Abe 21 17

Lapur banden etika ala politika Getarian

Joseba Sarrionandiaren Lapur banden etika ala politika saiakeraz ariko dira abenduaren 21ean 18:30ean (osteguna) Getariako liburutegian.

Abe 21 17

Fatima Mernissi eta 38 talla

Marokoko idazle handietako bat, Fatima Mernissiren izena derrigorrean lotzen zaio islamari eta feminismoari. Mendebaldearen aurrean emakume musulman gisa azaldu eta aldarrikatu zuen bere burua Mernissik (1940-2015), eta emakumearen aldeko borroka egin zuen, erreferentzia bihurtuz, herri arabiarretan. Harem-a eta Mendebaldea obran (2001), gizonezkoak kontrolpean dituen modak eta estetikak Mendebaldeko emakumea nola duten menperatua kontatzen zuen azken kapituluan, zapiarekin zegoen eztabaida zela-eta argitaratu zenean sona handia izan zuena: Mendebaldeko emakumeen harem-a 38 talla da. Erosketa garai oparo hauetan irakurketa gomendagarria, euskarari dakarkiogu orain, Mikel Elorzak itzulita.

Abe 20 17

Kixoterenean Leioan

Iñigo Astizen Kixoterenean liburuaz ariko dira abenduaren 20an (asteazkena) 19:30ean Leioako liburutegian.

Abe 20 17

Linbotarrak Tolosan

Asier Serranoren Linbotarrak poema liburuaz mintzatuko dira abenduaren 20an (asteazkena) 19:00etan Tolosako kultur etxean.

Abe 20 17

Leteren poesiaz Izagirreren hitzaldia Donostian

Xabier Leteren poesiaz eta Elurra ikusi dut antologiaz hitzaldia egingo du Koldo Izagirrek abenduaren 20an (asteazkena) 19:00etan Donostiako KMn.

Abe 20 17

Jenisjoplin Oñatin

Uxue Alberdirekin Jenisjoplin nobelaz solas egingo dute abenduaren 20an (asteazkena) 18:30ean Oñatiko gaztetxean.

Abe 19 17

Gu orduko hauek Bilbon

Garazi Arrularekin Gu orduko hauek ipuin liburuaz solas egingo dute abenduaren 19an (asteartea) 19.30ean Bilboko Bibako Hamburgo Platzen.

Abe 19 17

Nola heldu naiz ni honaino Lasarten

Kattalin Minerrekin Nola heldu naiz ni honaino nobelaz solas egingo dute abenduaren 19an (asteartea) 18:30ean Lasarteko Ttakunenean.

Abe 18 17

14 Igorren

Jean Echenozen 14 aztertuko dute abenduaren 18an (astelehena) 17.00etan Igorreko kultur etxean.

Abe 16 17

Itzulera Bilboko gau irekian

Martin Bidaurrek Itzulera poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du abenduaren 16an (larunbata) 19:00ean Bilboko Okela sormen lantegian.

Abe 14 17

Gelditu zaitezte gurekin Zestoan

Ana Malagonen Gelditu zaitezte gurekin ipuin liburuaz ariko dira abenduaren 14an (osteguna) 19:00etan Zestoako Portalen.

Abe 14 17

Koadernoa zuri Markinan

Arantxa Iturberen Koadernoa zuri liburuaz jardungo dute abenduaren 14an (osteguna) 19.00etan Markina-Xemeingo liburutegian.

Abe 14 17

Jenisjoplin Larrabetzun

Uxue Alberdirekin Jenisjoplin nobelaz berba egingo dute abenduaren 14an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Angulerin.

Abe 14 17

Hadji-Murat, Lev Tolstoi

Lev Tolstoiren Hadji-Murat nobela aurkeztuko du Josu Zabaletak abenduaren 14an (osteguna) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan. Argitaletxea: Meettok.

Abe 13 17

Alaine Agirrerekin solasean Gasteizen

Alaine Agirrerekin solasaldia egingo du Karmele Jaiok abenduaren 13an (asteazkena) 19:00etan Gasteizko Judimendiko kultur etxean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak