Ira 22 23

Jon Beistegik euskarari ekarritakoak

Duela 30 urte, 1993ko irailak 22 zituela, hil zen Jon Beistegi Ugalde idazle eta itzultzailea. 36ko gerra aurretik Eusko Alderdi Jeltzaleari engaiatua, Eusko Gudarosteko Loiola batailoian komandante izan zen gerra garaian (366 egun borrokan Euzkadiren alde liburuan utzia du horren lekukotza). Espetxealdia igarota, Eibarrera itzuli zen familiaren lantegian lanera (BH bizikleta enpresa), eta idazteari lotu zitzaion, poemak eta artikuluak Euzko Deya, Eibar, Euzkadi, Euzko Gogoa eta beste zenbait agerkaritan. Idatzi eta, bereziki, itzuli. Euskarari hainbat poema ekarri zizkion, ingelesetik batez ere (Keats, St. Vincent Millay, Burns, Poe…) , baita gaztelaniatik ere (Florez, Carranza…), ia denak Olerti aldizkarian argitara emanak. Bere heriotzaren urteurrenean, hemen bildu ditugu poemok.

Agenda

Efemerideak

Kritikak