Abe 01 18

Mikel Laboaren LP bat

Mikel Laboak hiru ildotan sakondu zuen bere sormen lana: Herri kantagintzaren berreskurapen eta hedatzean, esperimentazioan (lekeitioak) eta idazleen testuen ahairetzean. Bere heriotzaren 10. urteurren honetan, musikatzeko aukeratu zituen testu batzuekin osatutako LP bat proposatzen dizuegu, jakinik Laboaren kantagintzak euskaldunon belaunaldi askoren imaginarioan duen eraginak mugatuegi ere bihur dezakeela, nork bere LPa duela.

A aldea

Egun da Santi Mamiña
(Gabriel Aresti) 1966
Gaberako aterbea
(Bertolt Brecht) 1969
Izarren hautsa
(Xabier Lete) 1980
Herria eta hizkuntza
(Xalbador) 1980
Martxa baten lehen notak
(Joxean Artze) 1980

B aldea

Lizardi
(Bernardo Atxaga) 1985
Sorterriko koblak
(Joseba Sarrionandia) 1985
Oroitzen zaitudanean, ama
(Joseba Sarrionandia) 1994
Gure hitzak
(Bernardo Atxaga) 1999
Sustraiak han dituenak
(Joseba Sarrionandia) 2005

Emari eta sakonera handiko ibaia harri batetik bestera jauzika zeharkatzeko ahaleginean irudikatu dugu Laboa. Gabriel Aresti musikatu zuen lehenik, artea artearen aldeko aldarri ozenarekin eta klase kontzientziatik euskal poesia modernitatera ekarri zuen hura, Ez Dok Amairun bidelagun izango zituen Artze eta Lete, Arestik itzulitako Brecht, Aresti aitapontekotzat izan zuen Atxaga, Atxagaren bandakide izan zen Sarrionandia. Herria da gorputza, hizkuntza bihotza, gure hitzak esan, ez daitezela gal, ez daitezela ahaztu. Nekez uzte du bere sorterria, sustraiak han dituenak. Oroitzen zaitugunean…

OHARRA: Datak kantak argitaratu ziren urteei dagozkie, ez testuak sortu zirenekoei.

Aza 30 18

Tximeletak bizkarrean Tuteran

Ugaitz Agirre Tximeletak bizkarrean nobelari buruz mintzatuko da azaroaren 30ean (ostirala) 19:00etan Tuterako Letras a la taza liburudendan, AEK-k bultzatutako euskarazko irakurle talde berrian.

Aza 29 18

Koadernoa zuri Algortan

Arantxa Iturberen Koadernoa zuri liburuaz ariko dira azaroaren 29an (osteguna) 19.30ean Algortako Aldai patronatoan, Uribeko Kostako Irakurzaleen txokoan.

Aza 29 18

King Kong teoria Gasteizen

Virginie Despentes idazlearen King Kong teoria izango dute mintzagai azaroaren 29an (osteguna) 19:30ean Gasteizko Irakurle klubean.

Aza 29 18

Storniren poema musikatuak Zumaian

Alfonsina Storniren poemen errezitaldia musikatua egingo du Uxue Alberdik Ines Osinaga soinujolearekin azaroaren 29an (osteguna) 19:00etan Zumaiako Oxford aretoan.

Aza 29 18

Ostadarrak lurrak ukitzen duen lekua Bermeoko Talan.

Edorta Jimenezek Ostadarrak lurrak ukitzen duen lekua nobela berria aurkeztuko du azaroaren 29an (osteguna) 19:00etan Bermeoko Talako kantinan.

Aza 29 18

Hitzen airea eta Malkoak lur antzuan Larrabetzun

Gotzon Barandiaran eta Rafa Rueda Hitzen ahairea liburuarekin eta Toti Martinez de Lezea Malkoak lur antzuan aurkezten egongo dira azaroaren 29an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean. Euskaraldia.

Aza 29 18

Obabakoak Getarian

Bernardo Atxagaren Obabakoak hartuko dute hizpide azaroaren 29an (osteguna) 18:30ean Getariako irakurle taldean.

Aza 29 18

Ez erran deus Jon Arretxe

Jon Arretxek Ez erran deus aurkeztuko du azaroaren 28an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.

Aza 28 18

Borges eta Schwob

Bi itzulpen-lan eman zituen argitara Idatz&Mintz aldizkariaren 64. zenbakiak, biak ere itzulpen lanetan ohiko kolaboratzaile duen Xabier Bovedak eginak. Jorge Luis Borgesen poemak, alde batetik, idazle argentinarraren obra poetikoaren ale batzuk euskaratuz; eta, horrekin batera, Marcel Schwoben Umeen gurutzada lana. Biak eskaintzen dizkizuegu.

Aza 28 18

Azala erre Tolosan

Danele Sarriugarterekin Azala erre nobelari buruz arituko dira azaroaren 28an (asteazkena) 19:00etan Tolosako Galtzaundi irakurle taldekoak kultur etxean.

Aza 28 18

Kamisoi zuri zetazkoa Alaine Agirre

Alaine Agirrek Kamisoi zuri zetazkoa aurkeztuko du azaroaren 28an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.

Aza 27 18

Fakirraren ahotsa Iruñeko Karrikirin

Harkaitz Cano Fakirraren ahotsa nobela berriari buruz solasean arituko da azaroaren 27an (asteartea) 19:30ean Iruñeko Karrikiri dendan.

Aza 27 18

Jenisjoplin Martutenen

Uxue Alberdiren Jenisjoplin nobela hizpide hartuko dute azaroaren 27an (asteartea) 19:00etan Martuteneko Etxarriene kultur etxean.

Aza 26 18

Autobiographikal Bilboko Biran

Eider Perez eta Ane Zubeldiak munduko hainbat emakumeren poemak irakurri eta taularatuko dituzte Autobiografikal ikuskizunean azaroaren 26an (astelehena) 19:00etan Bilboko Bira kultur gunean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak