Aza 22 23

Mosab Abu Toha eta Adania Xibli idazle palestinarrak euskarari ekarriak

Mosab Abu Toha

Mosab Abu Toha

Munduko 22 hizkuntzatara itzuli dute Mosab Abu Toha poeta palestinarraren poema bat. Beñat Sarasolak paratu du euskaraz, eta sarean jarri dugu. Ekimena O bod eta Lit hub aldizkari elektronikoek gauzatu dute. Itzulpenen berri eman eta gutxira jakin dugu gainera Mosab Abu Toha Gazatik ateratzean, checkpoint batean azaroaren 19an atxilotu egin zutela. Aske da orain.

xibli

Adania Xibli

Palestinar idazlea den Adania Xibli Frankfurteko liburu azokaren karietara egin zen ezagunagoa gure artean. Eman behar zioten saria ukatu zioten Palestinako gatazka aitzakia gisa hartuta. Nazioartean elkartasun mezu eta agiriak hedatu ziren. Argia aldizkariak Palestinari buruz egin duen ale berezian, Gorka Bereziartuak ArabLit Quarterly aldizkarian ingelesez argitaratu zen ipuina -2023ko urriaren 15ean- euskarara ekarri du: Lata baloia.

Agenda

Efemerideak

Kritikak