Abe 15 06

Madame Bovary-ren azken emanaldia eta Flauberten auzipetzea

1856ko abenduaren 15ean argitaratu zuen La Revue de Paris aldizkariak Madame Bovary-ren azken emanaldia, III. ataleko 7-11 kapituluak. Eleberria amaitua zen. Ez erabat osorik emana, hala ere. Abenduaren 1eko emanaldia irakurri zuenean, Flaubert ohartu zen zati bat moztu ziotela —scéne du fiacre deitutakoa, kotxean promenada egiten dutena Leon Dupuis eta Emma Bovaryk—, eta gutuna idatzi zien aldizkariaren zuzendariei (Du Camp eta Laurent-Plichard jaunei) kexua azalduz. Abenduaren 15eko emanaldiarekin batera Gustave Flauberten oharra argitaratu zuten non idazleak mozketa horren berri ematen zuen, ardura ez zela berea izan gaztigatuz.

Baina ez ziren hor amaitu obrarekiko arazoak, ez horixe. Abenduaren 1eko eta 15eko emanaldietako 6 orrialdeetan irakur zitekeen edukia zela-eta (73, 77, 79, 271, 272 eta 273 orrialdeak), Prokuradore inperialak Gustave Flaubert beraren aurka, Leon Laurent-Plichard aldizkariaren zuzendariaren aurka eta Auguste-Alexis Pillet inprimatzailearen aurka salaketa jarri zuen 1857ko abenduaren amaieran, moral publiko eta erlijiosoaren eta ohitura onen aurkako laido delitua egin izana leporatuz. Hirurak auzipetu zituzten eta 1857ko otsailaren lehenean egin zen ahozko epaiketa. 1857ko otsailaren 7an auzitegiak epaia eman zuen, eta hirurak absolbitu zituen.

Agenda

[datozen ekitaldi guztiak]

[iragandako ekitaldiak]

<AurHur>
apirila 2025
alarazogollrig
31123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
2829301234

Efemerideak

Kritikak