Mar 21 18

Erdarazko poetak euskaraz

Udaberriaren loraldiarekin ospatzen da Munduko Poesia Eguna, martxoaren 21ean. Eta poesiaren zabaltze lanean lan handia egin zuen Gabriel Arestirengana jo nahi dugu, Euskal Herrian gaztelaniaz idazten zuten poetak euskarari ekartzen egin zuen ahaleginarekin. 1960an Egan aldizkarian lau poetaren lanak itzuli zituen, “Erdarazko lau poeta” izenburupean, guk orain eskaintzen dizkizuegunak: lehen ere hemen emana dugun Blas de Otero, eta Angela Figueraren Aingeruen zuzenbidea, Gabriel Celaya-ren bi poema eta Jose Maria Basalduaren beste bi.

Mar 21 18

Kristalezko begi bat Igorren

Miren Agur Meabek Kristalezko begi bat izango du berbagai martxoaren 21ean (asteazkena) goizeko 11:00etan Igorreko institutuan.

Mar 20 18

Idoloak akatu genituenekoa Leioan

Gotzon Hermosilla, Igor Mercado eta Iñigo Basagurenek idatzitako Idoloak akatu genituenekoa liburua hizpide hartuko dute martxoaren 20an (asteartea) 19:30ean Leioako irakurle klubean.

Mar 20 18

Azala erre Bilbon

Danele Sarriugarte Azala erre nobelari buruz arituko da Kattalin Minerrekin martxoaren 20an (asteartea) 19:00etan Bilbon, Poza kaleko Elkar liburudendan.

Mar 20 18

Bihotz handiegia Lasarten

Eider Rodriguezen Bihotz handiegia ipuin liburuaz jardungo dute martxoaren 20an (asteartea) 18:30ean Lasarte-Oriako Ttakunenean.

Mar 19 18

Nola heldu naiz ni honaino Galdakaon

Kattalin Minerren Nola heldu naiz ni honaino hartuko dute berbagai martxoaren 19an (astelehena) 18:30etan Galdaoko Topa tabernan.

Mar 19 18

Itzulera Igorren

Martin Bidaur poetaren Itzulerari buruz arituko dira martxoaren 19an (astelehena) 17:00etan Igorreko kultur etxean.

Mar 19 18

Hugo Clausen bi poema

Anaia eta Tollund-eko gizona, Hugo Clausen bi poema bikain ekarri dizkigu euskarara Iñigo Aranbarrik. Duela 10 urte, 2008ko martxoaren 19an hil zen Claus, Flandriako idazle eta artista handia, XX. mendeko literaturgile erreferentziazko bat. Ohean, hiltzen, datzan anaiari egindako poema, eta Danimarkan aurkitu zuten duela 2000 urteko momiari eskainitakoa, hark iradokitakoa, maisutasun horren erakusgarri dira.

Mar 16 18

Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak Bilbon

Mikel Etxaburuk Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak poema liburua aurkeztuko du martxoaren 16an (ostirala) 19:00etan Bilboko Louise Michel liburudendan.

Mar 15 18

Garraren eta karroiaren margoak, Juan Karlos Lopez Mugartza

Kritikak esandakoaren arabera, intrahistoria dakar, hizkera indartsu eta estratoz estrato mailakatu baten bitartez Juan Karlos Lopez Mugartzaren Garraren eta karroiaren margoak poema liburuak. Eta hain zuzen ere izenburutik bertatik adierazten dizkigu kontrajarritako bi elementu bortitz, indartsu, poemetan gero garatzen direnak. 2017an bi poema-liburu argitara eman berri ditu Mugartzak, Arima animalia (Maiatz) eta Bihotz hauskorrak osatu eta portu handira iritsi dira (Denonartean). Isiltasun luze baten ondoren, esan genezake, izan ere gaur osorik eskaintzen dizuegun liburua, Euskaltzaindiaren Poesia saria irabazia 93an, haren lehen poemarioa, 1994an argitaratu baitzen.

Mar 15 18

Tartariarren basamortua Zarautzen

Dino Buzzatiren Tartariarren basamortua aztertuko dute martxoaren 15ean (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoan.

Mar 15 18

Zu Zestoan

Anjel Lertxundiren Zu liburuaz ariko dira martxoaren 15ean (osteguna) 19:00etan Zestoako Portalen.

Mar 14 18

Horma Bilbon

Anjel Lertxundiren Horma berbagai izango dute martxoaren 14an (asteazkena) 18:30ean Bilboko Begoñako udaltegian.

Mar 14 18

Koaderno handia Leitzan

Agota Kristofen Koaderno handia izango dute solaserako martxoaren 14ean (asteazkena)18:00etan  Leitzako liburutegian.

Mar 14 18

Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama Bilbon

Alaine Agirreren Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama nobelaz berba egingo dute martxoaren 14an (asteazkena) 18:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian.

Agenda

Efemerideak

Kritikak