Eka 21 18

Inurrien hiztegia Sarrigurenen

Mariasun Landa Inurrien hiztegia mintzagai hartuta izanen da ekainaren 21ean (osteguna) 18:00etan Sarrigurengo irakurle taldean.

Eka 20 18

Arrutiren banda Plentzian

Jon Arretxe Arrutiren banda liburuaz berbetan egongo da ekainaren 20an (asteazkena) 20:00etan, Plentziako kasinoan Literohitura irakurle-klubak antolatuta.

Eka 20 18

Gela bat norberarena Leioan

Virginia Woolfen Gela bat norberarena aztertuko dute ekainaren 20an (asteazkena) 18:00etan Leioako liburutegian.

Eka 20 18

Bihotz handiegia Tolosan

Eider Rodriguez bertan dela Bihotz handiegia ipuin liburuari buruz solas egingo dute ekainaren 20an (asteazkena) 19:00etan Tolosako irakurle taldean.

Eka 19 18

Mila ezker Donostiako Egian

Garbiñe Ubeda Mila ezker liburuari buruz mintzatuko da ekainaren 19an (asteartea) 19:00etan Egiako Plazaundin. Egia euskaraz.

Eka 19 18

Neska bat leku inposiblean Seguran

Xabier Amurizak Neska bat leku inposiblean nobela izango du hizpide ekainaren 19an (asteartea) 19:00etan Segurako kultur etxean.

Eka 19 18

Maitatu zure egunak Pako Aristi

Pako Aristik Maitatu zure egunak poema liburua aurkeztuko du ekainaren 19an (asteartea) 12:00etan Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.

Eka 18 18

Azalberritze bat Esti Martinez Diaz de Cerio

Esti Martinez Diaz de Ceriok Azalberritze bat aurkeztuko du ekainaren 18an (astelehena) 12:00etan Donostiako udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Balea Zuria.

Eka 16 18

Antzerki liburu berriak Eztena antzerki galan

Eztena antzerki jaialdiaren 10. urteurrenean gala berezia egingo dute ekainaren 16an (larunbata) 19:00etan Errenteriako  Niessen auditorioan eta bertan Joxe Mari Karreren Zapatak, Tripak kolektiboaren Aitaren larrua eta Jose Martin Urrutia Txotxeren Ametsen faktoria antzerki lanen  liburuak aurkeztuko dituzte.

Eka 15 18

Lasai, ez da ezer gertatzen Pasaia

Ana Malagonen Lasai, ez da ezer gertatzen liburuari buruz arituko dira ekainaren 15ean (ostirala) 19:45ean Pasaiako Irakurle Klubea, Trintxerpeko liburutegian.

Eka 14 18

Jon Gerediagaren errezitaldia Donostian

Jon Gerediagak errezitaldia egingo du ekainaren 14ean (osteguna) 19:30ean Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean.

Eka 14 18

Zu entzuteko gaude Larrabetzun

Xabier Mendiguren eta Andoni Tolosa Morau kontu kantari arituko dira ekainaren 14an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxeanZu entzuteko gaude liburuaz arituko da Mendiguren, eta Egunsentiak alperrentzat diskoko kantuak eskainiko ditu Morauk.

Eka 14 18

Genero nahasmendua Bilbon

Ana Isabel Morales eta Lorea Agirre Judith Butler idazlearen Genero nahasmendua liburuari buruz arituko dira solasean ekainaren 14an (osteguna) 19:00etan Bilboko Bira kultur gunean.

Eka 14 18

Bihotzean daramagun mundua Maite Darceles

Maite Darcelesek Bihotzean daramagun mundua aurkeztuko du ekainaren 14ean (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal liburutegian. Argitaletxea: Alberdania.

Eka 13 18

Erreka haizea Bilboko Biran

Sonia Gonzalezek Erreka haizea Botere, isilpen eta herioaz saiakerari buruz berba egingo du ekainaren 13an (asteazkena) 19:30ean Bilboko Bira kulturgunean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak