Mar 04 21

Marguerite Durasen bi narrazio

Hogeita bost urte, martxoaren 3an, Marguerite Duras hil zela. Indotxinan jaiotako idazle frantsesaren narratiban pertsona-harremanek ardatz ezinbestekoa osatzen dute. Euskarara ekarri diren haren bi liburuetan, Maitalea eta Samina, ikus daiteke, eta baita Maiatz aldizkariak 1989an plazaraturiko narrazioan, Korridorean jarririko gizona, Imanol Txabarrik euskaratua. Idazle ez ezik zinemagilea, Durasen obran zinema, alegia, begirada, beste ardatzetako bat da. 1987an Aurelia Arkotxak Maiatz aldizkarirako Cahiers du Cinema-tik itzulitako Sepia kolorezko uda lanean ere nabaritzen da. Lan biok dakartzagu haren heriotzaren urteurrenean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak