www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Abenduaren 6.an
San Pedro Paskasio
Obispo ta Martir

 

        1. S. Pedro Paskual jaio ze jendaki noble ta Kristiotik Valenzian zeukatelaik Moroek berea bekala. Onen buratsoek alojitzen zute beren etxean S. Pedro Nolasko joaten zen aldioro erreskatatzera Kristio kautiboak. Sandu gonek ikusirik zeudela deskonsolaturik ez izateas humerik, logratu ziote Jangoikoaganik orazios au, ta erran ziote sandu izanen zela, ta arren atenzios deitu zute Pedro. Aurttoa zelarik oraño ze ain onera emana, ezi bildus berze aurrak jostaketaen lekuan zegokiote erakusten doktrina Kristioa. Aditurik bere buratsoak kontatzen, nola Moroek in zuzten Kristoren Martir zenbait errelijioso, ta loturik ibili zuzten arrastaka, inbidia sandu bateki ala izan naiez Martir, biltzen zitue Moroen humettoak, ta egiten zue lotu zezkioten eskuak, ta eraman arrastaka. Buratsoek ikusi zuzte morottoak nola zeramaten arrastaka arroituketan, erreprehenditu zuzte zergatik ala maltratatzen zuten, eta sanduttoak diskulpatzen zitue, uz bezkite, ezi naramate izatera Martir. Zein goizik paratu zion Jangoikoak martirioaren estimazioa ta deseoa! Buratsoek erreskatatu zute sazerdote Doktore bat, zeñek erakutsi zition sandu goni letra bear zirenak: baña ikusirik beraren zeloa errelijione Kristioagatik, nekez uzten zute atratzera etxetik, beldurrak iltzezaten Moroek. Agitu ze Araguako errege D.n Jaimek irabaztea Valenzia, tratatus bitarteo Moroek agiz gaizki Kristio kautiboak, inbidia zuela sanduak ez padezitzeas aien partez. Erregek bereala berriturik katedralea egin zue ango Kalonje. S. Pedro Nolaskoren konsejus joan ze Parisa estudiatzera Teologia S. Tomas ta S. Buenabenturareki an. Egin zute Doktore: ordenatu zute sazerdote, ta asi ze predikatzen Jangoikoaren itza: eta nai zuelaik sartu bereala errelijioso, luzarazi zio S. Pedro Nolaskok fruitu iten zuenagatik estado gartan.

        2. Eginik errelijioso Merzedeko, bereala distingitu ze bizimodu sanduan, ta erregek egin zue bere seme D.n Santxoren Aio, ta Maestru. Atra zue kautiberiotik Granadan anitz Kristio, zein itzultzerakoan Toledora, egarriak itotzen zeudelaik ur-faltas, egin zue orazio Jangoikoai, eta bereala bete zire ures butzuak agorturik zeudenak. Elejiturik D.n Santxo Arzobispo Toledoko, nonbratu zute sandua Granadako, ta Toledokoaren Gobernari. Il zute Moroek D. Santxo, eta sandua urbildu ze Granada alderat erremediatzeko aisago bere Granadako Feligresak Moroen ertean zeudenak. Lizenzia lograturik bisitatu zitue, ta erremediatu asko galetsirik zeudenak Moroen konpañiareki. Konsultatu zue Aita sanduareki Romara joanik ortako. Egin zute gero Jaengo obispo, nondik iten zituen bere sarraldiak Granadan, konsolatus bere feligres, ta kristiatus anitz Moro. Aborrezitzen zute orgatik, ta arrapatu zute preso. Zeukatelaik presondegian gaizki tratatus, alaere kuidatzen zue libratzeas berze kautiboak deskuidatus bere buruas. Joan zire bere elizatik tratatzeko beraren erreskateas, baña eraman zuten diruareki libra zitue anitz aur ta emasteki, gelditurik bera kuidatzeko gañarakoes. Auxe baita karidadea, Kristorenaren gisarakoa! Moroek esperatus bialiko ziotela diru berriro beraren erreskatatzeko, uzten zute zebilala ziudade-barnean. Etze deskuidatzen ongi egiteas guziei bear zuten guzian. Zegolarik bein aurttoen erdian galdegiten doktrina, opatu zue bat errespondatzen ziona ain ederki, ezi admiraturik galdegin zio, ene aurttoa, nor zara zu? Errepondatu zio amoltsu, ni naiz Jesus zure karidadeak ekarrarazi nauena. Erran, ta desaparezitu ze. Gelditu ze sandua zoraturik bekala fabore alakoagatik, egin ta desegin naiez Jaunaren amorez. Segitu zue karidadean.

        3. Zeramalaik bein askotan bekala jateko gauzak kautiboei, opatu zue erregek, ta galdegin zio ia zer zeraman habituaren pean: errespondaturik ezi arrosak; arrosak agertu zire Jangoikoaren milagros, zelarik Abenduan. Berriz biali ziote bere elizatik dirua bere erreskatearen, baña berriz enpleatu zue erreskatatzen berzeak, gelditus bera kautibo nola len. Pagatu zio gure Jaunak ederki: Bein lagundu zio meza erratean aurtto eder batek kautibo idurian. Erran zue meza beñere baño debozio iagoreki. Admiraturik zein ongi lagundu zion, galdegin zio ia bazuen Aitarik eta Amarik. Errespondatu zio, baitut, naiz ene Ama eztagon emen. Galdegin zio doktrina, ta nor den Aita: errespondaturik miragarriro ongi: galdegin zio, eta nor da semea? Orduan aurrak goratus jaketilla, ta erakutsis kostadoko llaga, erran zio, ni naiz semea: beira nere llagak: eta zuk erreskatatzeareki aurrak egin nauzu zure prisionero. Eta nai zitiolaik sanduak apatu onak, etze agertu. Fabore gebeki segitzen zue ongi egiten, eskribitus ere bai egietafedeak: Sartu zute kalabozo ilun batean: baña Aingiruek ekartzen ziote argi ta plumak, ta bear zen guzia eskribitzeko. Eskribitu zue galantki Mahomaren kontra. Orgatik sentenziatu zute ebakitzera burua. Jakinik on, bezperan, naiz zegon ansiatzen iza naiez Martir, gizon bekala zego beldurti eskatzen Jangoikoai fabore. Agertu zekio Jesus guruzifikatu bekala, ta animatu zue padezitzera gogotik ere. Goiz goizean erran zue meza, ta bereala ebaki ziote burua, eta diote ezi arri baten gañean, zeintan ofratu zuen axuri dibinoa sakrifizioan. Agitu ze martirio gau 1300 urtean: eta ondorean Jangoikoak honratu du anitz milagroeki, eta Elizak kulto publikoareki martir bekala.

 

aurrekoa hurrengoa