Abe
20
19
Bost narrazio berrirekin dator hil honetan ipuina.eus egitasmoa. Margarita Unzalurena da antzinakoena, Txindokiko Marie, 1925ekoa. Herri literaturatik hartutako gaia narrazio aberats bihurtu zuen durangarrak. 1930ean Daniel Garbizuk estanpa umoretsu bat ondu zuen, Ehizera, goiz joan , emakume alargunez eta mutilzaharrez, kostunbrismoa deritzan sailekoa. Guda ipuinak (1937) Juan Abando Erletxue kazetariak gerrako giro ilunean jasotako barregarrikeria laburra da. 1982koa da Itxaro Bordaren Metropolis, Maiatz aldizkarian argitaratu zuen narrazio sortako bat, hiriburu handiko metro bero eta burrunbatsuan herriminez bete bidaiariaren pentsamendua. Eta Hasier Etxeberriaren 1997ko narrazioa, Ipuin postmoderno bat egin diot neure buruari, tituluan adierazten zaigun ironiaz eta autotrufaz eraikitako barne bakarrizketa.
Abe
19
19
Kirmen Uribe eta lagunak 17 segundo poesia errezitala eskaintzen arituko dira abenduaren 19an (osteguna) 19:30ean Donostiako Antzoki zaharrean.

Abe
19
19
Angel Erroren Lerro etena hizpide hartuta arituko dira abenduaren 19an (osteguna) 19:30ean Gasteizko Irakurle klubean
Abe
19
19
Miren Agur Meabe Hezurren erreturari buruz berbetan egongo da abenduaren 19an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Abe
19
19
Uxue Alberdiren Jenisjoplin nobelari buruz hizketan arituko dira abenduaren 19an (osteguna) 19:00etan Sarrigurengo irakurle taldean.

Abe
19
19
Xabier Gantzarainekin Zuloa liburuari buruz solas egingo dute abenduaren 19an (osteguna) 18:30ean Getariako liburutegian.
Abe
18
19
Kirmen Uribe eta lagunak 17 segundo poesia errezitala eskaintzen arituko dira abenduaren 18an (asteazkena) 19:30ean Bilboko Kafe Antzokian.

Abe
18
19
Miren Amuriza Basa nobelari buruz arituko da berbetan abenduaren 18an (asteazkena) 19:00etan Tolosako kultur etxean. Ostean elkarrekin afaltzera joango dira Galtzaundi Irakurle klubekoak.
Abe
18
19
Uxue Alberdiren Jenisjoplin nobelari buruz hizketan arituko dira abenduaren 18an (asteazkena) 19:00etan Barañaingo irakurle taldean.

Abe
17
19
Aurpegirik gabeko hiltzaileak, Henning Mankellen eleberriaz egingo dute solasaldia abenduaren 17an (asteartea), iluntzeko 20:00etan, Oiartzungo Udal Liburutegian.
Abe
17
19
Ngugi wa Thiong’o idazlearen Negarrik ez haurra hizpide izanen dute abenduaren 17an (asteartea) 18:30ean Antsoaingo irakurle taldean.
Abe
16
19
Patxi Iturregiren Ur biren artean ipuin liburuaren gainean berba egiteko elkartuko dira abenduaren 16an (astelehena) 19:30ean Laudioko Udal Liburutegian.
Abe
14
19
Kepa Altonagak hitzaldia eskainiko du Jean Etxepare idazleari buruz abenduaren 14an (larunbatarekin) goizeko 10:30ean Irisarriko mediatekan. Etxepare Aldudeko medikua.
Abe
13
19
Miren Amurizaren Basa hartuko dute berbagai abenduaren 13an (ostirala) 18:00etan Durangoko Andragunean.
Abe
12
19
Egunotan burutu da Joxe Azurmendi Kongresua, idazle eta pentsalari zegamarrari egindako omenaldia, eta hark zabaldutako ildoetan eta aztertutako gaietan sakontzeko enkontrua. Jardunaldi hauen karietara, aproposa da gogoratzea online daudela haren Hitz berdeak poemarioa, eta XX. mendeko Poesia Kaiera, non Azurmendiren obra poetikoa, erreferentziala dudarik gabe, dasta daitekeen. Hainbat alor jorratua da bere pentsamendu-lanetan, eta Susa argitaletxearekin Schopenhauer, Nietzsche eta Spengler Jon Miranderen pentsamendua argitaratu zuen 1989an, orain hemen osorik dakarguna. Aginako zero bat baino gehiago izan dadin gurea.