Abu 27 08

Ruben Darioren
ipuin fantastikoak

Lukas Dorronsorok euskaratua, Ruben Darioren Fantasiazko ipuinak plazaratu zuen 1987an Baroja argitaletxeak. 1869ko urtarrilaren 18an Nikaraguako Metapa herrian jaioa —Ciudad Dario izena du gaur egun—, idazle, kazetari eta diplomatiko jardun zuen Ruben Dariok. Nikaraguako poesiaren eta espainolezko poesiaren XX. mendeko gailurretako bat, modernismoaren ikur nagusia izan zen. Barojan argitaratutako 10 ipuinez gain, Xabier Galarretak Urrezko gizona narrazioa itzuli eta Hiria argitaletxearekin kaleratu zuen 2004an. Ez dira Ruben Darioren olerki asko ekarri euskarara. Emeterio Arresek itzuli eta La Baskonia aldizkarian agertu zen Arjentina’ko emakumea, 1928an. Handik 40 urtera, Santi Onaindiak itzuli zuen Ertia poema luzea, Olerti-n plazaratua. Anjel Bidagurenek, azkenik, Negukoa ekarri zuen euskarara Zer aldizkarian. Hemen poema horien itzulpenak.

Wikipedia-n kontsulta daitekeenaz gain, Cervantes Liburutegiak gune aberatsa du Ruben Darioren biografia, lanak, bibliografia… jasotzen dituena.

Agenda

Efemerideak

Kritikak