Mar 27 22

Hatsaren poesia Senperen

Urtero bezala Hatsaren poesia bilduma aurkeztuko martxoaren 27an (igandea) 12:00etan Senpereko Larraldean.

Mar 27 22

Antzerkiaren Nazioarteko Eguna

Antzerkiaren Nazioarteko eguna ospatzen dugu urtero martxoaren 27an. Urtero, munduko antzerkigile batek manifestu bat idazten du egun honetarako. Sarritan, manifestua euskaratu eta gurean ere irakurri egiten da antzerkiaren inguruko mezu hori, aurten ere batean eta bestean manifestuaren irakurketa egingo da.

Antzerkiaren Nazioarteko eguneko mezua

– 2022ko martxoaren 27a, Peter Sellarsek idatzia (Ameriketako Estatu Batuak)

(gehiago…)

Mar 25 22

Katixa Agirre Amek ez dute Maeztun

Katixa Agirrerekin Amek ez dute bere liburua izango dute mintzagai martxoaren 25ean (ostirala) 19:00etan Maeztun, udaletxeko 3. solairuan. Korrika kulturala.

Mar 25 22

Amets Arzallus Miñan Bilbon

Amets Arzallus, Ibrahima Balderekin idatzitako Miñan liburuari buruz solasean arituko da martxoaren 25ean (ostirala) 18:00etan Bilbon, Santutxuko Labore ekonomatoan.

Mar 24 22

Eider Rodriguez Eraikuntzarako materiala Agurainen

Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala nobelari buruz arituko dira martxoaren 24an (osteguna) 20:00etan Aguraingo Jai Alai tabernan.

Mar 24 22

Itziar Ugarte Gu gabe ere Erandion

Itziar Ugarterekin Gu gabe ere poema liburuari buruz artikuko dira martxoaren 24an (osteguna) 19:00etan Erandioko irakurle taldean.

Mar 24 22

Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa Zarautzen

Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa nobelari buruz solas egingo dute martxoaren 24an (osteguna) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

Mar 24 22

Virginie Despentes King kong teoriaz Eskoriatzan

Virginie Despentesen King Kong teoriaz mintzatuko dira martxoaren 24an (osteguna) 18:00etan Eskoriatzako Kultur etxean

Mar 24 22

Aritz Gorrotxategi Uda betea

Aritz Gorrotxategik Uda betea poema liburua aurkeztuko du martxoaren 24an (osteguna) 12:00etan Donostiako udal liburutegi nagusiko Mandas dukearen aretoan. Argitaletxea: Elkar.

Mar 23 22

Mikel Antza Arroz urez Sarrigurenen

Mikel Antza Arroz urez liburuari buruz hizketan arituko da martxoaren 23an (asteazkena) 19:00etan Sarrigurengo Oihanburu salan. Gidaria: Nerea Balda.

Mar 23 22

Walt Whitman Belar Ostoak Loraldian

Amaia Lasa idazleak Walt Whitmanen poemak errezitatuko ditu Belar ostoak saio berezian martxoaren 23an (asteazkena) 19:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian. Loraldia.

Mar 23 22

Mari Luz Estebanen Andre zaharraren manifestua Eibarren

Mari Luz Esteban idazlearekin Andre zaharraren manifestua poema liburuaren aurkezpena eta solasaldia egingo dute  martxoaren 23an (asteakena) 18:30ean Eibarren Portalekoan.

Mar 22 22

Maribel Aiertza Ezer ez da dirudiena Bilboko Loraldian

Maribel Aiertzak Ezer ez da dirudiena liburua aurkeztuko du martxoaren 22an (asteartea) 19:00etan Bilboko Elkar liburudendan -Poza lizentziatua kalekoan- Loraldiaren egitarauaren barruan.

Mar 22 22

Katixa Agirre Amek ez dute Aurizberrin

Katixa Agirreren Amek ez dute bere liburua izango dute mintzagi martxoaren 22an (asteartea) 18:30ean Aurizberriko liburutegian.

Mar 21 22

Castillo Suarez Elurra elurraren gainean Iruñean

Castillo Suarezek Elurra elurraren gainean aurkeztu eta errezitatuko du Fernando Reyrekin batera  martxoaren 21ean (astelehena) 19:30ean Iruñeko Karrikiri elkartean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak