Eka 23 05

Jean Paul Sartreren mendeurrena

1905eko ekainaren 21ean jaio zen Jean Paul Sartre, duela 100 urte. Pentsalaria, idazlea, aktibista… XX. mendea ulertzeko pertsonaia klabeetako bat dugu. Euskal Herriarekin izan zuen harremanik eta eraginik, eta Literatur Emailu honetara ekarri nahi izan dugu. Markos Zapiainek artikulu bat idatzi du, M’ongoloon malura, eta horretaz gain Gisele Halimiren Burgosko Auzia liburuari Jean Paul Sartrek egindako hitzaurrea euskaratu du. Jarri dugu, baita ere, hitzaurre horixe, Txillardegik 1971n euskaratua, ETAren Zutik aldizkarian kaleratu zena. Eta horiez gain bere literatur lanak: Paretaren kontra narrazioa, Mikel Lasak euskaratua eta Nekrassov antzezlana, Xabier Olarrak itzulia. Eta beste zenbait kontu ere, guztiak Jean Paul Sartreri buruzko gune berezian.

Agenda

Efemerideak

Kritikak