Mar 27 20

Eduard Limonoven bi poema

Eduard Veniaminovitx Savenko, Eduard Limonov gisa ezaguna 1943ko otsailaren 22an jaio zen Djerjinsk-en (SESB) eta 2020ko martxoaren 17an hil berri da Moskun (Errusiar Federazioa). Gaizkilea izan zen Kharkiven (Ukrainan) gaztetan, poeta Moskun (1966-1974) eta eskale eta morroi New Yorken (1974-1980). AEBetan SWP alderdi troskistako kideen gertukoa izan zen eta bere egunerokoan oinarrituta idatzi zuen Morroi baten istorioa eleberria. Idazle gisa Parisen (1980-1991) egin zen ezagun. Berdin argitaratu zuen L’Humanité egunkari komunistan, Le Choc du mois nazionalistan eta, bereziki, L’Idiot international gorri-arrean. Azken honetan hasi zen Philippe Sollers, Marc-Édouard Nabe eta Thierry Ardison bezalakoekin harremanetan. Fanzineetan idatzi zuen, panfletoak egin zituen eta punk kulturari lotuta egon zen. Aleksandr Duginekin batera Alderdi Nazional Boltxebikea sortu zuen 1991n eta 2001 eta 2013 artean sarritan atxilotu zuten eta kartzelaratu. Putinen kontrako oposizioko kide nabarmenetako bat, idazlea izan zen: 50 liburutik gora argitaratu zituen. Hona hemen, haren heriotza kari, Hedoi Etxartek itzulitako poema bi.

Mar 27 20

Miren eta erromantizismoa Iruñeko Zaldiko Maldikon (bertan behera)

Ramon Saizarbitoria idazlearen Miren eta erromantizismoa solasgai izanen dute martxoaren 27an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon.

BERTAN BEHERA

Mar 27 20

Antzerkiaren Nazioarteko eguna

Antzerkiaren Nazioarteko eguna ospatzen dugu urtero martxoaren 27an. Urtero, munduko antzerkigile batek manifestu bat idazten du egun honetarako. Sarritan, manifestua euskaratu eta gurean ere irakurri egiten da antzerkiaren inguruko mezu hori, aurten balkoitik balkoira egin beharko dugu, ziurrenik, antzerki areto guztiak itxita daude eta.
Eta aurten ere, Pakistango Shahid Nadeem antzerkilaria eta giza eskubideen aldeko aktibistak idatzi du eta guk ere sarean hedatu gura izan dugu euskarara ekarrita.

(gehiago…)

Mar 25 20

Txipiroiak bere beltzean Iruñeko Karrikirin (bertan behera)

Rafa Egiguren Txipiroiak bere beltzean aurkezten arituko da martxoaren 25ean (asteazkena) 19:30ean Iruñeko Karrikirin.

BERTAN BEHERA

Mar 19 20

Gata Cattanaren poemak

26 urte zituela hil zen Ana Isabel Garcia Llorente, Gata Cattana. Artista, rap kantaria, poeta… Mezu feminista eta politikoz hornitutako kantuak, protesta kantuak, dira andaluziarrarenak, eta umorez eta sarkasmoz –ukitu klasikoz— onduak poemak. Gotzon Barandiaranek itzuli dizkigu lau, hemen dituzu.

Mar 18 20

Miñan Oiartzunen (bertan behera)

Amets Arzallus Miñan liburuari buruz solasean egongo da martxoaren 18an (asteazkena) 18:00etan Oiartzunen.

BERTAN BEHERA

Mar 18 20

Miñan Amets Arzallus eta Ibrahima Balde

Miñan argitaratu eta hiru hilabete geroago, Amets Arzallusek Ibrahima Balderengana Madrilera egindako bisita bat du oinarri ikus-entzunezko honek. Ibrahima Balderen egunerokoa azaldu eta, bide batez, liburuaren nondik norakoez, ahozko literaturaz eta migranteen aferaz hausnartzen da bertan.

Kulturaz kooperatibak Dinamoa sormen gunean ekoiztu du DAPA bideo sorta.

Mar 17 20

Miñan Lasarten (Bertan behera)

Amets Arzallus Miñan liburuari buruz solasean egongo da martxoaren 17an (asteartea) 18:30ean Lasarteko irakurle taldean.

BERTAN BEHERA

Mar 12 20

Iraganeko izterrak Bilboko Biran

Gorka Salces Iraganeko izterrak bere poesia liburuari buruz solasean arituko da martxoaren 12an (osteguna) 19:30etan Bilboko Biran.

Mar 12 20

Pentaedroa Txema Garcia-Viana

Txema Garcia-Viana eta Felipe Juaristiren arteko solasaldian Pentaedroa liburua aurkeztuko dute martxoaren 12an (osteguna) 19:00etan Donostiako Elkar liburudendan.

Mar 12 20

1.362 kilometro euri Basaurin

Garazi Goiaren eta Goizalde Landabasoren 1.362 kilometro euri liburuari buruz arituko dira martxoaren 12an (osteguna) 18:45ean Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.

Mar 12 20

Moskito Igor Estankona

Igor Estankonak Moskito liburu berria aurkeztuko du martxoaren 12an (osteguna) 11:00etan Donostiako liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.

Mar 11 20

Bi emakume, bi begirada Nafarroako liburutegian

Nerea Balda eta Garazi Arrula, Bi idazle, bi begirada Inma Erreak elkarrizketaturik martxoaren 11n (asteazkena) 19:00etan Nafarroako Liburutegi Nagusian, Iruñean.

Mar 11 20

Igor Estankonaren poema liburu berria

Moskito Igor Estankonaren bosgarren poema liburua da, azkenekotik hamaika urte igaro ondoren argitaratutakoa. Bizitzaren bideak bezain zabala eta ustekabekoa, Moskito aitatasunaz ari da, bikoteaz, nazioaz, heriotzaz. Agerpen eta desagerpenean, adierazte eta ezkutatzean oinarritzen den unibertsoa da berea, lanbroak ezkutatutako poesia, hainbat irakurketarako aukera iradokitzen duena. Estankonak badaki zinikoa izaten, baina badaki esperantzari eta poesiaren edertasunari eusten ere. Osorik eskaintzen dizugu sarean.

Mar 10 20

Aldibereko Donostian

Ingeborg Bachmann-en Aldibereko narrazio lana hartuko dute hizpide martxoaren 10ean (asteartea) 19:30ean Donostiako udal liburutegiko sotoan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak