Urt 24 18

Cortazarren Antologia apetatsua Tolosan

Julio Cortazarren Antologia apetatsua aztertuko dute urtarrilaren 24an (asteazkena) 19:00etan Tolosako kultur etxean.

Urt 21 18

Hamairu ate Iruritan

Joseba Sarrionandiak eta Mitxel Sarasketak espetxean itzulitako Hamairu ate liburuko ipuin beltzen irakurraldi musikatua egingo dute urtarrilaren 21ean (igandea) 19:00etan Iruritako Jauregiarten.

Urt 21 18

Elisa Mujicaren Zirkulua

Ehun urte gaur Elisa Mujica jaio zela, XX. mendeak Kolonbiako letretan eman zuen idazlerik interesgarrienetako bat jaio zela. Elisa Mujicak erakutsi egin zuen bere nobeletan, ez da meritu makala, nola definitu lezakeen batek bere burua emakumezko eta herritar bezala gizarte maskulinotu batean. Gaur egun, ikuspuntu maskulinoa hegemonikoa izaten jarraitzen duen arren hainbat alorretan, Mujicaren obra kultura eta ideologia uztartzen duen corpus zorrotz bat bihurtua da: bazterketa bizitza publikoan, matrimonioaren itogarria, historia ofizialaren isiltasuna… Artikuluak, kritikak, ipuinak, nobelak, umeentzako literatura, idazle oparoa. Latinamerikako boom ospetsuaren aurrekoa izanik, ez da gaur egun asko irakurtzen (saltzen?) den egilea, tamalez. Ipuin bat eskaintzen dizuegu, Zirkulua (El círculo, 1959), egilearen engaiamendu sozialaren eta ipuinlari onek ohi duten estilo zehatzaren adierazgarri. Elisak bazekien Mujica azken silaba indartuz ahoskatzen dela euskaraz, baina lekuz aldatu zuen azentua, bere abizenak errima egin zezan musika hitzarekin (gaztelaniaz behintzat).

Urt 20 18

Liburu beltzak Erratzun

Jon Arretxe, Pierre Mestrot, Galder Perez eta John Andueza beren lan berriez ariko dira urtarrilaren 20an (larunbata) 16:30ean Erratzuko Elkartean.

Urt 20 18

Genero beltzaz mahai-ingurua Elizondon

“Beltzaren estereotipoak literaturatik ikusentzunezkoetarat” mahai-inguruan ariko dira Iratxe Fresneda, Irati Jimenez eta Arantxa Iturbe urtarrilaren 20an (larunbata) 11:00etan Elizondoko Arizkunenean.

Urt 18 18

Gerla urte, gezur urte Zarautzen

Larrekoren Gerla urte, gezur urte liburuaz jardungo dute urtarrilaren 18an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoan.

Urt 18 18

Bidean ikasia Zestoan

Arantxa Urretabizkaiaren Bidean ikasia liburuaz ariko dira urtarrilaren 18an (osteguna) 19:00etan Zestoako Portalen.

Urt 18 18

Jenisjoplin Basaurin

Uxue Alberdiren Jenisjoplin nobelari buruz berba egingo dute urtarrilaren 18an (osteguna) 18:45ean Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.

Urt 18 18

Hamahiru ate, 13 ipuin beltz

Umorea, Paul Valery poetak esaten zuenez, ez da hitz zehatza. Horrela hasten da Hamahiru ate, 1985an Joseba Sarrionandiak eta Mitxel Sarasketak aukeratu eta euskarari ekarritako ipuin liburuko Atearteko aurkezpena.
“Umorerik egiazkoena beltza” dela aitortzen dute itzultzaileek. “Umore beltzean irribarrez gainera badago mistizismo bat, baina ez mistizismo dultze eta zerutiar bat, umoristak izatez infernutiarrak baitira”.

Hamahiru autore ekarri zituzten orduan euskaraz: Ambrose BierceHector Hugh Munro Saki, Francis Picabia, Franz Kafka, Sakutaro Hagiwara, Anibal Machado, Max Aub, Leonora Carrington, Virgilio Piñera, Kostas Axelos, Gabriel Garcia Marquez, Pere Calders eta Gonzalo Suarez. Hamahiru ate liburua osorik jarri dugu sarean, (H)ilbeltzaren karietara.

Urt 17 18

Jenisjoplin Deustuan

Uxue Alberdirekin Jenisjoplin nobelaz berba egingo dute urtarrilaren 17an (asteazkena) 20:00etan Deustuko Bidarte udaltegian.

Urt 17 18

Nola heldu naiz ni honaino Leioan

Kattalin Minerren Nola heldu naiz ni honaino nobelaz ariko dira urtarrilaren 17an (asteazkena) 19:30ean Leioako liburutegian.

Urt 17 18

Txomin Peillenekin solasean Amaiurren

Txomin Peillenekin jendaurrean solas egingo du Jose Angel Irigaraik urtarrilaren 17an (asteartea) 19:00etan Amaiurko Elkartean.

Urt 17 18

Obabakoak Bilbon

Bernardo Atxagaren Obabakoak izango dute mintzagai urtarrilaren 17an (asteazkena) 18:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian.

Urt 15 18

Telleria eta gero, zer? Arizkunen

Ernesto Praten Telleria eta gero, zer? nobelaz jardungo dute urtarrilaren 15ean (astelehena) 19:30ean Arizkungo Medikuaren Etxean.

Urt 12 18

Telleria eta gero zer? Iruñean

Ernesto Praten Telleria eta gero, zer? nobelaz ariko dira urtarrilaren 12an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon.

Agenda

Efemerideak

Kritikak