Aza
15
05
Lurrak eman dezakeen lekurik aberatsenetako batean jaio eta ia ezin bizi. Zapaldua, iraindua, kutsatua: Saro-Wiwa (Nigeria, 1941-1995) idazlearen patua. Petrolio konpainien kutsadura eta genozidioa salatu zituen. Lehendabizi idatziz, gero idazteari utzi eta gizarte mugimenduetatik. “Afrikan idazleak ezin ditu artea eta sinesmen politikoak banandu”, semeak berari buruz esana. Euskal Pen Klubak antolatuta, Saro-Wiwaren omenezko ekitaldia egin berri da Bilbon.
Aza
08
05
A pedir de boca izena du Jose Manuel Fajardoren (Granada, Espainia, 1958) liburu berriak. Abokatu ikasketak egiten hasi zen. Kazetari lanean hasteko utzi zituen ikasketak eta nobelak idazteko utzi zuen kazetari ofizioa geroago. Bere lehen nobelak, Carta al fin del mundo-k, kritikaren eta irakurleen artean harrera ezin hobea izan zuen. Harrera horrek hainbat hizkuntzatara itzulia izateko aukera eman zion. Gero etorri ziren El converso, Una belleza convulsa eta Vidas exageradas.
Aza
01
05
Tonino Benacquista kultuzko idazle frantziarrak salatari bati buruzko “Malavita” komedia beltzeko liburua argitaratu du. Beste behin gizartea iraultzen du, hankaz gora jartzen du. Familia bat, beste edozein bezalakoa, Cholong-sur-Avren, Normandian. Paristik datoz. Parisen baino lehenago New Jerseyn bizi ziren. Lehendabiziko urratsak ezkutuan egin nahi dituzte. Gauez sartzen dira etxean, ahalik eta bizimodurik diskretuena egin nahi dute.
Aza
01
05
Pier Paolo Pasolini (1922-1975). Bihar, azaroaren 2a, 30 urte izango dira hil zela. Oraindik ez da argitu nola hil zen. Nork hil zuen eta nola. Pier Paolo Pasolini unibertsitatean hasi zen idazten, friuleraz eta italieraz, botere faxistari aurre eginez. Jo puntuan egon zen beti. Gerra sufritu zuen, eta anaia Guido galdu eta Friuli maitatua utzi, Erromara joateko, Erroman sufritzeko. Baina garai gogorrenetan ere ez zion idazteari utzi. Literatura izan zuen helduleku, eta geroago, baita zinema ere.
Urr
25
05
Hilaren hasieran aurkitu zuten hilik, Parisko bere etxean. Autofikzioa gorengo mailetara jaso zuen Guillaume Dustanek, eta bizipenak estilo hotz batean erakutsi zituen liburuetan. Autobiografia edo autofikzioa: lehen pertsonaren erabilera. Egilea eta protagonista bat eta bera direnean. Guillaume Dustan zen autofikzioa gorengo mailetara jaso zuen egileetarik bat. Urriaren hasieran hil zen. Zehazki zein egunetan hil zen ez dakite ongi. Berri agentziek zabaldu zutenez, urriaren lehen astean aurkitu zuten hilik: xehetasun gehiago ez.
Urr
25
05
Kingsley Amis (1922-1995). Aste honetan betetzen dira hamar urte hil zela. Baleko poema liburu batzuk utzi zituen, zientzia fikzioari eta detektibeei buruzko ikerketa oso interesgarri batzuk… Baina bereziki dozena bat nobela bikain. Ingalaterrako gizartea —Londreskoa bereziki— zorrotz aztertzen zuten nobelak ziren. Garratz eta dibertigarriak aldi berean, etengabeko aldaketan murgildua zegoen Londres baten erradiografiak ziren. Bere seme Martin Amis garratzagoak hartu du suminduen testigua.
Urr
18
05
Mende bat lehen iraultza saiotik. Urria: Iraultzarena, 1917koa. Hainbatek abestu zioten iraultzari orduan. Gero ere ez gutxik. Batzuk ezagunak; Anna Ajmatova, Boris Pasternak, Osip Mandelstam, Marina Tsvietaieva, Vladimir Maiakovski, Sergei Esenin horien artean. Ezezagunak gehiago izan ziren. Asko anonimoak. Iraultzaren, horrek sortutako esperantzaren, Aberri Gudaren kronika egiten saiatuko gara hurrengo lerrootan, poemetan oinarrituta. Gero etorri ziren porrota eta gainbehera.
Urr
11
05
Urriaren 14an 25 urte beteko dira Louis Guilloux hil zela. Frantziako idazle ezezagunenetakoa da, eta I. eta II. Mundu Gerretako testuinguru soziala eta herritarren bizimodua jasotzen da bere liburuetan. Nonbait jaio behar eta Saint-Brieucen jaio zen, urtarrilaren 15ean, XIX. mendea amaitzear zela, 1899an. Izena, aitarena: Louis Guilloux. Aita zapatari artisaua zen. Amak etxean egiten zuen lan. Balzac, Gorki, Tolstoi, Ibsen irakurtzen hasi zen gazterik. Autodidakta zen Guilloux. Bere bidea egiten ari zen, bere kabuz, eskolako morrontzetatik aske. Gizartearen aurka altxatutako idazleak sentitzen zituen hurbilen: Whitman, Thoreau, Jules Valles…
Urr
11
05
Philippe Besson idazlearen (Barbezieux, Frantzia, 1967) hirugarren nobela izan zen L’arriére-saison, Edward Hopperren Nighthawks margolan ezaguneko pertsonaiei istorio bat asmatuz osatutako fikziozko lana. RTL-Lire saria eskuratu zuen. 2001ean kaleratu zuen bere lehen lana, En l’absence des hommes, Emmanuel-Robles saria eskuratuko zuena. Bere bigarren lana, Son Frere, zinemara eraman zuen Patrice Chereau zuzendariak.
Urr
04
05
Anton Txekhovek idazleei eta irakurleei egindako 99 gomendio bildu ditu Piero Brunellok. Ia ehun gomendio idazle handienetako baten eskutik. Aholkuak zertaz: idazteaz eta literaturaz, idazteaz eta bizitzaz, literatura ere bizitza baita. Aholkuak norenak, Anton Txekhovenak (Taganrog, 1860-Badenweiller, 1904). Aholku hauek Sin trama y sin final. 99 consejos para escritores (Alba argitaletxea, Bartzelona) liburuan bildu ditu Piero Brunellok. Txekhovek lagun, idazle eta editoreei idatzitako gutunen txatalekin dago osatuta bilduma labur hau.
Urr
04
05
Vladimir Holan (Praga, 1905-1980). Mende bat jaio zela. Mende laurden hil zela. Kanpako uhartean eman zituen bere bizitzako azken hiru hamarkadak Vladimir Holanek. Laudatua eta debekatua izan zen. Hitzen zentzuaren bila jardun zuen errealitatea giza neurrietara ekartzeko. Hitzen alkimista. Historiaren kontraesanek atxiki zuten, eta isolatu. Baina kontraesana aukera ere izan daiteke. 60ko hamarkadan idatzitako antologiak errebelazio bat izan ziren Txekiako belaunaldi berrientzat.
Uzt
19
05
Ahaztu bat. Gerora Europan, Frantzian bereziki, berreskuratu zutena. Zinemak bizitza eman ziona, baina zinemak hil zuena. Handienetako batzuen filmetako gidoilari —Kubrick eta Peckinpah, besteak beste—, aktore ere bai —Farewell, My Lovelly—, industriak lurperatu zuen. Nouvelle Vagueko zuzendariek berreskuratu zuten gero. Beranduegi ordurako. Zinematik literaturara, aspaldi kaleratutako nobelak hasi dira itzuli eta berrargitaratzen orain.
Uzt
12
05
Musikagile bezala ezagunagoa, idazlea ere izan zen Vinicius de Moraes (1913-1980). Poemak idatzi zituen. Kristautasunaren balioez, eta beste. Heloisaz. Zineman ere jardun zuen, dokumentalak egiten. Zinema kritikan ere bai. Eta kazetari. Bizitza sorkuntzari eman zion. Literaturari, musikari, sorkuntzari. Sorkuntzari bakarrik ez. Amodioari ere bai. Eta bizitzari. Bizitza eman zion bizitzari. Hil zen arte, 1980ko uztailaren 9an. Duela 25 urte.
Uzt
05
05
Arto Paasilinna. Egungo idazle finlandiarrik garrantzitsuena. Arrakastatsuena, emankorrenetakoa. Hogeita hamar liburutik gora idatzi ditu, ia denak nobelak. Hastapenetan bere nobelek harrera eskasa zuten, itzuli, eta atzerrian Gallimard argitaletxea kaleratzen hasi arte. Ordutik hogeitaka hizkuntzatara izan dira itzuliak bere lanak. Komedia ekologikotzat deskribatuak izan dira nobelok. Bere lanik ezagunena Jäniksen vuosi da. 1975ean kaleratu zena, eta gero zinemara eraman zutena.
Eka
28
05
Duela hamar urte hil zen Cioran, gizakiaren alde basatienak laudatu zituen idazle suntsitzailea. Rasinarin (Errumania) jaio zen 1911n. Filosofia ikasi zuen, Bukaresten. Irakaslea izan zen han urte batzuetan, bere haurtzaroko Austrohungariar Inperioko hondarretan, eta gaztaroko Errumania hotz horretan. Parisera joan zen, beka batekin tesia idaztera. Lehen urtean Frantzia zeharkatu zuen bizikletan. Ikusi nahi zuen, bizitza.