 19:30ean Bilboko Bidebarrieta liburutegian. Musika: Antton Valverde.

Abe 01 17

Hitzontziak, Xabier Montoia

Xabier Montoiak Hitzontziak nobela berria aurkeztuko du abenduaren 1ean (ostirala) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.

Abe 01 17

Gailur ekaiztsuak, Emily Brontë

Emily Brontëren Gailur ekaiztsuak nobela aurkeztuko du Irene Aldasorok abenduaren 1ean (ostirala) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Abe 01 17

Goldsmithen ikaslea, Joxean Agirre

Joxean Agirrek Goldsmithen ikaslea nobela aurkeztuko du abenduaren 1ean (ostirala) 10:30ean Donostiako Elkar aretoan.

Aza 30 17

Filiala, Sergei Dovlatov

Sergei Dovlatoven Filiala aurkeztuko dute azaroaren 30ean (osteguna) 20:00etan Iruñeko Karrikirin. Argitaletxea: Katakrak.

Aza 30 17

Bihotzero Arrasaten

Maider Agirreren Bihotzero nobelaz berba egingo dute azaroaren 30ean (osteguna) 18:15ean Arrasateko Kulturaten.

Aza 30 17

Gu orduko hauek, Garazi Arrula Ruiz

Garazi Arrula Ruizek Gu orduko hauek ipuin liburua aurkeztuko du azaroaren 30ean (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal LIburutegiko sotoan. Argitaletxea: Txalaparta.

Aza 30 17

Horma, Anjel Lertxundi

Anjel Lertxundik Horma nobela aurkeztuko du azaroaren 30ean (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.

Aza 30 17

Ataramiñe berria Bilbon

Ataramiñe bilduma berria aurkeztuko dute azaroaren 30ean (osteguna) 11:00etan Bilboko Biban.

Aza 29 17

Feriatzaileak Barañainen

Patxi Larrionekin Feriatzaileak nobelari buruz solas egingo dute azaroaren 29an (asteazkena) 19:00etan Barañaingo liburutegian.

Agenda

Efemerideak

Kritikak