Ira 22 22
Joseba Sarrionandia Munduari bira eman zion untzia Baionan
Joseba Sarrionandiak Munduari bira eman zion untzia aurkeztuko du irailaren 22an (osteguna) 18:00etan Baionako Euskal Museoan. Antolatzailea: Maiatz.
Ira 22 22
Joseba Sarrionandiak Munduari bira eman zion untzia aurkeztuko du irailaren 22an (osteguna) 18:00etan Baionako Euskal Museoan. Antolatzailea: Maiatz.
Ira 22 22
Alice Munro idazlearen Hartza mendi gainera igo zen ipuina hartuko dute hizpide irailaren 22an (osteguna) 18:30ean Getariako irakurle taldean. Gidaria: Uxue Alberdi.
Ira 21 22
Jon Benito eta Sustrai Colina Lagun minak liburuari buruz solasean arituko dira irailaren 21ean (asteazkena) 19:00etan Iruñeko Laban.
Ira 20 22
Gorka Arresek zuzendutako Liburuaren arbola erakusketa abiatuko da irailaren 20an (asteartea) urriaren 11ra bitarte (asteartea) Portugaleteko Gazte gelan. Antolatzailea: Euskararen Etxea.

Ira 17 22
Henry David Thoreau Walden irakurtzen arituko dira Hernaniko Kale irakurketako kideak irailaren 17an (larunbata) 18:00etan Alkizako Ur maran.

Ira 17 22
Saseta, Monzon eta Gudarien eginak poesia eta kantu emanaldiaren lehen agerpena egingo dute irailaren 17an (larunbata) 11:30ean Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean.

Ira 16 22
Katixa Agirrek Berriz zentauro nobelaren aurkezpen jaia antolatu du irailaren 16an (ostirala) 19:00etan Bilboko Bira tabernan.

Ira 16 22
Narratiba galegoari berritasuna eman ziola Parranda (A esmorga, 1959) liburuak, hura modernosmoari begira jarriz, hala diote kritikariek. 1897ko irailaren 14an, duela 125 urte, jaio zen Eduardo Blanco Amor, idazle galego ezinbestekoa. Espainiako gerra bitartean poesía idatzitakoa, narratiba eta, batez ere, antzerkia landu zituen ondorenean. Bizitzaren garratza erakusten du Parranda eleberriak, testu heterodoxo eta ausart batean. Igela argitaletxeak 2015ean plazaratu zuen, Ramon Etxezarretaren itzulpenean. Hona liburuaren pasarteak, nobelan barneratzeko gonbit gisa.
Ira 15 22
Anton Txekhov idazlearen 31 ipuin liburua euskaratu du Iker Sancho Insaustik eta datorren irailaren 15an (osteguna) 19:00etan hizpide hartuko dute Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.
Ira 15 22
Leslie Feinberg idazlearen Mari-mutil handi baten bluesa izango dute hizketagai irailaren 15ean (osteguna) 18:00etan Aretxabaletako Kultur etxean.
Ira 13 22
Alice Munro idazlearen Hartza mendi gainera igo zen ipuina hartuko dute hizpide irailaren 13an (asteartea) 18:00etan Zumaiako irakurle taldean. Gidaria: Uxue Alberdi.
Ira 13 22
Nerea Ibarzabal Salegik Bar Gloria nobela berria aurkeztuko du irailaren 13an (asteartea) goizeko 11etan Donostiako udal liburutegiko Mandas dukearen aretoan. Argitaletxea: Susa literatura.

Ira 12 22
Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala nobelari buruz berba egingo dute irailaren 12an (astelehena) 19:00etan Lekeitioko Galarrena elkartean.
Gidaria: Mikel Antza.

Ira 12 22
Iban Zalduak Ipuina engainua da liburu berria aurkeztuko du irailaren 12an (astelehena) 11:00etan Donostiako udal liburutegian, Mandas dukearen aretoan. Argitaletxea: Elkar.
Ira 11 22
Antton Lukuk idatzitako Antso Azkarra edo Miramamolinen esmeralda jokatuko dute Peio Berteretxeren zuzendaritzapean Makeako herritarrek irailaren 11an (igandea) 18:00etan Iruñeko Santa Ana plazan.
