Abu 14 22

Stlanika, Varlam Xalamovek Kolymatik

1937ko abuztuaren 14an iritsi zen Magadanera Varlam Xalamov, Siberiako ekialdeko portu-hirira, preso iritsi ere, Stalinen erregimenak Kolymako atxilotze eremuetara zigortua, “jarduera troskista kontrairaultzaileengatik” . 14 urte egin zituen preso. Lehenago ere 4 urtez egona zen, Uraletan. Gulag sistemari biziraun zion Xalamovek, eta bere esperientzia Kolymako kontakizunak bilduma mardulean jaso, non errelato laburretan, maisutasunez erakusten den eremuotako bizimodua. Stlanika narrazioa ekarri du errusieratik euskarara Aroa Uhartek, gaur eskaintzen dizueguna.

Agenda

Efemerideak

Kritikak