Mar
21
19
Uruguaiko “45ko Belaunaldia” deritzoneko poeta handienetako bat izan zen Idea Vilariño. Belaunaldi kide gizonezkoen (Juan Carlos Onetti, Mario Benedetti) gerizpean egona urtetan, poesia idazteko dohain berezia erakutsi zuen gaztetatik. Mota ugaritako poemak idatzi zituen, amodio eta desamodiozko poema ederretatik soslai sozialagoa duteneraino, baina bikaintasunez beti. Poeta ez ezik itzultzaile aparta izan zen halaber. Garazi Arrulak euskaratutako poemak bildu ditugu Idea Vilariñoren kaieran.

Mar
20
19
Uxue Alberdik eta Danele Sarriugartek Lisipe bilduma feministako 5. liburua den Kontrako eztarritik saiakera izango dute berbagai martxoaren 20an (asteazkena) 19:00etan Elgoibarko Pitxintxun.

Mar
20
19
Idurre Eskisabel Larrañagaren Goseak janak liburuari buruz arituko dira martxoaren 20an (asteazkena) 19:00etan Tolosako kultur etxean. Galtzaundi irakurle taldea.

Mar
20
19
XX. mendeko idazle italiar handienetakoa, euskaraz sarrien itzuli den poetetako bat da Cesare Pavese. Oraingoan, lehen aldiz, hari dedikatutako euskarazko lehen poema-liburua da antologia hau. Bere garaian nagusi zen poesia italiar kriptikoaren aldean, askoz ere poesiagintza narratiboago bat garatu zuen, batez ere Lavorare estanca (Lan egiteak akitzen du) liburu erreferentziazkoan. Gerorako beste poemak amodiozkoagoak dira, eta horietako bat da ziur aski bere poema ezagunena: Etorriko dun heriotza hire begiz.
Ion Olano Carlosek ekarri ditu euskarara Cesare Paveseren poemak.

Mar
18
19
Eider Rodriguezek Lisipe bilduma feministako 6. liburua den Idazleen gorputzak saiakera aurkeztuko du martxoaren 18an (astelehena) 11:00etan Donostiako Pandora tabernan. Argitaletxea: Susa.

Mar
17
19
Literaturaren ildotik dator Lisipe bildumaren seigarren alea: Eider Rodriguezen Idazleen gorputzak. Beste arloetan bezala, literaturgintzan ere kanporatuak izan diren emakume idazleek denetariko estrategiak erabili izan dituzte debekatutako eremuak arakatzeko eta eraldatzeko, eta estrategia horiek guztiek emakumeen genealogia osatzen dute, ez bakarrik literaturarekin erlazioan, baizik eta gorputza eta, beraz, bizitza bizitzeko, imajinatzeko, irakurtzeko eta idazteko momentuan ere. Bost idazlerekin (Arantxa Urretabizkaia, Laura Mintegi, Miren Agur Meabe, Karmele Jaio eta Uxue Alberdi) izandako elkarrizketetan oinarritutako ikerketa lana.
(gehiago…)
Mar
16
19
Itxaro Borda, Arrate Hidalgo eta Josune Muñoz mahainguruan arituko dira Sareinak elkarteak eta Maiatz argitaletxeak Mayi Pelot idazleari egingo dioten omenaldian martxoaren 16an (larunbata) arratsaldeko 17:00etan Baionako Zizpa gaztetxean.

Mar
15
19
Iñigo Aranbarrigaz Apirila nobelari buruz berbetan arituko dira martxoaren 15ean (ostirala) 18:30ean Etxebarriko kultur aretoan.

Mar
15
19
Beñat Sarasolak Deklaratzekorik ez nobela aurkeztuko du Harkaitz Canorekin martxoaren 15ean (ostirala) 12:00etan Donostiako Pandora tabernan. Argitaletxea: Susa

Mar
14
19
Beñat Sarasolak Deklaratzekorik ez nobela aurkeztuko du martxoaren 15ean Donostiako Pandora tabernan (Txofre kalea, 2), Harkaitz Canok lagunduta. Puskatu ezin duen iraganaren zamarekin bizi da nobelako protagonista. Militante politiko inplikatua izana gaztetan, inplikazio horren kontrakarrean bizi nahi du orain, 90etako mundu gatazkatsu harekiko destaina azalduz. Ertz oso garratzeko protagonista dakarkigu Sarasolak bere lehenengo eleberrian, bere buruarekin eta inguruarekin bakean bizitzea lortzen ez duen pertsonaiaren bitartez egungo gizartearen erretratu bat eskainiz.

Mar
13
19
Harkaitz Cano Fakirraren ahotsa nobela berriari buruz solasean arituko da martxoaren 13an (asteazkena) 18:30ean Lasarteko irakurle taldean.

Mar
12
19
Iñigo Aranbarrik Lur bat idazteko: Pasieran Joseba Sarrionandiaren geografian hitzaldia emango du martxoaren 12an (asteartea) 19:00etan Bilboko Bira kulturgunean. Loraldia.

Mar
12
19
Idurre Eskisabel Larrañaga Goseak janak liburuari buruz arituko da martxoaren 12an (astearte) 18:30ean Lazkaoko Gerrikon.

Mar
07
19
Idurre Eskisabelek Goseak janak liburuko poemak izango ditu aipagai, Amagoia Gurrutxaga eta Irati Agirreazkuenagak lagunduta martxoaren 7an (osteguna) 19:30ean Bilboko Bira kulturgunean.

Mar
06
19
Katixa Agirreren Amek ez dute hartuko dute berbagai martxoaren 6an (asteazkena) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.