Urt
24
06
Danilo Kisen Enciklopedija mrtvih (Hildakoen entziklopedia) kaleratuko dute laster euskaraz, Monika Etxebarriak itzulita. Subotican, Serbia iparraldeko hiri txiki batean, Hungariarekin mugan, jaio zen 1935eko otsaileko egun batez Danilo Kis. Handik, familia Novi Sadera aldatu zen, Voïvodina herrialdeko hiriburura, faxista hungariarrek II. Mundu Gerran judu eta serbiarrak masakratu zituzten hirira. Hor non datorren herio eta gerra Danilo gaztearen begietara lehen aldiz. Irudia gogoan (h)iltzatuta geratzekoa: gorpuak odoletan elur gainean, gorpu horietako asko lagunenak. Hungarian, aitaren familiarenean hartu zuten aterpe gerrak iraun bitartean. Babes bila? Alferrik.
Urt
24
06
Belaunaldi baten, are garai oso baten erreferentzia literarioa izan behar zuen AEBetan. Faulkner osteko idazlerik garrantzitsuena izango omen zen. Hala zioten behintzat. Aldizkarietan idatzi zituen ipuinengatik ezagutzen zuten. Bazebilen legenda bat hogeita bost urtean liburu ikaragarri eder bat idazten zebilela zioena. Liburu hori fintzen ibili zen, 1993an heriotzaren amildegia aurrez aurre ikusi zuen arte. Eta amildegi horretara nola erortzen zen nobelatu zuen beste liburu ederrago batean.
Urt
17
06
Suela bost urte hil zen Gregory Corso, “beat” belaunaldiko poeta onirikoa. Villagen jaio zen, 1930eko martxoaren 26an. Gurasoak jatorri italiarrekoak, nerabeak ziren jaio zenean. Gregory jaio eta urtebetera, ama Italiara itzuli zen, eta aita gazteegia zenez, umezurztegira eraman zuten Gregory. Hamaika urtera arte, umezurztegiz umezurztegi ibili zen. Aitak berriz bere altzoan hartu zuen arte. Hiru hilabetera ihes egin zuen. Aita ezkondu eta berriz bildu ziren. 13 urterekin ihes egin zuen berriz. Ihes egiteko joera hori zela eta, klinika psikiatriko batean sartu zuten gero.
Urt
17
06
Duela hogei urte hil zen, urtarrilaren 9an. Azken urteetan heriotza hartu zuen bere poemetan gai nagusitzat. Heriotza, bizitzari kantatzeko. Bizitza, Pragari (Txekia) abesteko. Pragan bizitzea, hango kaleak eta emakumeak izan ziren beretzat bizitzako ederrena. 1984. urtean Nobel saria eman zioten, baina beretzat ez ezik, belaunaldikide zituen beste idazleentzat ere (Konstantin Biebl, Frantisek Halas edota Vladimir Holan) bazen saria.
Urt
10
06
Grace Paley eta Angela Carter idazle handien ikasle. Columbiako Unibertsitatean literaturako irakasle. New Yorker, Art Forum eta Vanity Fair aldizkarietako kolaboratzaile. Bad-girl heroines deituriko korronteko ordezkari ezagunenetakoa, Next Generation belaunaldikoa. Bortitza eta probokatzailea idatzietan, deprabazio garaikidearen erretratua egiten duela diote kritikoek. Hotz uzten ez duten lanak dira Homesenak. Azkena, Things you should know bizitza modernorako gidaliburua.
Urt
03
06
Ezezagun bezain interesgarria Estoniako literatura. Idazle estoniarren lanak hainbat hizkuntzatara itzuliak izan diren arren, gurean ia ezezagunak izaten jarraitzen dute haietako gehienek. Jaan Kross, Jaan Kaplinski, Emil Tode dira entzutetsuenak. Baina hain ezagunak ez diren gehiago ere badira. Historiaren zamaren eta etorkizunak sortzen duen ilusio eta zalantzen artean idazten dute. Begirada bat Estoniako literaturari, distantziaren begiekin.
Abe
27
05
Ernesto Cardenal idazle nikaraguarrak munduko hainbat tribu eta etniaren adierazpen poetikoak jaso zituen Antologia de la poesia primitiva (Poesia primitiboaren antologia) liburuan. Liburu horretan, idazleak munduan barrena jaso zituen poemak daude; horietako asko idazlea Mexikon, AEBetan eta Europako hainbat herrialdetan bizi izandako garaietan bildutakotakoak dira. Poesia dena izan daitekeela dio Cardenalek.
Abe
20
05
Ipar Amerikako idazlerik garrantzitsuenetako bat. Narrazioaren erritmoak eta tonuak ondoen ezagutzen dituen idazlea. Bere hamaikagarren liburua da aurton kaleratutako Runaway izenekoa. Zortzi ipuin ezberdin, zortzi protagonista ezberdin, zortzi ipuin ia antzeko gordetzen ditu liburuak. Tituluak barruan biltzen duenaren adierazgarri: ihesaldia, patua, laster, isiltasuna, desira, botereak eta abar.
Abe
13
05
Idazlea jaio zela mende bat bete zen atzo. Zenbat denbora pasatu eta gero ahazten ditugu idazle handiak? Eta zergatik? Zergatik baztertu eta ahaztu zuten Grossman? Ez zituen liburu asko argitaratu. Ez zioten utzi. Oso ezaguna izan ez arren, XX. mendeko lanik garrantzitsuenetakoa da Bizia eta Patua. Liburu hartan jasoa dago, Felipe Juaristik bildu eta euskaratu berri duen Azken Gutuna eta beste (Erein, 2005). Jaiotzaren mendeurrenean, haren oroimenez.
Abe
12
05
Pascal Quignard, egungo Frantziako idazlerik anakoreta eta ikonoklastenetakoak, Dernier Royaume proiektua amaitu berri du. 1948an jaio zen Verneuil-Sur-Avren. Vincennesko unibertsitatean irakasle. Bere curriculumean aipagarri, François Mitterrandekin antzerki eta opera barrokoko festibala antolatzen ibili izana Versaillesen. Gallimard argitaletxeko irakurle taldekoa, lana utzi eta 1994tik idaztera jarri zen buru-belarri.
Abe
06
05
Duela hogeita bost urte, ahoan tiro bat eman eta bere buruaz beste egin zuen. Ez zen Romain Kacew bakarrik hil; Romain Gary eta Emile Ajar ere hil ziren berarekin batera. Goncourt saria bitan irabazi duen idazle bakarra. Bakarra: idazle bakoitzak behin bakarrik irabaz dezakeelako. Baina bera idazle asko zen, pertsona berean. Ospearen pisua arindu nahian asmatu zituen izengoiti horietako asko, nahi zuen hura egiteko askatasunaren bila.
Aza
29
05
Emakume idazleen jardunaldien egitarauaren barnean etorri zen Donostiara iragan astean. Exilioaz, Madagaskarrez eta malgatxe kulturaren beharrez mintzo da. Antananarivon jaio zen, Madagaskarko hiriburuan, Michele Rakotoson, 1954an; atzerriko dominazioaren aurka, eskubide politiko eta hobekuntza ekonomikoen aldeko altxamenduaren ondoren. Kolonia bat zen Madagaskar orduan. Frantziako Armadak gogor zanpatu zuen matxinada hura eta ehunka lagun hil ziren. Ordutik asko aldatu dira gauzak: trantsizioko gobernua, independentzia, diktadura…
Aza
29
05
Errusia inperio handia zela jaio zen. Haur txikia zen 1905eko lehen iraultza saioan. Koskortuagoa zegoen 1917ko urrian. Aita bankari garrantzitsua zela eta, mehatxupean, ihes egin behar izan zuten. Ihesaren odisea: Moskura babes bila lehenik, Moskutik Finlandiara gero, Finlandiatik Suediara, Suediatik Frantziara azkenik. II. Mundu Gerrako Paris okupatuaren kronika egin zuen Suite Française liburu argitaratu berrian. Gatazkaz gatazka: Auschwitzen hil zuten, gas ganberetan.
Aza
22
05
Cincinnatin (AEB) 1955. urtean jaio zen arren, Los Angelesen hazi zen. Stanfordeko unibertsitatean lizentziatu zen. Ez omen zuen idazten ez irakurtzen orduan. Virginia Woolfen liburu batek harritu zuen. Literaturarekin adiskidetu zen orduan, eta Iowako unibertsitateko idazleentzako tailerretan hasi zen idazten. The Hours-ekin Pulitzer saria irabazi zuen, eta Stephen Daldryk liburuaren arrakastari segida eman zion zinemarako moldaketarekin.
Aza
15
05
Paul Smailek idatzitako liburuek bigarren edo hirugarren belaunaldiko etorkin magrebtarren eguneroko errealitatea deskribatzen dute. Parisko bazter auzoetatik beste hirietako bazter auzoetara zabaldu ziren istiluak. Hasieran, prentsak zioenez, autoak erretzen zituzten ganberro eta gaizkile txikiak ziren soilik. Gero, polizia bi gazteren atzetik zebilela, gazteak babestu nahian elektrokutatuta hil zirela eta horri emandako erantzuna zela… eta, azkenean, arazoa handiago dela, baztertuen matxinada dela eta egoera orokor bati erantzuten diola gertatutakoak.