Urr 21 22
Nerea Ibarzabal Bar Gloria Ean
Nerea Ibarzabal Salegiren Bar Gloria nobela berriari buruz berba egingo dute urriaren 21ean (barikua) 19:00etan Eako Eskolondon.

Urr 21 22
Nerea Ibarzabal Salegiren Bar Gloria nobela berriari buruz berba egingo dute urriaren 21ean (barikua) 19:00etan Eako Eskolondon.

Urr 21 22
Bere gizaldiko poeta errusiarretan gailenetako bat izan zen Anna Akhmatova. Zenbait adituk akmeismo izeneko mugimendu literarioan sailkatu izan dute; ordura arteko sinbolismoaren kontrakarrean, poesia lurtarragoa egin nahi zuten akmeistek, hitzaren artisautzat jota beren burua, eta Akhmatovak ere hizkera poetiko konkretua eta gardena hautatu zuen. Ohiko samarra den gisan, amodio-desamodioez eta intimotzat jo ohi diren beste gai batzuez idatziz urratu zuen bidea. Ordea, San Petersburgoko Tsarskoie Selo aristokrata-auzoan pasatutako gaztaro pindartsuaren eta hasierako arrakastaren ondoren, errotik aldatu zitzaion bizimodua Urriko Iraultzaren ostean, eta beste zidor batzuk hartu zituen halabeharrez haren poesiak ere. Hein handi batean, heriotza, pairamendua, memoria eta dolua gailendu zitzaizkion maitasunaren gai ardatzari. Edukiari ez ezik formari ere erreparatuta, Josu Landak egina da itzulpena Munduko Poesia Kaierak bildumako ale berri honetan, online hemen irakur dezakezuna.

Urr 20 22
Joseba Sarrionandiaren Lagun izoztua nobelaren irakurraldia egingo dute urriaren 20an (osteguna) 20:30ean Frankfurteko liburu azokaren karietara antolatu den Beyond Spain herrien azoka eta egitarau alternatiboan.
Urr 20 22
Alberto Barandiaran idazlearen Gurea falangista zen saiakera lanari buruz arituko dira berbetan urriaren 20an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Urr 20 22
Gorka Arresek atondutako Liburuaren arbola erakusketa urriaren 20tik (osteguna) azaroaren 10ra bitarte egongo da ikusgai Ondarroako Kofradia zaharrean. Antolatzailea: Euskararen Etxea. Literatur Amuak.

Urr 20 22
Gorka Arresek Liburuaren arbola erakusketaren karietara, Mundua aldatu duen lehen objektu industriala hitzaldia egingo du urriaren 20an (osteguna) 19:00etan Ondarroako Kofradia zaharrean.

Urr 20 22
Edna O’Brien idazlearen Landa aldeko neskak liburuari buruz arituko dira urriaren 20an (osteguna) 18:00etan Alegiakoa irakurle taldean. Gidaria: Amaia Goikoetxea.
Urr 20 22
Lehen poema liburuetan herri tradiziotik edan zuen Federico Garcia Lorcak: sehaska kantek, koplek eta jolas kantek poesia biluzi, soildu eta estilizatu bat inspiratu zioten, eta erromantzeek gai tragikoak lantzeko bidea eman. Andaluzia, ijitoak, hango folklorea… gai unibertsalei buruz hitz egin zuen tokian tokiko osagai kultural oso bereizgarrien bitartez. 1929-30ean New Yorken lehenik eta Kuban gero eginiko egonaldiek arrasto eraldatzailea utzi zuten Lorcaren poesian. Muturreko metaforen pilaketek surrealismoranzko luizia sorraraziko dute: irudiaren eta adieraziaren arteko distantzia ikaragarri handituko da, eta ordura arte olibondoek, ilargiak eta sutegiek osatutako sinbolo finkoen paisaia krokodiloek, amiantoak eta intsektuen antena herdoilduek beteko dute orain. Horiek denak jasotzeko moduko antología bildu eta euskaratu du Juan Luis Zabalak, eta Munduko Poesia Kaierak bildumara ekarri izandako bizitzak, eta heriotzak, literaturaz gaindi bestelako dimentsioa eman zien poeta. Hona osorik kaiera.

Urr 19 22
Oskar Gazteluk Heriotzari aurrez aurre begira saiakera aurkeztuko du urriaren 19an (asteazkena) 19:00etan Amorebieta Etxanoko liburutegian.

Urr 18 22
Iñigo Ibarrak Mikel Petrirena musikariaren laguntzarekin Ostadar 7310 liburua aurkeztuko du urriaren 18an (asteartea) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.
Urr 18 22
Alex Gurrutxagak Txori Kantazale: Xabier Leteren ildoan izeneko emanaldia eskainiko du urriaren 18an (asteartea) 19:30ean Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.
Urr 18 22
Joseba Sarrionandiaren Bizitzea ez al da oso arriskutsua? saiakerari buruz berbetan ibiliko dira urriaren 18an (asteartea) 18:30ean Lasarteko irakurle taldean.
Urr 18 22
Fito Rodriguezek Enaren esanak saiakera poetikoa aurkeztuko du urriaren 18an (asteartea) 12: 00etan Donostiako Udal liburutegiko Mandas dukearen aretoan. Argitaletxea: Dakit.
Urr 18 22
Ruben Ruizek bere lehen liburua Beti mugan aurkeztuko du urriaren 18an (asteartea) 11:00etan Donostiako Elkar liburudendan. Argitaletxea: Elkar.

Urr 16 22
IbonRG musikariak Mikel Laboaren Kiromantzidxa lekeitioitik abiatuta Paul Verlain, Horazio, Marguerite Duras eta Ingeborg Bachmann idazleen poemak musikatuko ditu urriaren 16an (igandea) 19:00etan Donostiako Tabakaleran.
