www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Abenduaren 28.an
Martir Inozenteak

 

        1. Uste dut eztutela askok entendatzen ongi, zer zelebratzen den Martir inozenteen egunean, zeren itzak ere ta izenak makur entendatzen baitire munduan. Orra askok aditus itz gebek sinple inozente, uste dute erran nai duela fatuo hero, zoro, edo juizio gabea: eta kontra da: ezi inozente proprioki da kulpa gabea, ona, gaizkirik iten eztuena. Martir inozenteak bada dire aur zorioneko gaiek ilarazi zituenak Herodesek ilarazi naies Jesus ona jaio ta laster. Da bada ikasi bear dena ezi jaio zelarik Jesus Belenen, onen señaletako ikusi zute izar berri bat Irur Errege Magoek beren lekuetan; eta entendaturik adiarazten zuena etorri zire adoratzera Errege berri jaio zena. Sarturik Jerusalenen galdegiten zute an, ia non jaio zen Judioen Erregea; zenen izarra ikusi zuten iruzkiaren sortaldean. Herodes, baize Judioen Errege, turbatu ze on aditus, ustez jaio zen edekitzeko berari korona. Eta bilarazirik sazerdote prinzipalak ta jakintsuak informatu ze nola zegon Jangoikoaren errebelazios Eskritura sagratuan, bear zela Kristo jaio Belenen. Orduan inbidias ta malizias beterik erran ziote irurgaiei, zoazte Belena, ta aurkitu ondoan aurra, biali zadaze niri berria, joateko ni ere adoratzera. Joan zire aiek, aurkitu zute, adoratu zute, ofratu ziote urre, inzensu, ta mirra: eta zerutik abisaturik etzei zela itzuli Herodesengana, berze bides itzuli zire beren lekuetara. Herodes beti etxideten; denbora pasaturik, ia etzirelaik ageri berak, ez aien berririk batere.

        2. Orduan beldurrak galdu Erregetasuna, ta aur garrek kenduko ziola, artu zue erresoluzio barbaro inhumanoa, ilarazteko bi urtetarañoko aur guziak Belenen, ta inguru gaietan. Bitarteo Jaunaren Aingiruak manatu zio S. Josefi, eramateko aur dibinoa ta beraren Ama Ejiptora: ta ala egin ze: ta Herodes gelditu ze burlaturik, ezi Jangoikoren kontra eztu balio gizonaren astuzia guziak. Ejipton zegon bitarteo familia dibino gura, Herodesek bialirik bere soldadoak Belen alderat, ilarazi zitue leku gaietako aur guziak, nola otso arrapariek axuritto esnekoak. Pensa nolako arakintza, nolako lotsamenturak, lamentuak, iskirituak, Amaenak prinzipalki ziren aietan. Zenbat izan ziren ala sakrifikatu zirenak ezta zierto, naiz batzuen ustez izan ziren amalaur milla: zierto dena, guziak izan zirela Martir, il baizire Kristoren motibos: eta logratu dutela glorian glorioso korona betirokoa. Ebek dire Elizan zelebratzen direnak Martir inozenteak, Martiren loreak, axuritto berriak Jesusen honratan sakrifikatuak. Eta orra nola eztuten kalterik, baizik probetxu, ain goizik iltzeas seguratus bizitza sekulakoa, il bear zirenak alas edo olas gero ere goiz edo berant, eta agian kondenatu, bizitu bazire luzaro. Buratsoek ere eztute kalterik ofrezituas Jangoikoai hume gaiek, ezi ala eman ziote aiei dignidaderik andiena, Jangoikoai plazer, gloria, ta satisfakzio zor ziotenas. Eta azkenean guziok gara Jangoikoarenak, ta guzietas in dezake nai duena bere gauzes bekala; eta ala nola ardantze baten jabeak baitu dretxo, artzeko bere ardantzetik matsak, dela agrazean, dela zoritu ondoan, niori perjuiziorik in gabe; ala Jangoikoak non iten dio perjuizio eramateas zerura bere eskojituak, direla aur, direla gaste, direla zar? Zerk ere iten digun perjuizio adin guzietan, dire bekatuak: ezi barin bagina inozente kulpa gabeak egungoak bekala, iltzea litzake jaiotzea bizi obera &.

 

aurrekoa hurrengoa