Aza
20
18
Aurtengo udaberrian argitaratu zen Keinu konplizeak, Karlos Cid Abasoloren poema liburua. Oraingoan, poema haietako bost, audioz grabatuta entzun ditzakezu. Bestetik, Xabier Goik egindako itzulpenean, ingelesez ere irakur ditzakezu beste sei.
Aza
20
18
Pako Aristik Rosa itzuli da aurkeztuko du azaroaren 20an (asteartea) 11:00etan Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.
Aza
19
18
Esti Martinez Diaz de Cerio eta Peru Iparragirrek Literaturaren bide berriak hartuko dituzte hizpide azaroaren 19an (astelehena) 19:00etan Donostiako liburutegi nagusiko aretoan. Literaktum.
Aza
18
18
Lapurreta kale irakurraldia egingo dute azaroaren 18an (larunbata) 11:30etan hasita Hernaniko Biteri kultur etxetik hasita.
Aza
17
18
Kulturari buruz arituko dira solasean Danele Sarriugarte eta Antonio Casado da Rocha azaroaren 17an (larunbata) 12:00etan Donostiako Kaxilda liburudendan. Literaktum.
Aza
16
18
Poesia kaxa errezitaldia egingo dute azaroaren 16an (ostirala) 20:00etan Donostiako Rekalde tabernan.

Aza
16
18
Koldo Izagirrek Euskara exilioan da hitzaldia egingo du azaroaren 16an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon. Euskaraldia
Aza
16
18
J.M.Coetzeeren Lotsaizuna nobela aztertuko dute azaroaren 16an (ostirala) 19:30ean Pasai San Pedroko liburutegian. Pasaiako Irakurle Kluba.
Aza
16
18
Euskal idazleen ahotsak baliatuta Afoniak izeneko irratsaio berezia atondu eta aurkeztuko dute Xabier Erkizia eta Arantxa Iturbek azaroaren 16an (ostirala) 19:00etan Donostiako Victoria Eguenia aretoko klubean. Literaktum.
Aza
15
18
Edorta Jimenezen Baleen berbaroa hizpide hartuko dute azaroaren 15ean (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburudendako Paperezko lagunak irakurle taldean.
Aza
15
18
Jon Maia Berriak jaio ginen liburuari buruz mintzatuko da azaroaren 15ean (osteguna) 19:00etan Elizondoko Amezti elkartean.
Aza
15
18
Patxi Larrion Feriatzaileak nobelari buruz mintzaturen da azaroaren 15ean (osteguna) 19:00etan Mutiloako liburutegian.

Aza
15
18
Anthony Burgess idazlearen Laranja mekanikoa aurkeztuko dute Ion Olano euskaratzaileak eta Harkaitz Cano epilogoaren egileak azaroaren 15ean (osteguna) 12:00etan Donostiako Elkar liburudenan. Argitaletxea: Meettok.
Aza
14
18
Katixa Agirre Amek ez dute nobelari buruz arituko da Eider Rodriguezekin azaroaren 14an (asteazkena) 19:00etan Donostiako Elkar aretoan. Literaktum.
Aza
14
18
Xabi Borda eta Jose Luis Otamendik Checkpointa Nuarbeko itsasoan Seamus Heaneyren poema irakurketa egingo dute azaroaren 14an (asteazkena) 19:00etan Azpeitiko Orkatz herriko tabernan.
