Abe 04 24

MPK bildumak 10 urte
(Biziei ere omen)

Munduko Poesia Kaierak bilduma 2014an jarri zen martxan, mundu zabaleko poesia gurera ekartzeko helburuarekin. Hamar urteko ibilbide honetan, 50 poetaren lana ezagutzera eman du. Efemeridea ospatzeko, bilduman ohi ez dugun bezala jokatzea pentsatu dugu: biziei omen eginez.

MPK - Biziei ere omen


Izan ere, MPKko kaierak antologiak dira; poeta baten lan osoaren argazki orokor bat eskaintzea dute xede. Poeta batek MPKn kaier bat izateko, hilda egon behar du. Hala, bada, orain arteko 50 kaieretan bidaide izan ditugun itzultzaileei bizien poesia itzultzeko aukera eskaini nahi izan diegu oraingoan, haiek aukeratutako poema bana. Esku artean duzun kaier hau da emaitza: 39 poeta, 39 poema, 39 itzultzaile. Italian hasi eta Nigerian bukatu, geografia urrun zein hurbiletan aritu dira bila gure 39 mandatariak: Iranetik Eskoziara, Asturiasetik Libanora, Haititik Vietnamera…

MPK - Biziei ere omen

Agenda

[datozen ekitaldi guztiak]

[iragandako ekitaldiak]

<AurHur>
martxoa 2025
alarazogollrig
242526272812
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31123456

Efemerideak

Kritikak