maiatza 30 18

Kristo irakiarra Tolosan

Hassan Blasimen Kristo irakiarra hartuko dute hizpide maiatzaren 30ean (asteazkena) 19:00etan Tolosako irakurle taldean.

maiatza 30 18

Nola heldu naiz ni honaino Hondarribiko institutoan

Kattalin Minerren Nola heldu naiz ni honaino hizketagai izango dute maiatzaren 30ean (asteazkena) 17:30ean Hondarribiko Talaia institutoan.

maiatza 30 18

Pita Amorren zoro ederra

Ehun urte maiatzaren 30 honetan, edo ehun eta bat (1917an jaio ote zen ere ez omen da segurua) Pita Amor, poeta izan zitekeenik inork espero ez zuen emakume eder, nartziso, lotsagaldua jaio zela mailadi sozialean gainbehera zetorren aristokraziako familia batean. Hala ere etxepe hartan Rivera eta Siqueiros bezalako artistek erakusten zituzten beren oihalak. Riverak, hain zuzen, Amorren biluzi bat margotu zuen. Maite zuen biluzia Pita Amorrek, azpikorik gabe jantzi ohi zen eta are gainekorik gabe ere, parranda gauetan. Artisten eta intelektualen musa bihurtu zen. Lainezan bizi zen ume liluragarri haren eskandaluen gorienean, Neu dut etxe azaldu zen (Yo soy mi casa, 1946). Ezin sinetsikoa. Nondik poema haiek? Alfonso Reyesek eta Xavier Villaurrutiak, besteak beste, bazekiten Pitaren idazteko premiaz. Paper soltetan, ezpain-lapitzarekin badere. Haiek lagundu zioten idatzitakoari koherentzia ematen liburuan. Publikoaren harridura ulergarria da: gorputzaren plazeretan bizi zen hark itomenak zeuzkan, kezka existentzialak, panpinak ezereza eta errautsa hartzen zituen gai… Eta zehatz idazten zuen, sakon idazten zuen, hitzak ankerki hautatuz. Pitaren iloba den Elena Poniatowskak esana du perfektuak direla haren sonetoak. Gorputza biluzten zuen bezala biluzi zuen arima, eta emakumearen sexu askatasunaren sinboloak dimentsio berri bat hartu zuen. Emankorra, Pitaren zoroa. Hona haren zazpi poema.

maiatza 29 18

Feriatzaileak Antsoainen

Patxi Larrion Feriatzaileak nobelari buruz solastuko da maiatzaren 29an (asteartea) 19:30ean Antsoaingo liburutegian.

maiatza 29 18

Mari mutil handi baten bluesa Donostian

Leslie Feinfergen Mari mutil handi baten bluesa nobela aurkeztuko dute maiatzaren 29an (asteartea) 12:00etan Donostiako liburutegiko sotoan. Itzultzailea: Fermin Zabaltza. Aurkezlea: Kattalin Miner. Argitaletxea: Katakrak.

maiatza 27 18

Oroimenaren aingura: Alzheimerra eta sorkuntza Zarautzen

Oroimenaren aingura: Alzheimerra eta sorkuntza Zaintza-lanak dakarren aingura eta zama sorkuntzarako bide ere bada. Anjel Lertxundi, Andoni Tolosa Morau eta Maddi Zubeldia Alzheimerra eta gaixoen zaintzari buruz arituko dira, Jon Abrilen gidaritzapean maiatzaren 27an (igandea) 12:00etan Zarauzko Antoniano aretoan. Literaturia.

maiatza 26 18

Emakume burugabea Literaturian

Antxiñe Mendizabal Emakume burugabea liburuaz arituko da Miriam Lukirekin maiatzaren 26an (larunbata) 18:20an Zarauzko Garoa liburudendan.

maiatza 26 18

Xabier Leteri buruzko mahaingurua Hendaian

Xabier Lete hartuko dute mintzagai Jose Anjel Irigaray, Antton Valverde eta Patri Urkizuk maiatzaren 26an (larunbata) 18:00etan Hendaiako Mediatekan.

maiatza 26 18

Erreka haizea Sonia Gonzalez

Sonia Gonzalezek Erreka haizea Botere, isilpen eta herioaz saiakerari buruz berba egingo du Miren Agur Meaberekin maiatzaren 26an (larunbata) 17:40ean Zarauzko Garoa liburudendan.

maiatza 26 18

Keinu konplizeak errezitaldia Zarautzen

Karlos Cid Abasolo, Arantza Plaza eta Xabier Amuriza Keinu konplizeak errezitatzen arituko dira maiatzaren 26an (larunbata) 17:00etan Zarauzko Garoa liburudendan.

maiatza 26 18

Genero nahasmendua Literaturian

Judith Butler idazlearen Genero nahasmendua aurkeztuko du Ana Isabel Morales itzultzaileak maiatzaren 26an (larunbata) 16:20an Zarauzko Garoa liburudendan. Literaturia.

maiatza 26 18

Bioklik Literaturian

Asel Luzarragak Bioklik nobela aurkeztuko du maiatzaren 26an (larunbata) 13:40ean Zarauzko Garoa liburudendan. Literaturia.

maiatza 26 18

Neska bat leku inposiblean Zarautzen

Xabier Amuriza Neska bat leku inposiblean liburua aurkezten egongo da maiatzaren 26an (larunbata) 13:00etan Zarauzko Garoa liburudendan. Literaturia.

maiatza 26 18

Zu entzuteko gaude Literaturian

Xabier Mendigurenek Zu entzuteko gaude aurkeztuko du maiatzaren 26an (larunbata) 12:20an Zarauzko Garoa liburudendan, Literaturia.

maiatza 26 18

Arima animalia Zarautzen

Juankar Lopez Mugartzak Arima animalia aurkeztuko du Lucien Etxezaharretaren laguntzarekin maiatzaren 26an (larunbata) 11:40an Zarauzko Garoa liburudendan. Literaturia

Agenda

Efemerideak

Kritikak