www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Azaroaren 16.an
San Edmundo Arzobispo Kantuariense

 

        1. S. Edmundo izan ze Inglesa, buratso onen hume ona. Ain onak zire aiek, ezi hume gau izanas geros, elkarren konformidadez Aita egin ze errelijioso konbentu batean: Ama gelditu ze etxean bizitzen errelijiosa bekala, ta azitzen sanduki semea. Konsejatzen zio etzezala beñere ofendi Jangoikoaren Majestadea: mortifika zezala gorputza barus ta penitenzias: eta manten zeiela betiro birjin, mustatu gabe luxurian. Kostunbratu zue barutzera orzilareetan ogi ta ur solles: ori, oraño zelarik mutiko. Biali zuelaik estudiatzera, beldurrak kutsa zeien lagun gaixtoeki, bere goraintzi ta konseju ones landara bialtzen zitio tresena ta txurigendearen ertean zilizioak ere, usa zeien; ta ez lazatu. Ain ongi artu zitue Ama onaren konsejuak, ezi bizi guzia guardatu zue garbi deshonestidadetik, eta Ama Birjinai egin zio boto guardatzeko, artzen zuela ortako Abogada ta Patrona: eta beraren amorea logratzeko, inarazi zue erastun bat inguruan eskulpiturik abemaria, mostratu naiez bekala bera bakarrik nai zuela bere esposa: Erastun gau paratu zio Ama birjinaren imajinari erian: eta diote ezi sandua il ondoan bere erian aurkitu zela erastun gura bera, eta ezin atra ziotela niolatere ez mañaz ta ez indarrez, alik eta eskatus humilki nai bazue zeditu, utzi zuen eritik, obratzeko arreki milagroak abasto. (Berze gauza bat ere kontatzen dute sandu gontas gastezutuan, ezi zeudelaik lagun banoak zelebratzen nork bere ikusgarri edo presenta beren onetsiek emanak, sanduak erran zuela, deus eztute balio zuen onetsiek enearen aldean, ta ez present tiozen guziek niri eman didanaran aldean. Au dio sanduak espiritualkiro, baña aiek entendatus beren gogoaren gisara porfiatzen ziote erakutsi zezotela ikusgarri eman ziona. Eskapatu ze sandua elizara, ta paraturik Ama birjinaren imajina baten atzinean zegokio eskatzen barka zezola mintzatua gisa gartan. Agertu zekio bisionean Birjina soberana, ta erran zio, eztakizula urrikitu errana, ezi onesten banauzu ni, zuk irabaziko duzu abantalla onetsien ertean. Tori ene amorearen señale gau. Eman zio kajatto bat agitz eder preziosoa. Zoraturik kontentus zoeie etxerat: baña lagunek arrapaturik ertxitzen zute ikusi bear zutela zion ikusgarria. Atrarazirik, ta idikirik kaja, ikusi zute ta edatu kasulla bat mea miragarria. Batzuek diote au S. Tomases Kantuarikoas Spec. m. t. Maria. ex. 45)

        2. Bear izan zue alako Patrona onetsiaren anparoa ez mantxatzeko luxuriaren lekedan, zeren ezi nola baize iduri ederretakoa, fuerteki tenta zute; baña erresistitus fuerteago despeitu zitue ordu gaixtoan: eta mantenitu zio bere fedea Ama Birjinai. Parisen ederki estudiaturik egin zute Maestru, ta erakutsi zue anitz urtes, bateo letrak eta birtuteak: eta bere Diszipuloetaik anitz atra zire jakintsu eta sandu. Eta Jangoikoa asi ze mostratzen beraren santidadea milagroeki ere. Alako argi bat etzeike altxatu: eta informaturik Aita Sanduak manatu zio predikatzea gurutzada Franzian: Predikatu zue akonpañatus prodijios. Bitarteo Inglaterran Kantuariako Arzobispado prinzipala gelditu ze bakante: Aita sanduak Gregorio IX.ak manatu zue billa zeiela erreinuan zen gizonik dignoena dignidade gartako. Guziak konformatu zire ori zela S. Edmundo: baize nola iruzki bat izarren ertean. Ezin berzeas errenditu ze obeditus Aita Sanduari artzeko dignidade gura. Etze orgatik goratu bere gogoan, bai birtutean, bizitus bere ta berzeendako. Noranai zoeien, diote sandu gontas apaltzen zela aditzera konfesioak, nor nai zen konfesatu, naiz zela pobre miserableena: sokorritzen beartsuak, bisitatzen ta erregalatzen heriak, erremediatzen donzellak dotatus bere kostus, obratzen gauza on guziak. Ezin sufritu zute ainberzeo argitasuna begi gaixtoek; eta ala estimatu ta onetsi bearrean persegitzen zute: naiz berak pagatzen zituen gaizkiak onkieki, etze protxurik aieki. Determinatu zue atratzea Inglaterratik Franziara. Ortako aparezitu zekio S. Tomas ango Arzobispo izana lenago ta desterratua, ta animatu zue egiteko biaje gura. S. Edmundok nai zio apatu oña S. Tomasi; onek erretiratu zue: ta erran zio etzeiela trista orgatik, ezi andik guti admitituko zuela bere besarkan, adiarazi naiez fite joanen zela mundugontaik. Franzian errezibiturik sandu bekala Pontiniako deitzen zen monasterioan heritu ze. Atra zute berze monasterio batera, penaturik uzteas lenbiziko monasteriokoak, zeñei erran ziote itzuliko zela aien etxera S. Edmundo Martiren eguneko. Berze monasterioan aumentaturik gaitza, errezibiturik sakramentuak sandu bekala iltze sosegu andian. Eraman zute bere gorputza lenbiziko monasterio gartara, nora ellegatu zen S. Edmundo Martiren egunean, kunplitus ala itz emana. An depositatu zute honratuki, ta Jangoikoak honratu zue anitz milagroeki, espezialki bere erian aurkitu zen erastun garreki. Iltze 1246 urtean: kanonizatu zue Inozenzio IV.ak.

 

aurrekoa hurrengoa