Ira 10 22
Poesia eguna Oiartzunen
Poesia eguna ospatuko dute irailaren 10ean (larunbata) 11:00etatik aurrera Oiartzungo bidegorrian.

Ira 10 22
Poesia eguna ospatuko dute irailaren 10ean (larunbata) 11:00etatik aurrera Oiartzungo bidegorrian.

Ira 08 22
Joseba Sarrionandia eta Ines Osinaga berbak eta kantuak uztartzen arituko dira Olatu arteko txalupa arraroa ikuskizunarekin irailaren 8an (osteguna) 19:00etan Donostiako Victoria Eugenia klubean. Poesia orduak.
Ira 08 22
Katixa Agirrek Berriz zentauro nobela aurkeztuko du irailaren 8an (osteguna) 11:00etan Bilboko Pozas kaleko Elkar liburudendan. Argitaletxea: Elkar.

Ira 08 22
Nerea Ibarzabal Salegiren nobela berria da Bar Gloria.
Egunaren zurrunbiloa noiz apalduko daude Ana, Rakel eta Migel, patxaran gozotan hirurei eusten dien sarea ehuntzen segitzeko. Idi buru bat dute zelatan —gorputz gaixo baten itzala ilunpean—, eta distantzia gutxira dute Paradise, desira ukatuen dantzaleku, gela erreserbatu eta moketazko hormekin; eta baita hiria ere, lagunarte berri, arrotz denaren aire urduri eta modernitatearen lokalizazioekin.
Ira 07 22
Castillo Suarez idazleak, Juantxo Zeberio musikariaren laguntzaz Alaska poema errezitaldia egingo du irailaren 7an (asteazkena) 19:00etan Donostiako Victoria Eugeniako klubean. Poesia orduak.
Ira 05 22
Jose Luis Otamendik Landura poema liburu berria aurkeztuko du irailaren 5ean (astelehena) 11:00etan Donostiako Pandora tabernan. Argitaletxea: Susa.

Ira 04 22
Itziar Ugarte idazleak, Mikele Landa zinegilearekin Gu gabe ere liburuko poemak errezitatuko ditu irudiz lagunduta irailaren 4an (igandea) 18:00etan Zestoako Arroa Beheko Elkargunean.

Ira 03 22
Ines Bengoa narratzaileak Iosu Lizarraga musikariak lagundurik Ogi erdia eta liburu bat helduentzako ipuin kontaketa egingo dute irailaren 3an (larunbata) 20:00etan Urraul Goitiko Ardanatz herrian, Legin elkartean.

Ira 02 22
Joseba Sarrionandia eta Ines Osinaga berbak eta kantuak uztartzen arituko dira Olatu arteko txalupa arraroa ikuskizunarekin irailaren 2an (ostirala) 20:30ean Lizoaingo Elizar kultur gunean.

Ira 02 22
Euria egiten bizi, euria egiten bizi. Landura izatearen lokatzetan arakatzen du Jose Luis Otamendiren poemategi berriak. Mundu zahar baten amiltzea haztatzen du poetak eta behin asmatutako etorkizun puskez eta bizi duen sasoiaz itaundu; noren alde ari den jendea lanean non, zerk egiten duen jendea herri, aspaldiko hitzetatik zeinek balio duen elkar ferekatzeko gaur. Gauza txikien uxarrean dabil —ahoan gerezi hezur bat—, samurtasunaren azal gordinez. Astelehenean -irailak 5- aurkeztuko dugu, Donostiako Pandora tabernan, goizeko 11etan, eta osorik irakur dezakezue gaurtik aurrera sarean.

Abu 27 22
Edorta Jimenez idazlea Eskozian burutuko den Transcending borders jaialdira gonbidatu dute, eta datorren abuztuaren 27an (larunbata) 11:15ean euskal literatura eta armiarma.eus ataria izango ditu hizpide Eskoziako Peebles herrian emango duen hitzaldian
Abu 25 22
Edorta Jimenez idazlea Eskozian burutuko den Transcending borders jaialdira gonbidatu dute, eta datorren abuztuaren 27an (larunbata) euskal literatura eta armiarma.eus ataria izango ditu hizpide Eskoziako Peebles herrian emango duen hitzaldian. Jaialdian, ibilbide poetiko bat ere egingo du Edorta Jimenezek bertako idazle eta literaturzaleekin, eta Mixel Ducau eta Caroline Philips musikariek kantu emanaldia eskainiko dute. Hipotesi demokratikoa Thomas Lacoste zuzendariaren filma ikusteko parada ere izango dute Transcending borders jaialdian.
Edorta Jimenez https://t.co/wQ55Trxfsr eta https://t.co/UCNw66LnY0 atariak aurkezten Eskoziako Transcending borders jaialdian. https://t.co/AXeQ16KGYW pic.twitter.com/OKlbkbX2QQ
— ARMiARMA.eus (@armiarma) August 27, 2022
Abu 22 22
Duela 80 urte, 1942ko abuztuaren 22an hil zen Alice Duer. Eleberriak, poesia, gidoiak, idazle oparoa izan zen Duer, eta idazle erreferentziazkoa, XX. mende hasierako gizartean ideia progresistek blaitutako lanak eman zituena argitara. Feminismoaren aldezle publikoa, sufragismoaren alde jardun zuen eta Are The Women People? poema-sorta, The New York Tribune aldizkarian emanak, entzute handikoa izan zen. Duerren zenbait eleberri eta istorio pantailaratu ziren, zuzendari entzutetsuak tarteko, eta berak ere parte hartu zuen zinema eremuan hainbat gidoi idazten. Bi mundu gerren artean garatzen den istorio bat da Itsas-malda zuriak (The White Cliffs, 1940), AEBak eta Erresuma Batuaren artean gertatzen dena, bertso moldean idatzitako narrazioa. Emakume bati gerrak ezarritako patua kantagai duena, lurralde biotan itzelezko arrakasta izan zuen. Euskarara ekarri zuen Maritxu Urretak 1998an. Itzultzaile donostiarra, Zeruko Argia-n plazaratu zituen bere idatziak, eta antzezlan batzuk ere euskaratu zituen. Eta, esan bezala, baita Itsas-malda zuriak ere, 1998an EIZIEk Itzulpen Antologia IIn bildu zuena, eta guk orain hemen dakarguna.
Abu 19 22
Kepa Iribarren 72 ordu nobelari buruz arituko dira abuztuaren 19an (barikua) 19:30ean Eako Eskolondon.
Abu 14 22
1937ko abuztuaren 14an iritsi zen Magadanera Varlam Xalamov, Siberiako ekialdeko portu-hirira, preso iritsi ere, Stalinen erregimenak Kolymako atxilotze eremuetara zigortua, “jarduera troskista kontrairaultzaileengatik” . 14 urte egin zituen preso. Lehenago ere 4 urtez egona zen, Uraletan. Gulag sistemari biziraun zion Xalamovek, eta bere esperientzia Kolymako kontakizunak bilduma mardulean jaso, non errelato laburretan, maisutasunez erakusten den eremuotako bizimodua. Stlanika narrazioa ekarri du errusieratik euskarara Aroa Uhartek, gaur eskaintzen dizueguna.