literaturaren zubitegia

1.078 idazle / 5.182 idazlan
7.841 esteka / 6.430 kritika / 1.828 aipamen / 5.573 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z

ostirala, martxoak 14

HITZORDUAK

Martxoak 15: Unai Elorriaga idazleak Josu Aurrekoetxea musikariarekin Odola kantari. Euskal kantugintzaren Tragepedia emanaldia eskainiko dut martxoaren 25ean (asteartea) 19:30ean Bilboko Itsas museoan. Loraldia.  

 

Martxoak 26: Ane Labaka Mayoz idazleak Hezur berriak  bere lehen poema liburua aurkeztuko du martxoaren 26an (asteazkena), 12:00etan Donostiako Udal Liburutegi Zaharrean. Argitaletxea: Susa literatura.

EMAILUA

Sexua eta generoa hizkuntzaren labirintoan
Lisipe bildumak 16. alea kaleratu berri du, Ariadnaren haria izenekoa. Azpitituluak ("Sexua eta generoa hizkuntzaren labirintoan") argi adierazten du Beatriz Fernándezek idatzitako liburuak jorratzen duen eremua: hizkuntzaren ---eta batez ere, euskararen--- tipologia eta erabilera soziala, sexuaren edota generoaren ikuspegitik. Labirinto horretatik onik ateratzeko, filologiaz, politikaz, historiaz eta umorez osatutako hariak osatzen ditu egileak, zorroztasun zientifikoa eta dibulgazio gozagarria uztartuz. Hizkuntzaren erabileraren inguruan aspaldi hasitako hausnarketa kolektiboari segida eman nahi izan dio, ezagunak diren alderdiak birpentsatuz eta ezezagunak direnak erakutsiz. Euskara disidentea bera eraikitzen (edo behintzat euskal hiztunak deseraikitzen) laguntzeko baliagarria izan daitekeen gogoeta.
Ariadnaren haria - azala - Beatriz Fernández

SOLASEAN

Uxue Alberdi: «Idazketa desiraren eta izuaren arteko borrokan jokatzen da»
Gara, 2025-03-09

Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
Campus, 2025-03-06

Miren Amuriza: «Oso leiala izan naiz beti aita sinboliko eta ez sinboliko guztiekin, kosta zait apurtzea»
Gara, 2025-02-15

IDAZLEEZ ARI

Jon Etxaide

Bete-beteko nobela eraiki zuen Etxaidek Etxahunen gainean. Pasioa, ekintzak, pertsonaia gatazkatsuak, barne-kontraesanak... ordura arte euskal nobelak eskas izandako zerbait eskaini zuen.      

Joan Mari Irigoien

Bitasuna da Irigoienen lanetako ezaugarri nagusia; kontrasteen gainean eraikitzen dira istorioak eta pertsonaiak: lurra eta airea, karlistak eta liberalak, haragia eta izpiritua... Kontrakotasun horiek ez dira aurkarien artean bakarrik gertatzen, askotan baita pertsonaia baten barnean ere.      

Pako Aristi

Iritziak emateko duen kemenak korronteaz bestera kokatzen dute berriro ere, kritika soziala egiten digunean ez-ofizialtasunaren ofizialtasuna jartzen baitu kolokan bere umorerako jaidurak. Urruntze horrek egiten du hain berezko eta beharrezkoa bere poesia.      

Efemerideak

1563: Kalbinisten Batzarrak Testamentu Berria euskaratzeko enkargua egin zion Joanes Leizarragari

1978: Mikel Soto jaio zen

 

1823: Theodore de Banville jaio zen

1883: Karl Marx hil zen

1909: André Pieyre de Mandiargues jaio zen

1935: Arnaldo Santos jaio zen

1939: Steinbecken The Grapes of Wrath argitaratu zen

1989: Edward Abbey hil zen

2015: Valentin Rasputin hil zen

Bilaketa