Mar 13 18
Zaldi mamarroa Bilbon
Ekaitz Goinetxea Zaldi mamarroa nobelari buruz berbetan arituko da martxoaren 13an (asteartea) 19:00etan Bilbon, Iparragirre kaleko Elkar liburudendan.
Mar 13 18
Ekaitz Goinetxea Zaldi mamarroa nobelari buruz berbetan arituko da martxoaren 13an (asteartea) 19:00etan Bilbon, Iparragirre kaleko Elkar liburudendan.
Mar 13 18
Danele Sarriugartek Azala erre nobela aurkeztuko martxoaren 13an (asteartea) 11:00etan Donostiako Elkar liburudendan.
Mar 10 18
Harkaitz Cano eta Mursegok Porto ikuskizuna eskainiko dute martxoaren 10ean (laurnbata) 20:00etan Iruñeko Baluarten.
Mar 09 18
Kattalin Minerren Nola heldu naiz ni honaino nobelaz ariko dira martxoaren 9an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.
Mar 09 18
Karlos Linazasorok 6012 nobela aurkeztuko du martxoaren 9an (ostirala) 11:30ean Donostiako udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.
Mar 08 18
Izen berriak behar ditugu (We Need New Names, 2013) eleberriarekin, oraingoz argitara eman duen bakarrarekin, indar handiz jalgi zen letren plazara NoViolet Bulawayo, Zimbabweko idazlea. Jo dugu Budapest (Hitting Budapest) ipuina plazaratu zuen hiru urte lehenago, ahots oso indartsu baten jabe zela erakutsiz. Mikel Elorzak itzulita, euskarari ekarri diogu Afrika hegoaldeko emakume honen narrazioa.
Mar 07 18
Ana Malagonen Gelditu zaitezte gurekin izango dute mintzagai martxoaren 7an (asteazkena) 18:30ean Oñatiko liburutegian.
Mar 06 18
Aingeru Epaltzaren Mendi-joak hizpide hartuko dute martxoaren 6an (asteartea) 19:30ean Donostiako udal liburutegian.
Mar 06 18
Uxue Alberdiren JenisJoplin nobelari buruz arituko dira martxoaren 6an (asteartea) 19:00etan Eibarren, Harixa emoten irakurle klubean.

Mar 06 18
Xabier Amuriza Neska bat leku inposiblean liburua aurkezten egongo da martxoaren 6an (asteartea) 19:00etan Bilboko alde zaharreko Elkar liburudendan.
Mar 06 18
Miren Agur Meaberekin solasaldia izango dute martxoaren 6an (asteartea) 18:30ean Iurretako kultur etxean.
Mar 06 18
Xabier Amurizak Neska bat leku inposiblean nobela aurkeztuko du martxoaren 6an (asteartea) goizeko 11:00etan Donostiako Bilintx liburudendan. Argitaletxea: Elkar
Mar 02 18
Amatasuna eta sorkuntza literarioa hartuko ditu hizpide Katixa Agirrek martxoaren 2an (ostirala) 19:00etan Bilbo zaharreko Xake espazioan.
Mar 01 18
Duela ia 2.000 urte jaio zen Marko Valerio Martzial poeta Bilbilis herrian (gaur egun Aragoiko Calatayud), Erromatar Inperioaren garai indartsuenetako batean. Erromara joana, Senekaren abaroan hazi zen, boterearekin une gozo eta gaziak biziz. Garaiko idazle gehienen adiskidantza izan zuen, eta bere lan gehienak iritsi zaizkigu. Epigramak dira, zalantzarik gabe, haren lan ezagunenak, satira eta umorearen tintaz bustitako lumaz idatzitakoak. Joseba Sarrionandia eta Luigi Anselmi poetek euskaratutako zenbait epigrama dakartzagu.
Ots 28 18
Eider Rodriguez Bihotz handiegia hizpide hartuta arituko da otsailaren 28an (asteazkena) 19:30ean Goizalde Landaboso solaskide duela, Bilboko Bira kulturgunean.
