Euskal idazleen audioliburuak paratu ditu sarean eitb-k
Apirilarekin, hainbat idazleren audioliburuak jarri ditu sarean Eitb-k, guau.eus audio plataforman. Irratsaio eta podcast artean, euskal idazleen hainbat obra entzun daitezke osorik.
Ramon Saizarbitoriaren Ehun metro jarri ostean, Anjel Lertxundiren Hamaseigarrenean aidanez eta Zoaz infernura laztana , Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik Panpox, Harkaitz Canoren Beti oporretan, Twist , Fakirraren ahotsa eta Telefono kaiolatua entzungai daude besteak beste. Halaber, Uxue Alberdik plazaratutako Jenisjoplin edo Eider Rodriguezen Bihotz handiegia ere. Kirmen Uribek azken 25 urteotan idatzitako poemen bilduma errezitatu bat ere badago: Nire ametsetan 20 urte dituzu beti.
Ehun metro:
Soinu erreproduzigailua

Soinu erreproduzigailua

Zergatik Panpox:
Soinu erreproduzigailua

Twist: Soinu erreproduzigailua