Abe 10 09

Tene Mujikaren Gogo-oñazeak argitaratu zen duela 75 urte

Poema, ipuin eta antzerkiak idatzi zituen Tene Mujikak (1888-1981). Gurasoen janari-dendan lan egiten zuen Deban, eta hantxe, euskarazko liburuak Lorenzo Boneta apaiz ikusmenez eskastuari irakurtzen, trebatu zen literaturarako. 1923an argitaratu zuen aurreneko liburua: Miren Itziarri idazkiak eta olerkiak, gutunez eta olerkiz atondua. 1934ko Antzerki Sariketara bi lan aurkeztu zituen Tene Mujikak, eta bi lehen sari izan zituen, azaroaren 29an Tolosan ebatziak: Gogo-oñazeak (sari nagusia) eta Gabon (haurrentzat idatzia). Antzerti bildumak abendu hartan argitaratu zuen Gogo-oñazeak, eta gero 1935eko apirilaren 28an antzeztu zuen Tolosako Lizarditarrak taldeak Donostiako Kursaalen. Gabon obra laburra 1935ko urrian inprimatu zen.

Agenda

Efemerideak

Kritikak