Abe
30
09
Kim, mundu osoaren adiskidea
Bombay hirian jaio zen Rudyard Kipling 1865ko abenduaren 30ean, baina Londresera bidali zuten ikastera bost urte besterik ez zituela. Hamazazpirekin itzuli zen Indiara, han kazetari lanetan jardun zuen zazpi urtez, eta azkenean Ingalaterra hartu zuen bizilekutzat 1902an. Poeta eta ipuingilea zen Kipling, nahiz eta bere libururik ezagunenak Oihaneko liburua eta Kim nobelak izan. Oihaneko liburua Jexux Mari Haranburuk euskaratu zuen 1981ean, eta aste honetan osorik sarean eskaintzen dizugun Kim Koro Navarrok 1990ean. Kiplingek Nobel saria hartu zuen 1907an.