www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Izotzillaren 20.an
San Sebastian Martir

 

        1. S. Sebastian Martir animoso gloriosoak Aita izan zue Franzes Narbonakoa, Ama Milandarra: Orgatik agian bi ziudade goiek dute pleitu porfiatus batak eta berzeak, bere lekukidea dela S. Sebastian; zeren ezi edozein sandu, eta iago sandu bat alakoa, aski da honratzeko bere sortuerria. Romak du gloria izanas erregatua beraren odolas martirizatu zutelaik, ta orai izateas an bere gorputza. Bizitu ze denbora gartan, noiz ziren Enperadore Diokleziano ta Maximiano, Kristioen kontrario erruak. Ze soldado jeneroso baliente, kortes, atentoa, orgatik egin zute Kapitan lenbiziko guardia edo Konpañiaren. Ze Kristio sekretoan, naiz ez iduri agerrian, Kristoren amorez biotzean erretzen eman naiak bere bizia, baña mantenitzen, animatzeko tormentuetan Martirak bearrean zirenak. Berzeen ertean izan zire bi Kaballero elkarren anaiak, preso zeudenak fedeagatik: bisitatu zitue S. Sebastianek an, eta animatu zitue pasatzera edozein pena ta eriotze gisa Jesu Kristoren amoreagatik. Ofrezitu zire gogotik, eta eman ze sentenzia ilarazteko. Baña nola baizire Kaballero prinzipaleetaik, enpeñatu zire aien buratsoak, andreak, aideak, ta adiskideak, ta logratu zute Juezenganik ogeitamar egunen epea, mintzatzeko, ta errendiarazteko ukatzera fede Kristioa. Egun gaietan adiskide ta aideek alde batetik, berze alde beren Andreek beren humeeki loxentxus, lastimas, negarres egin zutena errendiarazteko, nola daike explika? Guzien gañetik beren Aita ta Ama bizi zirenek joanik karzelera porfiatu ziotena milla maneras, nork erran? Asi zire ia beraxten Martirak alako golpeeki, baizire gizon aragiskoak.

        2. Ontan guzian egon ze presente S. Sebastian disimulaturik; eta ia iduriturik ordu zela manifestatzeko bere biotza, bi gaiek etzeizen galdu arimo-faltas. Mintzatu ziote firme itz ebeki: O Kristoren soldado balienteak, arimo ona; etzaiztela errendi tentazio gebetara: emastekien negarrek garai bezkite emastekiak, ta gizon delikatuak, ez zuek, baizarate fuerteak zerurako eskojituak, erakutsazie obratan Kristori diozen amore egiaskoa: bera iltze guregatik; il gaitzen gu ere beragatik, seguratzeko bizitza eternoa glorian. Lanzera ellegatu zarate, noiz edo ebek utzi bearkotuzie, edo Jesu Kristo bere sandueki. Nork konfesarazi dizie Kristoren fedea orai arteo? Nork iduki zaizte preso ainberze denboras? Nork eman dizie arimo ta indar? Ezta ala, ezi Kristoren amoreak? Eta orai indar iago izan bear du eben amoreak, zuen galtzeko, ezi Jesu Kristorenak garaitzeko? Etzin dekite sentitu bear zutela ebek, emengoa baizik beiratzen eztutenek? Gora begiak zerura: an tugu Aita, Ama, Anai arreba, aide ta adiskide ezin obeak. Balekite, zuek bekala, ebek, an esperatzen duguna, ez lastima, baizik inbidia lukete Martir gloriosoei. Baña eztakite altxaturik dagona an Kristio onendako, ezpaitute beiratzen, baizik emengo itxura, biar edo etzi bukatu ta deseginen dena, nai badugu ezpadugu. Eta itzulirik aiengana erran ziote, zuek, Jaunak eta Andreak, etza ziela nai galarazi ebei emengo bizi labur miserableagatik zeruko gloria eternoa, ta ez dezozela erresisti Espiritu Sanduari tiratzentuenari gora. Etzaiztela penatu aparta daitzen orai guti bat: an goratik logratuko dizie argi, ezauntzeko Jangoikoaren badea, baita Kristiotasuna. Eztire kontuak amiñenak ebek, baizik egiak milla milla milagroeki probatuak. Sinesta, ezi bizi obera doaz: an ikostuzie glorioso, nai baduzie.

        3. Akabatzean mintzatus, bereala zerutik señalea, jautsi ze argitasun andi bat, ta bateo agertu zire zazpi Aingeru, ta erdian Aingeruen Errege, zein ellegaturik Sebastianengana eman zio besarka, erraten ziola, zu beti nereki izanen zara. Au guziau agitu ze Nikostratoren etxean, zein baize guardatzen zituena presoak, ta zenen andrea Zoe baize mutu, baña ez sor: onek aiturik S. Sebastianen platika, ta ikusirik argi zerukoa, joanik arren oñetara adiarazten zio zeñus, nai zela Kristiatu. Sanduak erran zue, ni barin banaiz esu Kristoren zerbitzukoa, ta egia barin bada erran dudana, Jesu Kristo berak eman dezazula mintzoa. Au erran ta zeñatu zio agoa guruzearen señaleas: momentu berartan mintzatu ze klaro emanes graziak Jaunari ta Sanduari. Milagro patente oneki konbertitu ze Nikostrato, eta bi anaia preso gaiei eskatu ziote barkazio idukias preso, ta zoezila Jangoikoareki. Ia aien buratsoak ere ta Andreak konbertiturik zeude negarres, ez penas, bai konsolazios. Azkenean ekarrarazirik karzeleko guziak, ta konbertiturik S. Sebastianen medios an zireneki bateo irur ogei ta amalaurtaraño bataiatu zitue sazerdote batek; guzien Aitabitxi S. Sebastian. Eta lien zirenak sendatu zire. Gero konbertitu zue Kromazio Jueza ere.

        4. Ia ordea persekuzionea ellegatu ze sal du, ezpaizezakete Kristioek ez sal du, ez erosi, ez izan amenik, ezpaze inzensatus lenik Jangoiko falsuak. Orgatik atra zire anitz Romatik; berze batzuk gelditu zire nola erresak iltzeko: ebeki S. Sebastian. Kristio zela soldadoaren nonbrean, jakin zue Enperadoreak. Deitu zue bere gana; ta turbaturik erran zio, zer? Nik eman dizut duzun grado goi ene etxean, izateko Kristioen defendazale gure Jangoikoen kontra? Errespondatu zio S. Sebastianek atento, ni, Jauna, beti izan naiz leala ta fiela berorrendako, ta beti eskatu dut orren onagatik Jangoiko bakar egiaskoari, zein baita kriatutuena zerua ta lurra: tonteria iduri baizaida eskatzea idolo goiei mogi eztaizkenei. Koleraturik Enperadoreak bereala manatu zue ken zezotela begien alzinetik Sebastian, eta kanpora atrarik, ta an loturik, ta oltto bat petxora dilindan paraturik Kristio zelako letrareki, akaba zezatela tiratus saetak. Egin ze, manatu bekala: eta sandua zego alegre animoso bitarteo padezitu naies iago ta iago. Ustez ia iltzen, utzi zute loturik bere zur gartan. Urbilen gauean joanik andre on bat deitua Irene ixil ixila, ortzitzeko gorputz sandua, aurkitu zue oraño bizi zela. Eraman zue bere etxera, kuratu zue, ta sendatu ze. Ori jakinik Kristioek, arara joanik eskatzen ziote eskapa zeiela kanpora, etzeien erori berriz Tiranoaren eskuetan. Baña sanduak etzue ezauntzen beldurra: maite zue eriotzea Jesusen amorez. Eta ala jakinik, pasatu bear zuela Enperadoreak karraka batetik, paratu zekio alzinean tieso, ta oius erran zio, Jauna, beren Pontifize ta Sazerdote goiek daukate engañaturik, finjitus testimonio falsuak Kristioen kontra, sinestarazis direla Inperioaren kontrario; delarik egia Kristioen orazioengatik dirauela Inperioak. Arritu ze Enperadorea ikusteas ta aditzeas ila zena bere ustez. Erran zio, zara zu Sebastian nik manatu nuena iltzeko? Etzina il? Ez, Jauna, errespondatu zio, zeren Jesu Kristok guardatu nauen emateko emen testimonio egietafedearen, nai baluke sinetsi. &. Manatu zue ark akabarazi zezatela azotez ta palos. Ala in zute, ta ilik bota zute leku zikin itsusi batean, etzezaten honratu Kristloek: baña Jangoikoak kuidatu zue geldi zeien erori gabe inmundizian, eta andik atrarik honra zezaten guziek: ta berak honratu du milagros &

 

aurrekoa hurrengoa