Eka 13 18
Rossettiren obsesioa Leitzan
Ramon Saizarbitoria Rossettiren obsesioa liburuaz arituko da ekainaren 13an (asteazkena) 18:00etan Leitzako liburutegian.
Eka 13 18
Ramon Saizarbitoria Rossettiren obsesioa liburuaz arituko da ekainaren 13an (asteazkena) 18:00etan Leitzako liburutegian.
Eka 12 18
Ugaitz Agirrek Tximeletak bizkarrean nobela aurkeztuko du ekainaren 12an (asteartea) 11:30ean Donostiako udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.

Eka 11 18
Maddi Etxeberriak Zein usain dute oroitzapenek? liburua aurkeztuko du ekainaren 11an (astelehena) 11:00etan Donostiako udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein
Eka 10 18
Angel Errok Serge Gainsbourg, poesia irakasle errezitaldia egingo du ekainaren 10ean (igandea) 20:00etan Zarauzko Marina Txiki tabernan, Tarteka jazz saio literarioan.
Eka 09 18
Ehun urte hil zela Jean Arbousset lotinanta, beste asko bezala bere inguruan, bala batek kopetaren erdian jota ekainaren 9an. Sei hilabete lehenago inprimarazia zuen, zorionez, Hamabost gramoko liburua, caporal (Le Livre de Quinze grammes, caporal). Liburu eskasa zela alegia, pisu gutxiko umea. Horixe poeta umoretsu eta aldizka gordin honen ondare bakarra. Amorragarria da, Arbousseten maitasun poemak editore baten nagiak galdu zituelako, eta idazten ari zen nobela gerraren lokatzak galdu zuelako. Baina amorragarria da, batez ere, ez dugulako jakin ahal izango umore garratza eta seriostasun iluna maisuki lotu zituen gazteak nolako delikateziaz kantatu zuen maitasuna, zer istoriotan eraman nahi izan gintuen frontean idazten ari zen nobela hartan, umoretsu agian, garratz seguru aski, hunkigarri dudarik gabe. Bere gerra poemak geratu zaizkigu, bai, frontean idatziak, baina ez aberkoiak ez borrokarakoak. Maitasunaren akordua eta heriotza, heriotza maitale anker, Jean Arbousseten kupidarik gabeko poema ederretan.
Eka 09 18
Lehen eleberria du Ugaitz Agirrek Tximeletak bizkarrean, datorren ekainaren 12an aurkeztuko duena. Florentziako Unibertsitatean Historia irakaslea da Sara, eta istripu txiki batek iraganeko mamu bat ekarriko dio gogora. Aitari bisita egitera jaioterrian dela, gaztaroko mamu gehiago azalduko zaizkio. Nobelan zehar iraganaren zama honek protagonistarengan eta haren harremanetan duen eragina ezagutuko dugu.
Eka 07 18
Kirmen Uribe Elkarrekin esnatzeko ordua nobelari buruz arituko da ekainaren 7an (osteguna) 19:30ean Uribe Kostako irakurzaleen txokoan.

Eka 07 18
Klasikoen irakurketa antolatzen du urtero Bilbo Zaharra euskaltegiak, aurten Txomin Agirreren Kresala irakurriko dute hamabi orduz ekainaren 7an (osteguna) Bilboko Arriaga antzokian.
Eka 07 18
2018ko ekainaren 7an hil zen Manex Pagola. Idazle eta abeslaria, jardun politikoa ere izan zuena, bere garai eta herriarekin engaiatua, kantugile aparta izan genuen. Bereak dira 70 eta 80etan euskaldun askoren soinu-bandan tokia egina duten hainbat kantu. 1988an haietako asko Biziaren altzotik liburuan bildu zituen (80 kantu eta solasaldi bat), orain osorik eskaintzen dizueguna.
Eka 05 18
Garazi Arrularen Gu orduko hauek liburuari buruzko solasaldia egingo dute ekainaren 5ean (asteartea) 19:30ean Donostiako liburutegian.
Eka 05 18
Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak bildumako 3 ipuin aztertuko dituzte ekainaren 5ean (asteartea) 18:15ean Baionako irakurketa klubean, Mamitxula ostatuan.

maiatza 31 18
Fernando Pessoaren Poemak pluralean aztertuko dute maiatzaren 31n (osteguna) 19:30ean Gasteizko Ignacio Aldecoa kultura etxean. Gasteizko Irakurle kluba.
maiatza 31 18
Sonia Gonzalezek Erreka haizea Botere, isilpen eta herioaz saiakera aurkeztuko du maiatzaren 31an (osteguna) 11:30ean Donostiako udal liburutegiko sotoan.

maiatza 31 18
Sonia Gonzálezek bere azken liburua aurkeztuko du maiatzaren 31n: Erreka haizea. Egunerokotasuneko bizipenetatik abiatu da egilea liburu honetan, munduaren gaineko ikuspegi kritikoa emateko. Bizitzaren arrakalak disekzionatu ditu, eta zirrikituetan ezkutatzen diren sakoneko desberdintasunak, minak, ezin esanak azaleratu. Baina baita indarra ere, isiltasun behartuari hitzarekin erantzuteak ematen duen indarra. Erreka haizearen epeltasun itogarria lagun, testu laburrez osatutako arnas luzeko liburua da hau. Harremanetan estutzen gaituzten botere desberdintasunez, isilpenaz, heriotzaren hautu kontzienteaz. Osorik irakur dezakezue Susaren webgunean.
maiatza 30 18
Joxe Azurmendiren Beltzak, juduak eta beste euskaldun batzuk saiakerari buruz arituko dira maiatzaren 30an (asteazkena) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.