maiatza 26 18
Zauria Bolodia Literaturian
Oier Guillanek Zauri Bolodia liburuaren aurkezpen errezitaldia egingo du maiatzaren 26an (larunbata) 11:00etan Zarauzko Garoa liburudendan, Iraia Elias aktorea bidelagun duela.
maiatza 26 18
Oier Guillanek Zauri Bolodia liburuaren aurkezpen errezitaldia egingo du maiatzaren 26an (larunbata) 11:00etan Zarauzko Garoa liburudendan, Iraia Elias aktorea bidelagun duela.
maiatza 26 18
Jack Kerouacen Errepidean liburua hartuko du hizpide Iñigo Roquek Isabel Etxeberriarekin maiatzaren 26an (larunbata) 10:20an Zarauzko Garoa liburudendan. Literaturia
maiatza 25 18
Virginie Despentesen King Kong teoriaz mintzatuko dira maiatzaren 25an 20:00etan Katakrak liburu dendan.
maiatza 24 18
Autobiographical poesia-antzerki-interpretatuarekin arituko dira Ane Zubeldia eta Eider Adeletxe maiatzaren 24an (osteguna) 20:00etan Zarauzko Iñurritza elkartean. Literaturia.
maiatza 24 18
Lorenza Mazzettiren Zerua gainbehera dator aztertuko dute maiatzaren 24an (osteguna) Zarauzko liburutegian.
maiatza 24 18
Oier Guillanek Zauri Bolodia liburuaren aurkezpen errezitaldia egingo du maiatzaren 24an (osteguna) 19:00etan Donostiako Tobacco Days liburudendan, Miren Gaztañaga aktorea bidelagun duela.
maiatza 24 18
Literaturiaren edizio berria egingo da maiatzaren 24tik 27ra bitartean Zarautzen, Aingura lemapean. Maiatzaren 24an, osteguna, Autobiographical poesia-antzerki interpretatu saioa eskainiko dute Ane Zubeldia eta Eider Perezek.
Maiatzaren 25ean (ostirala) EIZIEk mikroipuinen itzulpen tailerra antolatu du eta Artze gogoan izango dute Andoni Salamero eta Miriam Lukik Antoniano aretoan.
Maiatzaren 26an (larunbata) goizeko 10:20an hasita aurtengo liburu berrien aurkezpenak egingo dituzte idazleek: Errepidean liburuaren itzulpena Iñigo Roquek, Zauri Bolodia Oier Guillanek Iraia Elias ondoan duela, Lucien Etxezaharreta eta Juankar Lopez-Mugartzak Arima Animalia, Zu entzuteko gaude Xabier Mendigurenek, Neska bat leku inposiblean Xabier Amurizak eta Bioklik Asel Lusarragak. Arratsaldean berriz, Judith Butler idazlearen Genero nahasmendua aurkeztuko du Ana Isabel Moralesek, Keinu konplizeak errezitaldia egingo du Karlos Cid Abasolok Arantza Plaza eta Xabier Amurizarekin, Erreka haizea saiakerari buruz mintzatuko dira Sonia Gonzalez eta Miren Agur Meabe eta Emakume burugabea aurkeztuko dute Antxiñe Mendizabal eta Miriam Lukik. Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak Alice Munroeren itzulpenaren berri emango du Isabel Etxeberriak.
Maiatzaren 27an (igandea) Oroimenaren aingura izeneko mahainguruan Anjel Lertxundi, Andoni Tolosa Morau eta Maddi Zubeldia Alzheimerra eta gaixoen zaintzari buruz arituko dira, Jon Abrilen gidaritzapean.
maiatza 24 18
Xabier Amurizaren Neska bat leku inposiblean liburuaz solasean aritzekoak dira maiatzaren 24an (osteguna) 18:45ean Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.
maiatza 24 18
Lucien Etxezaharretak 1914-18 Oroituz Diaporama bat 14eko Gerlan bidali gutun eta postalekin aurkeztuko du maiatzaren 24an (osteguna) 18:30ean Iruñeko Kondestable Jauregian. Gerla garaiko bertsoak Jean Louis Hariñordi Lakak, Emilio Majuelo historialariak Nafarroa mende hasieran ekarriko du gogora eta Lurraldetasun zauritua liburuaz mintzatuko da Eneko Bidegain. Maiatz aldizkariaren solasaldiak Iruñean.
maiatza 24 18
Hassan Blasimen Kristo irakiarra hartuko dute hizpide maiatzaren 24an (osteguna) 18:15ean Arrasateko Kulturaten.
maiatza 22 18
Norman Manearen Huliganaren itzulera hizpide hartuko dute Koro Navarro itzultzailearekin maiatzaren 22an (asteartea) 19:00etan Eibarko Juan San Martin liburutegian EIZIEk antolatutako hitzaldian.
maiatza 22 18
Harlemgo Berpizkundea mugimenduko kide esanguratsuetakoa dugu Claude McKay, 1948ko maiatzaren 22an hil zena. Jamaikan jaioa 1889an, gaztetandik batu zitzaion nazionalismo beltza deituari, bere herriaren eskubideen defentsa sozialismoaren lerroetatik. Idazle gisa erreferentzia izan zen, bai bere eleberriak (Home to Harlem bereziki), bere poesia eta oro har artikulista gisa egindako lana. Bere heriotzaren 70. urteurrenaren karietara, Iñigo Astizek euskarara ekarri ditu haren lau poema.
maiatza 22 18
Zenbat gara? Nondik jo? galderei erantzungo diete Josu Amezaga, Joxan Muñoz, Olatz Osa, Arantxa Iturbe eta Gorka Arresek maiatzaren 22an (asteartea) goizeko 9:30etatik aurrera Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean Jakin fundazioak antolatuta.
maiatza 21 18
Joxean Agirreren Goldsmithen ikaslea mintzagai izango dute maiatzaren 21ean (astelehena) 18:30ean Galdakaoko Topa tabernan.
maiatza 19 18
Itxaro Borda Lur gainean, infernua 1914-1918ko Gerla handiari buruzko poemak errezitatzen arituko da maiatzaren 19an (larunbata) 21:30ean Kanbon, Patricia Arhancetek akordeoi doinuz lagunduko du saioa.