maiatza
21
24
Silvia Federici etxean da
Feminista eta marxista izateagatik batetik, eta saiakera idazle handia delako bestetik ezaguna da mundu osoan Silvia Federici. Berriki bere poemekin liburua plazaratu du euskaraz Txalaparta argitaletxeak: Hitzak palmondo.
Bira Euskal Herrian
Egunotan Euskal Herrian da Silvia Federici pentsalari eta idazlea, eta guk Amaia Astobiza Uriartek euskarari ekarritako bi poema (Gazako oroitzapenak eta Konspirazio teoriari gorazarre) paratu ditugu sarean, ongi etorria emate aldera.