Api 26 18

Feriatzaileak Gasteizen

Patxi Larrionekin Feriatzaileak nobelari buruz ariko dira apirilaren 26an (osteguna) 19:30ean Gasteizko Ignacio Aldecoa kultura etxean.

Api 26 18

Bihotz bi Donostian

Ramon Saizarbitoriaren Bihotz bi nobelaz ariko dira apirilaren 26an (osteguna) 19:00etan Donostian, Intxaurrondo kultur etxean.

Api 26 18

Nola heldu naiz ni honaino Algortan

Kattalin Miner Nola heldu naiz ni honaino liburuari buruz berbetan arituko da apirilaren 26an (osteguna) 19:00etan Algortako Villamonte kultur etxean, Uribe Kostako irakurzaleen txokoan.

Api 26 18

Jenisjoplin Tolosan

Uxue Alberdiren Jenisjoplin nobela aztertuko dutea apirilaren 26an (osteguna) 19:00etan Tolosako Irakurle taldean, bertako kultur etxean.

Api 26 18

Gu orduko hauek Basaurin

Garazi Arrularen Gu orduko hauek hartuko dute berbagai apirilaren 26an (osteguna) 18:45ean Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.

Api 26 18

Hobe kontatzen ez badidazu Zarautzen

Hobe kontatzen ez badidazu ipuingile katalanen antologia aztertuko dute apirilaren 26an (osteguna) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

Api 25 18

Keinu konplizeak Madrilen

Karlos Cid Abasolok Keinu konplizeak liburuaren aurkezpena eta errezitala egingo du apirilaren 25ean (asteazkena) 19:30ean, Madrilgo Euskal Etxeko aretoan.

Api 25 18

Ohe hutsetan Donostian

Izaskun Gracia Quintanak Ohe hutsetan poema liburua aurkeztuko du apirilaren 25ean (asteartea) 19:00etan Donostian Tabakaleran, Tobacco Days liburudendan.

Api 25 18

Bihotz handiegia Deban

Eider Rodriguezen Bihotz handiegia liburuari buruz hitz egiteko elkartuko dira apirilaren 25ean (asteazkena) 19:00etan Debako Ostolaza Udal Liburutegian.

Api 25 18

Nobela baten eraikuntza Gasteizen

Uxue Alberdik Nobela baten eraikuntza hartuko du hizketagai apirilaren 25ean (asteazkena) 19:00etan Gasteizko El Pilar liburutegian.

Api 25 18

Odol mamituak Lezon

Alaine Agirreren Odol mamituak liburuari buruzko literatur solasaldia izango dute apirilaren 25ean (asteazkena) 18:30ean Lezoko liburutegian.

Api 25 18

Zazpi etxe Frantzian Hondarribiko Talaian

Bernardo Atxagaren Zazpi etxe Frantzian hartuko dute hizpide apirilaren 25ean (asteazkena) 17:30ean Hondarribiko Talaia institutoan.

Api 24 18

Ohe hutsetan Bilbon

Izaskun Gracia Quintanak Ohe hutsetan liburuaren aurkezpen errizitaldia egingo du apirilaren 24an (asteartea) 19:30ean Bilboko Biran.

Api 24 18

Iban Zaldua Bartzelonako Irakurle klubean

Iban Zalduak hitzaldia eskainiko du apirilaren 24an (asteartea) 19:00etan Bartzelonako Irakurle klubean. Egun berean solasaldi batean parte hartuko du Suso de Toro idazlearekin Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Literaldia.cat

Api 24 18

7.000 liburu kritika

Susa argitaletxeak 2001ean sortutako Kritiken Hemerotekan 7.000 liburu kritika batu ditugu dagoeneko. Astero argitaratzen diren kritika berriak biltzeari ekin genionetik gure literaturaren ekosisteman -argitaletxeak, idazleak, irakurle taldeak…- funtsezkoa bilakatu den tresna da Kritiken hemeroteka.
2011. urteko maiatzean 5.000 batu
genituela kontatzen genuen orduko Literatur Emailuan, eta azken 7 urteotan beste 2.000 liburu kritika gehitu dizkiogu hemerotekari, horietarik 389 itzulpenei buruzkoak dira eta gainontzeko 1611 sortzezkoak.
Hedabideka sailkatuta; azken zazpi urteotan Berria egunkariko 440 liburu kritika jaso ditugu, Vocento taldeko egunkarietan 344, Argia aldizkarikoak 263, Garan 196 eta beste 160 liburu kritika Deia eta Noticias taldeko egunkarietan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak