Urt 05 24

Errepresiopeko hitzak

Irakurgai zirraragarria da Gizaki espeziea, Robert Antelmerena. 1917ko urtarrilaren 5ean jaioa, militante komunista, Erresistentziako kidea, alemanek atxilotu eta kontzentrazio-esparruetara bidali zuten. Dachaun aurkitu zuten kideek 1944an, fisikoki zein psikologikoki hondoa jota (Le Douleur liburuan kontatu zuen haren itzulera Marguerite Durasek, Antelmeren emazte zena orduan). Bere esperientzia Gizaki espeziea liburuan jaso zuen, kontzentrazio-esparruei buruzko gogoeta eta testigantza libururik bikainenetako bat. Koldo Izagirrek euskaratu zuen zati bat. Historiaren orriak iraulita, Palestinako idazleek berridatz dezaketena egun.

Robert Antelme

Robert Antelme

Urtarrilaren 5ekoa da, halaber, Forugh Farrokhzad idazle irandarra. Errepresio fisikoa baino sozial eta familiarra zuzenean ezagutu zuena. Miren Agur Meaberen itzulpenean goza ditzakegu haren poemak, Munduko Poesia Kaieren bilduman.

 Forugh Farrokhzad

Forugh Farrokhzad

Agenda

Efemerideak

Kritikak