Api 19 18

Azala erre Larrabetzun

Danele Sarriugartek Azala erre nobelari buruz egingo du berba apirilaren 19an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Api 19 18

Gu orduko hauek Arrasaten

Garazi Arrularen Gu orduko hauek liburua hartuko dute berbagai apirilaren 19an (osteguna) 18:15ean Arrasateko KulturAte liburutegian.

Api 19 18

Sua nahi, Mr. Churchill? katalanez

Koldo Izagirrek Que vol foc, Mr Churchill? aurkeztuko du apirilaren 19an (osteguna) Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen Literaldian. Arratsaldeko 17:00etan Bartzelonako Unibertsitateko Filologia fakultatean izango da aurkezpena eta iluntzeko 19:30ean Pati llimona kulturgunean eskainiko du solasaldia.  Literaldia.cat

Api 19 18

Keinu konplizeak
Karlos Cid Abasolo

Karlos Cid Abasolok Keinu konplizeak poema liburua aurkeztuko du apirilaren 19an (osteguna) 12:00etan Donostiako udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.

Api 19 18

Ahotsak eta itzalak Maixa Zugasti

Maixa Zugastik Ahotsak eta itzalak aurkeztuko du apirilaren 19an (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.

Api 18 18

Mendi joen balada Iruñeko Zaldiko Maldikon

Mendi-joen balada, Aingeru Epaltzaren Mendi-joak liburuaren irakurketa musikatua apirilaren 18an (asteazkena) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.

Api 18 18

Ordaina Leioan

Philip K. Dicken Ordaina aztertuko dute apirilaren 18an (asteazkena) 19:30ean Leioako liburutegian.

Api 18 18

Zaldiak eta beren itzalak Bartzelonako Literaldian

Kirmen Uribek Zaldiak eta beren itzalak errezitaldia eskainiko du Mikel Urdangarinen laguntzarekin apirilaren 18an (asteazkena) 19:00etan Bartzelonan, Esquerra de l’Eixampleko liburutegiko auditorioan. literaldia.cat

Api 18 18

Txoriak dira bederatzi Donostian

Tere Irastortza Txoriak dira bederatzi errezitatzen arituko da apirilaren 18an (asteazkena) 18:00etan Donostiako San Telmo museoan, Idazle Eskolak antolatutako ekitaldian.

Api 18 18

Hoben-ordaina Bilbon

Ian McEwanen Hoben ordaina aztertuko dute apirilaren 18an (asteazkena) 18:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian.

Api 18 18

14 Bilbon

Jean Echenozen 14 nobelaz arituko dira apirilaren 18an (asteazkena) 18:00etan Bilboko Begoñako udaltegian.

Api 17 18

Zauri Bolodia Bilboko Biran

Oier Guillan Zauri Bolodia liburuari buruz mintzatuko da apirilaren 17an (asteartea) 19:30ean Bilboko Biran.

Api 17 18

Karlos Cid Abasoloren Keinu konplizeak

Hainbat literatura lanen itzultzaile izan da Karlos Cid Abasolo (Madril, 1963), bereziki idazle txekiarrak ekarri ditu euskarara (Hasek, Holub, Kundera, Skvorecky). Apirilaren 19an lehendabiziko poema liburua aurkeztuko du: Keinu konplizeak. Liburu jolastia egin du Cid Abasolok, jolastia irudietan, ironian, irakurlearekin bilatzen duen konplizitatean. Ametsezko giroarekin hasten da, eta gaur egungo gizakiei eta munduari buruzko begirada ironikoarekin jarraitzen du, literaturaren inguruko zenbait hausnarketarekin bukatzeko.

Api 17 18

Errukiaren saria Iñaki Irazu

Iñaki Irazuk Errukiaren saria poema liburua aurkeztuko du apirilaren 17an (asteartea) 12:00etan Donostiako Udal Libutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.

Api 16 18

Horma Igorren

Anjel Lertxundiren Horma nobelaz hitz egingo dute apirilaren 16an (astelehena) 17:00etan Igorreko kultur etxean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak