Aza 02 24

Santu gutxi letren sarean

Omiasaindu egunaren biharamuna, azaroaren 2a, difuntuen eguna da tradizio kristauan, arima araztu eta santu izateko bidean daudenena. Eta baditugu gure amaraunean egun horretan hildako bost idazleren lanak online. Andima Ibinagabeitia hil zen azaroaren 2an, 1967an, eta sarean irakur litezke bere idazlan hautatuak eta gutunak. Egun berdinean zendutakoak dira Bernard Shaw (1950), Candida lana irakurgai; Johannes Urzidil (1970), Kafka eta Golem-en mistika irakurgai; eta Pier Paolo Pasolini (1975), sarean hainbat lan irakurgai dauzkana. Bistan denez, gure Ibinagabeitia ez besteak santu izateko oso aukera gutxi.

Agenda

Efemerideak

Kritikak