Urr 08 20
Aitaren etxea Erandion
Karmele Jaio Aitaren etxea liburuari buruz berbetan arituko da urriaren 8an (osteguna) 19:00etan Erandion, Altzagako merkatu zaharrean.
Urr 08 20
Karmele Jaio Aitaren etxea liburuari buruz berbetan arituko da urriaren 8an (osteguna) 19:00etan Erandion, Altzagako merkatu zaharrean.
Urr 08 20
Joanes Urkixok Orratza eta kaltea nobela aurkeztuko du urriaren 8an (osteguna) 10:30ean sarean. Argitaletxea: Elkar.
Urr 07 20
Mikel Sotoren Suak pizten direnean poema liburuan oinarrituta errezitaldia egingo dute urriaren 7an (asteazkena) 19:03ean Bilboko Itsasmuseoan. Edorta Jimenez, Ane Zabala, Irati Jimenez, Galder Perez eta Mikel Soto. Loraldia.
Urr 06 20
Maddi Ane Txoperenaren Ene baitan bizi da liburuari buruz arituko dira urriaren 6an (asteartea) 19:30ean Donostiako udal liburutegiko San Jeronimo aretoan. Gidatzailea: Iñigo Aranbarri. Donostia Kultura.
Urr 06 20
Alfontso Gartziandiaren Itsu kolpeka liburua berbagai hartuko dute urriaren 6an (asteartea) 19:00etan Eibarko Juan San Martin liburutegian.
Urr 05 20
Amets Arzallus Miñan liburuari buruz solasean egongo da urriaren 5ean (astelehena) 19:00etan Donostiako Ikasbide kultur elkarteko irakurle taldearekin. Gidaria: Edu Zabala. .

Urr 05 20
Alaine Agirreren Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama liburuari buruz arituko dira urriaren 5ean (astelehena) 18:00etan Aramaioko liburutegian.
Urr 02 20
Miren Agur Meabe Nola gorde errautsa kolkoan eztulik egin gabe errezitatzen arituko da urriaren 2an (ostirala) 19:30ean Hernaniko Biteri kultur etxean.
Gidoia: Eneritz Artetxe; Irudiak: Aitor Gametxo; Musika: Amorante. Testuak: Miren Agur Meabe
Ira 30 20
Leire Bilbaok Etxeko urak poema liburu berria aurkeztuko du irailaren 30ean (asteazkena) 11:00etan Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa literatura.

Ira 30 20
“Horrek etxeko urak dauzka” esaten da Ondarroan etxetik edan duela esateko, etxeko izaera dakarrela. Bada beraz iturburu bat. Amatasunetik idatzitako liburu bat bainoago, leku batetik idatzitako liburua baita Leire Bilbaoren poema bilduma berria, amatasunetik. Urak botaz hasten da, umearen eta amaren erditzearekin; listua eta hizkuntza datoz gero, kolektibotasunaren marea, eta harraska inguruko domestikotasuna. Liburua ez dago amatasun idiliko batetik idatzita, ezta amatasunaren ukaziotik ere. Badira pozak eta minak, badago samurtasuna eta ama izatearen pisua, disidente izateko nahia eta ordena soziala mantentzearen arduraduna izatearen kontzientzia, dena alde batera botatzeko gogoa eta norbere ama ulertzeko saiakera. Osorik irakur dezakezue Etxeko urak sarean.

Ira 29 20
Mikel Sotok plazaratu berri duen Suak pizten direnean poema liburuan oinarrituta errezitaldia egigno dute irailaren 29an (asteartea) 19:00etan Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean. Petti, Oier Guillan, Edorta Jimenez, Ane Zabala, Irati Jimenez eta Mikel Soto.
Ira 26 20
Iñigo Astiz eta Mikel Ayerbek HÖGEITAVAT mendeko emanaldi poetikoa egingo dute irailaren 26an (larunbata) 20:00etan Bilboko Itsasmuseoan. Loraldia.
Ira 26 20
Oier Guillan idazleak VHS liburu berria aurkeztuko du irailaren 26an (larunbata) 18:00etan Literaturian.

Ira 26 20
Igor Estankonak Moskito liburu berria aurkeztuko du irailaren 26an (larunbata) 15:45ean Literaturian.

Ira 26 20
Julen Belamunok Hotz industriala liburua aurkeztuko du irailaren 26an (larunbata) 15:00etan Literaturian.
