www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Urriaren 4.an
Santa Rosa de Viterbo

 

        1. Admirablea da Jangoikoa bere Sanduetan, eta seguratzean munduari, zein den bere Eliza edo familia lurrean. Federiko II.a Enperadore zen denboran, ta zoeielaik herejeeki Aita Sanduaren ta Elizaren kontra, 1240 urtean jaio ze Viterbon Jangoikoaren milagros buratso pobrettoetaik Rosa. Bereala eman ze ezauntzera zela Jangoikoaren maite eskojitua: Etzue beñere nigarrik, naiz utzi egun guzian esnerik gabe, aurkitzen zute ixi ixila beti Zerurat beira. Ia bigarren urtean asi ze aipatzen Jesus ta Maria, ta paratzen belauriko aien imajinen alzinean: Jangoikoaren gain konbersazioa paratzen zelaik, egoten ze atenta gogo ta gusto guziareki mostratus zegola ia amorosturik bere Majestadeas, eta guzia ze pensatzea artan, eta orazio egitea, suspiratzea, ta aflijitzea herejeen gaixtakeriengatik. Desengañatzeko aiek, nai balukete, agertu zue Jangoikoak bere birtutea K ristio txipitto gontan: Bi urte bete ondoan aurttoak, il zelaik bere izeba bat, mortaxaturik ia kajan, eramateko ortzitzera, ikusteareki aideen dolamena, joan ta ukitu zue eskuttoas, ta deitu zue bere izenas: Eta istantean ila biztu ze, ta jaiki ze sana, ta bizitu ze gero asko urtez. Admiraturik guziak señale goneki goratu zire herejeen kontra, libratu zire berak, ta libratu zuzte anitz Kardenale ta Katoliko preso zeudenak. Irur urteetaik ia joaten ze maiz elizara, egoten ze Sakramentuaren presenzian ain debota, ezi beiratzeas sollik betetzen zire guziak admirazios, ta debozios. Jangoikoaren itza aditzen zue ain atenta, ezi errepetitzen zue prediku guzia itzik galdu gabe ferbore ta grazia geiagoreki. Predikatzen zue publikoki Elizetan, plazaetan, karrikaetan, paratzen ziotela oñen pean katedra edo alkiren bat, ikusi zeiken gisan: Exhortatzenzue guardatzera Kristoren fedea, ta legea, ta Aita Sanduari obedienzia: Konfunditzen zitue herejeak arrazios, ta Eskritura sagratu, Profeta, Doktore, ta Ebanjelarien textoeki de manera, ezi zekitelaik oraño etzekiela leitzen ere, ikusten zute klaro Jangoikoa mintzatzen zela aurtto garren agos.

        2. Bizimodua ze berze milagro bat: guzia penitenzia, Bijilia, ta baru kontinokoa, iduri zela inposible irautea. Bada karidadea nork pondera? Konsolatus aflijituak, sendatus heriak, argitus itsuak, biztus ilak, erremediatus beartsuak, iduri baize aurtto gonen eskura utzi zituela Jangoikoak Zeruko giltzak, errepartitzeko ango ondasunak. Nornai aurki zeien edozein naigabetan, Rosagana bereala joaten ze. Agitz pobre izanik ere, bazekie erremediatzen anitz nezesidade, ta bazudue Jangoikoareki bateo. Aitak ustez bere izerdia gastatzen zion, kargu iten zio: errespondatzen zio Sandartoak miragarriro humil: baña debekaturik ematea etxekotik, bere ogi pixka ahorratzen zue barutus, ura eman, ta askitzen ze guziendako aumentaturik Jangoikoaren milagros. Egun batez prisaka zoeielaik ogi puskaeki delantalean, aurkitu zue Aitak karrikan: Zer damazu or? erran zio. Rosak errespondatu zio, ikus bez, Aita. O Jangoikoaren miragarria! guziak ikusi zire arrosak iduris, zelarik neguaren erruan. Oneki admiraturik Aitak utzi zue eman zezan nai zuen guzia, ala faboratzen zuelaik Jangoikoak. Ebatsi ziote bere Amari ollo bat luma nabar ederretakoa, orgatik baizue iago pena: Sandaftoak Jangoikoaren argis jakinik nor zen artu zuena, joan zekio, ta humil humilttoa eskatu zio Amaren olloa. Zer ollo ta olloalde? Emastekiak, gezurra andiago, ta boza gorago, tratatus gaizki bota zue karrikara aurttoa, ta karrikan segi gaizki erranka; bildurik jendea arroituetara, alako batez agertu ze emakumearen aurpegia guzia beterik lumas txuris ta urdines Jangoikoaren permisios; guziak irris ta arriturik ortas. Azkeneko bere bearrez atra zue olloa, konfesatus bere kulpa, ta barkazio eskatus. Rosak in zue orazio, ta gelditu ze ura libre.

        3. Zazpi urtetan ia joaten ze ur eske onzi bateki Amaren manamenduz. Berze bati an autxi zekio berea: negarrez asi ta zio, Rosak autxi ziola. Arren Ama itzuli ze leona bat bekala Sandaren ta bere Amaren kontra erranes milla gaixtakeria, zirela hipokrita enbustera batzuk. Sufritzen zue guzia Rosak, baña etzukelaik palakatu, goratu zitue begiak Zerura, ta bildurik zati guziak unitu zire istantean, ta itzuli zio bere onzia oso. Ura damuturik erranas, ta guziak admiraturik milagroas. Nai ze sartu errelijiosa an zen konbentu batean: Etzute admititu angoek, edo sobra aur, edo pobre izanez. Sandak erran ziote admitituko zutela gogotik ere il ondoan: ta kunplitu ze, ta an daukate gorputz sandua oso ta fresko. Baña bere etxettoan egin zue zelda mear ertxi bat kabitzen zuena sollik Sanda, ta ol bat guatzetako iago arropa ta deus gabe. An egoten ze orazioan ta penitenzian ain erru, ezi gorritzen zire pareteak odol inozenteas, ta askotan geiegis erortzen ze desmaiaturik bere odolaren gañean. An heri egon ze denbora asko, ta alaere etzitue beraxtu nai bere rigoreak, solamente utzi ze atratzera andik berze kuarto batera. Urte batez iraundu zue heritasunean: azkenean irur egunez mintzorik ta deus gabe, uste zutela guziek zegola ila: baña ez, ezi orduan ze, noiz Espirituan eramanik Jangoikoak erakutsi zition gloria ta infernua, emengo penak, ta ango kontentuak. Itzulirik berebaitan asi ze kontatzen ikusi zuena, ta exhortatzen egitera penitenzia. Gau gartan bisitatu zue Maria Santisimak, ta manatu zio joateko biramonean elizara, ta an ebaki biloa ta bestitzeko San Franziskoren habitua, zein aurkituko zuen bururdikoaren pean. Guzia egin ze manatu bekala, arriturik mundua alako mejoria ustegabekoas. Jaintsirik habitu gura, oin urtuxian, Kristo guruzifikatuareki eskuetan atra ze karrikak barna predikatus penitenzia, beraxtus biotz gogorrak, lotsarritus herejeak. Gañarako denbora pasatzen zue bere zelda gartan kastigatus gorputztto inozente gura arrigarriro, ta arima sustentatus orazioan Jangoikoaren komunikazioareki. An izan zituen bisione ta erregalo soberanoak nork entenda? Andik beterik Jangoikoaren espirituaren suas Apostola berri bat bekala zebila karrikak ta elizak barna predikatzen ebanjelioa, ia sarturik adinaren bedratzigarren urtean, konfirmatus Jangoikoak bere itza infinizio bat milagroeki, zelarik bat, nola baize ain txipittoa, goratzea airean gora oñen peko arri edo alkiareki bateo, ta ala egotea airean, bukatu arteo predikua. Konfunditzen ta garaitzen zitue herejeak, zeñek akusatu zute sorgin ta eroa bekala, ta bilotik arrastaka eraman zute karzelera, ziola bitarteo Biba Kristoren fedea, biba ene Jangoikoa. Sentenzia emanik iltzeko aur inozentea, beldurrak gora zeien jendea, kontentatu zire atrarazteas Ziudadetik bere burasoeki. Atra zute agitz maltratatus, ta utzi zuzte kanpoan, Abenduaren erditsutan elurra zreunsala. Gauak artu zitue oian batean: pasatu Jangoikoaren graziaz bizirik, ta biramonean ellegatu zire Soriano deitzen den ziudadean. Konbertitu zue guzia bere predikueki, ta errateareki fite ilen zela Federiko enperadorea, nola baize: orreki bakean Eliza, ta Aita Sandua iges Franzian zegona itzuli ze Italiara. Sandattoak an ta inguruko errietan konbertitu zue infinizio bat arima. Bitorkianon espezialki Jangoikoaren Birtutea obratzen zuena Sandan. Ze an emasteki sorgin hereje gaixtofikatu bat, Deabruaren arte gaixtos engañatu zuena jendea, ta Sanda artarazi Aita Sanduaren obedienziatik. Sanda egietafedearen progutako, inarazirik hogera andi bat, sartu ze artan, eta egon ze asko denboras sugarretan, mellarik sentitu gabe: oneki konbertitu zue ura, ta jende guzia fede katolikora.

        4. Aita Sandu Inozenzio IV.ak Franziatik itzuli ta aiturik Rosaren miragarriak 1252 urtean eman zio autoridade apostolikoa, predikatzeko ebanjelioa: eta enkargatu zitue gizon señalatuak eskribitzeko Sanda gonen bizitza ta milagroak, zelarik orduan amabi urtetakoa. Itzulirik Viterbora enpleatu ze Apostola bekala bizpirur urtez oraño predikatzen, ta obratzen prodijioak prodijioen gain. Amabortz urtetan erretiratu ze bere zeldatto gartara, prebenitzeko biajea eternidadera. Bi urtez egon ze an borondatezko martirio, edo purgatorio bat lotsa dezakena leitzeas ere. Berak etzue bekaturik ala pagatzeko, baña pagatzen zue munduko bekatuengatik Jesu Kristoren pasioaren unionean. Bi urteak beterik, ikusi zutelaik Amak ta donzella akonpañatzen zutenek guzia flakurraturik ta angabeturik, ustez iltzen zen, Sandak erran ziote, ez egin negar, ezi barin bada zeren iltzen nai zen, oraño ezta ordua. Eta arri bat arturik eskuan, arreki ematen ze golpe temenarioak bularretan ziola, ni naiz in bear dutena nigar: atra beitez ene begietatik negarrak ain abasto, ezi logra dezaten, Jauna, ainberze ofensa iten zaizkionen barkamendua. Eta segitus ala golpatzen, erori ze desmaiaturik lurrean. Denborain buruan itzulirik berebaitan, ta zelda beterik argitasunes, asi ze ematen graziak Jesus onari bisita egiten zionas. Bereala eskatu zitue Elizako Sakramentuak; ta errezibitu ondoan guziak ezin iagoko debozioareki, arturik eskuetan Kristo guruzifikatua, ta besarkatus amorosoki, mintzatus afekto guziareki, baitare exhortatus presente zeudenak desegiten zirela negarrez, azkenean erreklinaturik ol gartan bere guruzeareki entregatu zio bere arima zori onekoa, zein uso argi eder baten idurian ikusi ze igaten Zerura, adinaren amazazpi urte, ta amar ilabeteetan. Ongi enpleatuak: denbora gutis bizitu ze anitz Jangoikoaren. Gorputz sandua dago Viterbon Santa Maria arrosakoen konbentuan ain oso eder, ezi Monjaek aldatzen dute bestimentas, nola balego bizirik &. &.

 

aurrekoa hurrengoa