Euzko-Gogoa aldizkariko
literatur kritikak
XX. mendeko euskal kultur eta literatur aldizkarien erreferentzia ezinbestekoa, erbestetik euskararen aldarria egin zuen Euzko-Gogoa agerkariak ere heldu zion literatur kritikari, hasieratik, 1950eko bigarren zenbakitik. Zaitegirekin batera aldizkariaren motor zen Andima Ibinagabeitiak egindakoak gehienak, 71 kritika edo azterlan kaleratu zituen, 1950eko hamarkadako euskal literaturaren produkzioari segimendua eginez. Gerraosteko belaunaldiaren agertoki, iruzkindutako egileen zerrenda ere horixe da: Iokin Zaitegi, Jon Etxaide, Orixe, Salbatore Mitxelena, Nemesio Etxaniz, Xabier Iratzeder, A.M. Labaien, Agustin Anabitarte… Hemen dituzu kritika guztiok.
Gerraondoko euskal proiektu lehenetako bat Euzko-Gogoa aldizkaria izan zen, Iokin Zaitegik eta Andima Ibinagabeitiak bultzatua eta gidatua, hasieran Orixe ere lagun zutela, estreina Guatemalan (1950-1955) eta 1956tik 1959ra Miarritzen egina. Ekimen euskaltzale apartekoa, kultur aldizkari honek hauspotu zituen, erbestetik, frankismo garaian errautsek itotako garrak. Belaunaldi oso baten agertoki ia bakarra izan zen, urte askoan kontrario aurkeztu zaigun Egan aldizkariarekin batera. Erlijio kutsua dariona maiz, erbesteak eragindako euskal mundu “galduaren” halako idealizazioa ere egin zuena hasiera batean —“euskal munduaz” gain gerra ere galdu zutenek egina da aldizkaria—, hala ere esan daiteke bere sormarkarik handiena euskararen aldeko apustu zalantzarik gabea izan zela. Eta Zaitegi eta Ibinagabeitiaren ekimenez batez ere, euskara alor modernoetara ekartzeko ahalegina barne.
Kolaboratzaile hurbilenekoenak elizgizonak ziren, eta sare hau baliatu zuen munduko hainbat “misiotako” lanak erakartzeko edo Hego Euskal Herrian banatua izateko, baina frankismoan ernaturiko belaunaldi berriko eta ez preseski aldare usainekoaren agertoki ere izan zen: Jon Miranderen berrogeitaka testu, Gabriel Arestiren lehen poema eta itzulpenak, Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua-ren “hasikin” bat, 1956ko udan, eleberria osorik argitaratu aurretik… Azpimarragarria da, adibidez, Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua eleberriak bi kritika dituela, Andima Ibinagabeitiak eta Nemesio Etxanizek sinatuak, eta aintzat hartzen dutela biek ala biek. “Oraintasunez betea” seinalatzen du Ibinagabeitiak haseiratik bertatik.
Hasieratik beretik heldu zioten literatur kritikari, 1950. urteko bigarren zenbakitik (Zaitegiren hiru lan iruzkinduz Ibinagabeitiak), eta 50eko hamarkadari errepasoa egin zioten. Agerikoa da, hala ere, lehen urteetan gehienbat, Guatemalan zeudela eta jasotako liburuen araberakoa dela “katalogoa”. Liburuak berari bidali dizkiotela baina berak horiek pagatzeko txanponak artean ez dizkiola igorri ere aitortzen du kritikaren batean Ibinagabeitiak. Itxaropena argitaletxearen produkzioa da, literatur ikuspegitik bederen, komentatua eta aintzat hartua, eta horrez gain argitalpen solteak eta erlijio ordenen esku zeudenak —Arantzazukoa, noski, karmeldarrena…—.
Hamarkada horretako liburu aipagarrienak iruzkindu zituzten aldizkarian: Alos Torrea, Joanak joan, Purra-purra!, Urte guziko meza-bezperak, Unamuno eta Abendats, Kanta-kantari, Olerki berrizte, Milla euskal olerki eder, Bidalien egiñak, Leturiaren egunkari ezkutua, Arranegi… Eta horiekin batera, urte horietan berrargitaratutako zenbait klasiko: Gero, Garoa, Peru Abarka, Biotz begietan. Komentatutako egileak, beraz, gerraosteko belaunaldiko esanguratsuenak: Iokin Zaitegi, Jon Etxaide, Orixe, Salbatore Mitxelena, Nemesio Etxaniz, Jon Gurutz Ibargutxi, Xabier Iratzeder, A.M. Labaien, Eusebio Erkiaga, Satarka, Agustin Anabitarte, Aingeru Irigarai…
Euskal egileez gain, urte horietan euskaratu eta inportante izandako zenbait itzulpenek ere iruzkinik merezi izan zuten: Shakespeareren Hamlet, Jimenezen Platero ta biok, Longfellowren Ebanjeliñe, Svensonen Noni eta Mani.
Andima Ibinagabeitiak eginak dira kritikarik gehienak, lehen urteetako ia denak. Azken aldera Nemesio Etxanizek ere egin zituen batzuk, eta bakanen bat Jon Etxaidek, Zeletak, Orixek, Norbert Tauerrek, A.M. Labaienek, Jaime Kerexetak…
71 dira Euzko-Gogoa aldizkariaren bederatzi urtetako produkzioan bildu ditugun literatur kritikak, hemen irakurgai jarri ditugunak:
- Zaitegi’ren idaztiei buruz, Andima
Euzko Gogoa, 1950-02 - Alos Torrea, I’tarrA
Euzko Gogoa, 1950-07 - “Santa Maria Goretti”, Ibinagabeitia’tar Andima’k
Euzko Gogoa, 1951-02 - Gurutzearen oñetan, Ibinagabeitia’tar Andima’k
Euzko Gogoa, 1951k-02 - Kartak (idazkiak) nola idatzi euskeraz?, Ibinagabeitia’tar Andima’k
Euzko Gogoa, 1951-02 - Auzi-mauziak, Elentxu
Euzko Gogoa, 1951-07 - “Garoa” eleberria, Uarrain
Euzko Gogoa, 1951-09 - Kantikak, Ibinagabeitia’tar Andima’k
Euzko Gogoa, 1951-09 - Urte guziko meza bezperak, Ibinagabeitia’tar Andima’k
Euzko Gogoa, 1951-09 - Ama-semeak Arantzazuko kondairan, Ibinagabeitia’tar Andima’k
Euzko Gogoa, 1951-09 - “Urte guziko meza-bezperak”, Ibalan
Euzko Gogoa, 1951-11 - Kanta-kantari, Ibinagabeitia’tar Andima’k
Euzko Gogoa, 1952ko Urtarrila-Otsaila - Noni eta Mani, Ibinagabeitia’tar Andima’k
Euzko Gogoa, 1952-01 - Herri mina, Ibinagabeitia’tar Andima
Euzko Gogoa, 1952-03 - Andre Mari Euskalerriko mendietan, Ibinagabeitia’tar Andima
Euzko Gogoa, 1952-03 - Olerki berritze, Andima
Euzko Gogoa, 1952-07 - Hamlet, Ibinagabeitia’tar Andima’k
Euzko Gogoa, 1952-09 - Izeko aberatsa-Irulearen negarra, Ibinagabeitia’tar Andima’k
Euzko Gogoa, 1952-09 - Bizi, Ibinagabeitia’tar Andima’k
Euzko Gogoa, 1952-09 - Jesus aurtxoaren lenengo itzaldia, Ibinagabeitia’tar Andima’k
Euzko Gogoa, 1952-09 - Purra-purra!, Aspaldiko
Euzko Gogoa, 1954-03 - Platero ta biok, Andima
Euzko Gogoa, 1954-03 - Iesukristoren bizitza, Andima’k
Euzko Gogoa, 1954-07 - Arnault Oihenart, Andima’k
Euzko Gogoa, 1954-03 - Literatur-euskara laphurrtarr klasikoaren gain eratua, A.
Euzko Gogoa, 1954-05 - Geroko bizitza, A.
Euzko Gogoa, 1954-05 - Jaungoikoaren legeko aginduak, A.
Euzko Gogoa, 1954-05 - Arimaren zuzenbidea, A.
Euzko Gogoa, 1954-05 - Pasionea, A.
Euzko Gogoa, 1954-05 - Jesus, A.
Euzko Gogoa, 1954-09 - Muga, A.
Euzko Gogoa, 1954-09 - Gero, A.
Euzko Gogoa, 1954-09 - Andre Mari gaztediaren eskuetan, A.
Euzko Gogoa, 1954-11 - Arantzazuko Amari poz-jarioak, A.
Euzko Gogoa, 1954ko Azaroa-Abendua - Bidalien egiñak, I’tar A
Euzko Gogoa, 1955-01 - Milla euskal-olerki eder, I’tar A
Euzko Gogoa, 1955-01 - Kresala,
Euzko Gogoa, 1955eko Maiatza-Abuztua - Elezarrak. Arraun eta Amets, A.
Euzko Gogoa, 1955-05 - Joanak-joan,
Euzko Gogoa, 1955-05 - Kattalinen gogoetak, Z.
Euzko Gogoa, 1956-01 - Gure patroi aundia, U.
Euzko Gogoa, 1956-05 - Peru Abarka, U.
Euzko Gogoa, 1956-05 - Biotz-begietan olerkiak, U.
Euzko Gogoa, 1956-05 - Augustin Gurenaren Aitorkizunak irakurten, U.
Euzko Gogoa, 1956ko Iraila-Urria - Euskeraren iraupena, Tauer’tar Norberta’k
Euzko Gogoa, 1956-09 - Etxaide’ren Pernando plaentxiatarra, Zeleta
Euzko Gogoa, 1956-11 - Kristo’ren antz-bidea, E’tar N.
Euzko Gogoa, 1956ko Azaroa-Abendua - Testamentu berriko kondaira edo historia, Utsa
Euzko Gogoa, 1957-01 - “Kristo’ren Antz-Bidea”, Kerexeta
Euzko Gogoa, 1957-01 - Otoia, Kerexeta
Euzko Gogoa, 1957-03 - Gure patroi aundia, Ibinagabeitia’tar Andima
Euzko Gogoa, 1957-05 - Leturiaren egunkari ezkutua, Ibinagabeitia’tar Andima
Euzko Gogoa, 1957-05 - Leturiaren egunkari ezkutua, Etxaniz’tar Nemesi
Euzko Gogoa, 1957-05 - Fr. Juan esku-legorra, E. Tolosa
Euzko Gogoa, 1957-07 - Intza begietan, Zeleta
Euzko Gogoa, 1958-01 - Sopokel’en Antzerkiak, Ibinagabeitia’tar Andima’k
Euzko Gogoa, 1958-03 - Goazen Lourdes’a, Ibinagabeitia’tar Andima
Euzko Gogoa, 1958-03 - Goazen Lourdes’a, E’tar N
Euzko Gogoa, 1958-03 - Pipo konejutxu arroa – Nini konejutxu argia, I.’tar A.
Euzko Gogoa, 1958-03 - Arranegi, Etxeberria’tar P.
Euzko Gogoa, 1958-03 - Amasei seme Euskalerri’ko, Zeleta
Euzko Gogoa, 1958-03 - Poli, E’tar N.
Euzko Gogoa, 1958-05 - Euskalerriko ipuinak, E’tar N.
Euzko Gogoa, 1958-05 - “XX’garren mendeko Nafarroako euskal-idazlariak”, Zeleta
Euzko Gogoa, 1958k-05 - Xenpelar, Zeleta
Euzko Gogoa, 1958-09 - Orbelak, Beiztegi’tar Ion
Euzko Gogoa, 1959-01 - Unamuno ta Abendats, E’tar N.
Euzko Gogoa, 1959-01 - Aurtzaroko oroipenak (1), Tauer’tar Norberta
Euzko Gogoa, 1959-01 - Bonaparte’ren eun-urte-muga dala-ta, Tauer’tar Norberta’k
Euzko Gogoa, 1959-01 - Itun Berria (I), Orixe
Euzko Gogoa, 1959-03 - “Xenpelar”, Zeleta
Euzko Gogoa, 1959-03 - Bitargi, Udalaizpe’k
Euzko Gogoa, 1959-03